(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Egitura organikoa :
    • 31/2003 Foru Legea, ekainaren 17koa, Kultura eta Turismo Departamentua sortzekoa

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

31/2003 Foru Legea, ekainaren 17koa, Kultura eta Turismo Departamentua sortzekoa

 

(2003ko 76. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 18an. Departamentuaren izenaren aldaketa: 503/2003 Foru Dekretua, abuztuaren 25ekoa, “Vianako Printzea-Kultura eta Turismo Departamentua”. Egungo erregulazioa: 73/2005 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa)

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49.1.e) artikuluak ezartzen du Nafarroak eskumen osoa duela Foru Diputazioaren, haren administrazioaren eta haren menpeko ente publikoen araubide juridikoaren gainean.

Bestetik, lege organiko beraren 25. artikuluak ezartzen du foru lege baten bidez arautuko direla Diputazioaren osaera, eskurantzak, araubide juridikoa eta funtzionamendua, baita bere kideen estatutua ere.

Arau hori garatzeko asmoz eman zen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren eta Administrazioaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Haren 46.1 artikuluan Foru Komunitateko administrazioa antolatzeko departamentuak ezarri ziren.

Departamentu horiek eutsi egin diete, foru lege horren indarraldi guztian, jatorrizko eta berrezarritako eskumenei, eta zenbait izen izan dituzte, Nafarroako Gobernuak jarriak eta aldatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuari eta Administrazioari buruzko Foru Legearen 46. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusia dagoen prozedurari jarraikiz.

Foru lege horren indarraldi luzeagatik preseski, eta jarduera eta zerbitzu berriak egokitu behar direlako, bidezko da departamentuen berrantolamenduari ekitea, legearen 46. artikuluko 3. idatz-zatiaz baliatuz eta arau beraren 2. idatz-zatian aurreikusten den aukerari helduz, departamentuak sortzeko aukerari hain zuzen, foru lege bidez egin baitaiteke, betiere apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritako kopuruaren barrenean.

Artikulu Bakarra

Kultura eta Turismo Departamentua sortzen da Foru Komunitateko administrazioan.

Azken Xedapen Bakarra

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa