(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Justizia :
    • 36/2008 Foru Dekretua, apirilaren 21ekoa, 2007. eta 2008. urteetarako Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorraren zenbatekoa finkatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

36/2008 Foru Dekretua, apirilaren 21ekoa, 2007. eta 2008. urteetarako Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorraren zenbatekoa finkatzen duena

 

(2008ko 53. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 28koa)

Atarikoa

Negoziazio prozesua egin eta gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta CCOO eta UGT sindikatuek, 2006ko uztailaren 20an, akordioa sinatu zuten Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen 2006-2008rako lan baldintzei buruz.

Ordainsariei dagokienez, hobetu egin da osagarri iragankorra, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen ordainsariekin parekatzeko, konputu orokorrean, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen ordainsariak.

Martxoaren 19ko 19/2007 Foru Dekretuak 2006. eta 2007. urteetarako finkatu zuen Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorraren zenbatekoa. Haren 4. artikuluan ezartzen da finkatutako osagarri iragankorra eguneratu eginen dela, behar den neurrian, horrela langile horien ordainsarien urteko igoera orokorra bat etor dadin, hala behar denean, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariek izaten duten urteko igoera orokorrarekin, kontuan izanik, gainera, ordainsari osagarri orokorren igoerak.

Behin betiko zehaztu da 2007. urterako Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsarien igoera, baita horien ordainsari osagarrien igoera ere, Administrazioak eta sindikatuek 2006. eta 2007. urteetarako Administrazioaren zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz sinatutako akordioa betez. Hori dela eta, bidezko da Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen osagarri iragankorra eguneratzea, 2007. urterako, aipatutako ekintzen ondorioak aplikatuta.

Halaber, beharrezkoa da 2008. urterako osagarri iragankorraren zenbatekoa finkatzea, hartan sartuz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta CCOO eta UGT sindikatuek 2006ko uztailaren 20an sinatutako akordioan jasotako zenbatekoak (Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen 2006-2008rako lan baldintzei buruzko Akordioa).

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua. Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorraren behin betiko zenbatekoa, 2007. urterako.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorrak honako zenbateko hauek izanen ditu hilean, kidegoen arabera:

-Auzitegiko Medikuak: 564,31 euro.

-Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa: 539,72 euro.

-Tramitazio Prozesal eta Administratiboa: 426,75 euro.

-Laguntza Judiziala: 382,66 euro.

2. artikulua. Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorraren zenbatekoa, 2008. urterako.

2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen jarduketa planaren ondoriozko osagarri iragankorrak honako zenbateko hauek izanen ditu hilean, kidegoen arabera:

-Auzitegiko Medikuak: 662,29 euro.

-Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa: 637,22 euro.

-Izapidaketa Prozesal eta Administratiboa: 472,57 euro.

-Laguntza Judiziala: 390,31 euro.

3. artikulua. Osagarri iragankorraren murrizketa.

Aurreko artikuluan aipatutako osagarri iragankorra murriztu eginen da, hala behar denean, Estatuko araudian izaten diren eta Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileei aplikatu behar zaizkien aldaketen ondoriozko ordainsari igoeren zenbatekoaren arabera.

4. artikulua. Osagarri iragankorra eguneratzea.

Foru dekretu honen 2. artikuluan finkatutako osagarri iragankorra eguneratu eginen da, behar den neurrian, horrela Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidegoetako langileen ordainsarien urteko igoera orokorra bat etor dadin, hala behar denean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariek izaten duten urteko igoera orokorrarekin.

Artikulu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, kontuan hartuko dira, igoera orokorraz gainera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek ordainsari osagarrietan oro har izaten dituzten igoerak.

Azken Xedapenetan Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa