(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

317/1998 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritza antolatzen duena

 

(1998ko 138. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 18an)

Egitura organiko berria eman zitzaion Administrazio Auzitegiari, otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuaren bitartez. Haren 13. artikuluan aurreikusten da Idazkaritza bat egongo dela, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari atxikitako funtzionario batek beteko duela lan hori. Azken urteotako esperientziak, hau da, Auzitegiko Idazkaritza Bulegoa sortzeko Lehendakaritza kontseilariak abenduaren 4an eman zuen 295/1986 Foru Aginduaz geroztikoak eta, berrikiago, organo honen egoera administratibo berriaren ondorengoak, argi erakutsi du egungo Idazkaritzaren egitura ez dela nahikoa. Beraz, beharrezkoa da arazo honi heltzea eta irtenbide egokia ematea Administrazio Auzitegiak ondoko arlootan dauzkan beharrei: espedienteak bideratu eta tramitatzea, kudeaketa administratiboa, ekonomikoa eta langileen kudeaketa, eta organo jurisdikzionalekin eta Nafarroako toki entitateekin dituen kanpo harremanak.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak azaroaren bian egindako bilkuran hartu erabakiarekin bat etorriz, dekretatu dut:

1. artikulua

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritzak atalen maila organikoa izanen du.

2. artikulua

Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen administrazioko funtzionario batek beteko du idazkari lanpostua, A edo B mailako lanpostua duen batek.

3. artikulua

Otsailaren 9ko 31/1998 Foru Dekretuan, 14. artikuluan, zehaztutako betebeharrak izanen ditu idazkariak.

4. artikulua

Administrazio Auzitegiko idazkariaren lanpostua merezimendu lehiaketaren bidez beteko da, lanpostuak betetzeari buruzko Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz. Zernahi dela, Foru Komunitateko Administraziokoa den edo hari atxikitako funtzionario batek bete ahalko du bitarteko gisa, organo eskudunak izendaturik.

5. artikulua

Idazkari lanpostua betetzen duen funtzionarioak disponibilitate osoko eta dedikazio oso eta erabateko araubidean jardunen du bere egitekoetan, eta, ondorioz, doakion lansari osagarria jasoko du.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe geratzen dira Foru Dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten xedapenak oro, bereziki, otsailaren 22ko 64/1993 Foru Dekretuaren 1. artikuluko A) letrako lerroalde hau: "Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritzaren Bulego-burua: A maila".

Azken Xedapenetako Lehenengoa

Lehendakaritza eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio Foru Dekretu hau gauzatu eta garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa