Castellano | Euskara | Français | English
(2014ko 209. NAOn argitaratutako testua, urriaren 24an)
Atarikoa
Zerbitzuen Gutunak administrazio publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.
Zerbitzuen gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira. Bestalde, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduak zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura arautzen ditu.
Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean”.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak lau zerbitzuen gutun sustatu ditu dagoeneko: lehenengoa Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen 2004ko urtarrilaren 8an; bigarrena 2006ko urriaren 6an; hirugarrena 2009ko urriaren 21ean, eta laugarrena 2011ko urriaren 24an.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) gaur egun dituen egitura eta antolakuntza direla-eta, erakunde autonomoaren izaera iraungia duenez, zerbitzuen gutuna aldatu behar izan da. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko titularraren eskumena da hori onartzea, unitate horri baitago atxikia institutua gaur egun.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, ebatzi dut:
1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) zerbitzuen gutun berria onestea.
2. Aditzera ematea NAPIren zerbitzuen gutuna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI) dagoela eskuragarri, eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian kontsultatzen ahal dela.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.