Castellano | Euskara | Français | English
(2002ko 15. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 4an)
Atarikoa
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren bidez arauak ematen dira Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren Erakunde Autonomoen organoen menpeko datu pertsonalak dituzten fitxategi informatikoetarako.
Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboaren txostena ikusi dugu. Bertan proposatzen da sortzea fitxategi informatiko berri bat, Doako Laguntza Juridikoa deritzana.
Fitxategi informatiko berriak sortzeko prozedurari buruz uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, agindu dut:
Lehena
Doako Laguntza Juridikoa deritzan fitxategi informatikoa sortzeko baimena ematea.
a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilera.
Doako laguntza juridikorako eskubidea aitortzeko prozedura kudeatzea. Prozedura hori urtarrilaren 10eko 1/1996 Legeak eta lege hori Nafarroan garatzeko erregelamendua ezartzen duen apirilaren 9ko 80/2001 Foru Dekretuak arautu zuten.
b) Pertsona edo talde ukituak.
Beren ohiko egoitza Nafarroako Foru Komunitatean duten pertsonak eta Nafarroan doako laguntza juridikoa aitortzea eskatzen duten gainerakoak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Interesatuarengandik berarengandik edo haren legezko ordezkariarengandik.
d) Oinarrizko egitura eta fitxategian jasotako datu pertsonalak.
Identifikaziorako datuak.
.NAN/IFZ.
.Izen-deiturak.
.Helbidea eta posta elektronikoa.
.Bestelakoak: eragilearen datu berak.
-Ezaugarri pertsonalen datuak:
.Egoera zibila.
.Familiako datuak.
.Jaioteguna.
.Adina.
Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak.
.Dirusarrerak, errentak.
e) Datu pertsonalen lagapenak.
Ez dago datu pertsonalen lagapenik.
f) Fitxategiaz arduratzen den unitate organikoa:
Justizia Zuzendaritza Nagusia
g) Sartu, zuzendu eta ezeztatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo:
Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea
Iratxeko monasterioaren kalea, 22-behea, 31011 Iruña (Nafarroa). Tel: 948-426789.
Faxa: 948-423786.
h) Segurtasun neurriak.
Oinarrizko segurtasun plan bat ezarriko da.
Bigarrena
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena
Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratibora, Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordera eta Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.