Castellano | Euskara | Français | English
(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2011ko 172. NAOn argitaratua, abuztuaren 31n. Aldaketak: 237/2011 Foru Dekretua)
Atarikoa
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 1eko 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2011ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 2an.
Orobat, uztailaren 5eko 58/2011 Foru Dekretuaren bidez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura erabaki zen, haren garapena oztopatu gabe. Foru dekretu hori 2011ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 6an.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea du xede Foru dekretu honek.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24an egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren eskumenen esparrua.
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari dagozkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ondotik zehazten diren arloetan bereganatutako eskumenak:
-Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea; Gobernuko Idazkaritza; departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa; zerbitzuen kalitatea; Nafarroako Aldizkari Ofiziala; Foru Komunitatearen aholkularitza juridikoa eta ordezkaritza eta defentsa epaiketetan; foru zuzenbide zibila eta Nafarroako Zuzenbidea oro har sustatzea; hauteskundeak.
-Segurtasun publikoa: herritarren segurtasuna, trafiko eta zirkulazioko polizia, bide segurtasuna, herritarren babesa eta larrialdietarako laguntza, su-itzaltzea eta salbamendua; jokoak eta ikuskizunak.
-Nafarroako Justizia Administrazioa modernizatzea; neurriak hartzea herritarrek tutoretza judizial eraginkorra lor dezaten; delituen biktimei laguntzea; eta delitugileak birgaitu eta gizarteratzea.
-Nafarroako Toki Administrazioari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari esleitutako eskumenak erabiltzea.
-Administrazio elektronikoa ezarri eta garatzea; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen informazio sistemak eta aplikazio informatikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen azpiegitura eta euskarri teknologikoak; Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen administrazioa antolatu, modernizatu eta erraztea; herritarren parte hartzea eta haiei arreta ematea.
-Funtzio publikoaren arloan Nafarroako Gobernuaren politika proposatu eta gauzatzea.
2. Indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak.
2. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria.
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari, departamentuaren titularra den aldetik, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehazten den eskumenen esparruari dagokionez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezartzen diren eskudantziak dagozkio.
2. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:
-Nafarroako Gobernuko idazkariari dagozkionak, Gobernuak hartutako erabakien ziurtapena barne, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoarekin bat.
-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen Foru Dekretuak esleitzen dizkionak.
-Erabakitzeko eginkizuna, Transferentzia Arrunten Funtsa erregulatzen duten arauetan Foru Komunitateko Administrazioaren esku utzitakoa.
-Nafarroako Toki Entitateen jarduketak inpugnatzeko ahalmenak erabiltzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IX. tituluan ezarritako moduan.
-Toki Azpiegituren Planaren proposamena onetsi eta presakotzat jotako obrak eta larrialdikoak plan horretan sartzea.
-Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko eginkizunak.
3. Orobat, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:
-Nafarroako Gobernuko Koordinazio Batzordekoa.
-Laneko Segurtasuna eta Osasuna Koordinatzeko Batzordekoa.
-Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea.
-Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordekoa.
-Bide Segurtasunaren Garapen eta Koordinaziorako Batzordekoa.
-Toki Araubideko Foru Batzordea.
-Lurralde Mugaketako Batzordekoa.
-Nafarroako Justiziako Aholku Kontseilua.
-Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilukoa.
-Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseilukoa.
-Nafarroako Jokoaren Kontseilukoa.
4. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari sostengu politiko eta teknikoa emateko unitate gisa, departamentuan kontseilariaren Kabinetea dago, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluari lotua dagoena, zuzenean haren mende.
3. artikulua. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren antolamendu orokorra.
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuak, bere titularraren goi-zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:
a) Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.
b) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia.
c) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.
d) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia.
e) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.
f) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.
g) Nafarroako Administrazio Auzitegia.
2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua (NAPI) izeneko erakunde autonomoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.
3. Nafarroako Larrialdietako Agentzia izeneko erakunde autonomoa Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikita egonen da. Bere estatutuen arabera arautuko da.
4. Nafarroako Foruzaingoa Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuan kokaturik dago, Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik. Nafarroako Segurtasun Publikoari buruzko ekainaren 20ko 8/2006 Foru Legeak eta Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ematen dizkioten eginkizunak beteko ditu eta haren berariazko arautegian ezartzen den egitura izanen du.
4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.
Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi-zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak haien esku uzten duen beste edozein.
5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honetako 1. artikuluan zehaztu den eskumenen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritako eskudantziak (8. artikuluan aurreikusten diren aurrekontu arlokoak barne) baliatuko ditu departamentuko kontseilariak goi mailan zuzendurik, hari atxikita baitago zuzenean, bai eta indarra duten xedapenek emandakoak eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.
6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.
Zerbitzuek eginkizun hauek beteko dituzte departamentuko goragoko organoek zuzendurik, bakoitzak foru dekretu honetan berari ezarritako esparruan: haien mendeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak azkartu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioen aplikazioa bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo esleitzen dizkietenak.
7. artikulua. Atalen eskudantziak.
Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoek zuzendurik, kasuan kasuko esparruan, mendeko dituzten bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta proposatzeko eginkizunak, koordinatu, zuzendu eta kontrolatzekoak, eta departamentuko organo eskudunek esleitzen dizkienak.
II. KAPITULUA. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparru materiala eta egitura
8. artikulua. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak gai hauei buruz foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu:
a) Gobernuari eta Koordinazio Batzordeari laguntzea.
b) Gobernuko idazkari lanak.
c) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.
d) Lankidetza Batzordeari eta Transferentzia Batzordeari sostengua ematea.
e) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak.
f) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.
g) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.
h) Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.
i) Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
j) Euskara-gaztelania itzulpen ofiziala.
k) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.
l) Foru Komunitateko Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei aholku juridikoak ematea, eta haiek ordezkatu eta defendatzea epaiketetan.
m) Ondorioak atzerrian sortu behar dituzten dokumentuetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari eta funtzionarioen sinadurak legeztatzea.
n) Nafarroako Foru Komunitatearen menpeko hauteskundeak.
ñ) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
9. artikulua. Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua.
b) Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua.
c) Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua.
d) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.
2. atala. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua
10. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu, alegia:
a) Foru Komunitateko Administrazioari eta haren mendeko erakunde publikoei aholku juridikoak ematea, eta haiek ordezkatu eta defendatzea epaiketetan haren arlo jurisdikzionaletan.
b) Nafarroako Ondareko ondasun eta eskubideen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan.
c) Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak aldez aurretik baimenduta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko agintari, funtzionario eta langileen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, edozein delarik haien egoera prozesuan, prozedurak karguari loturiko egite edo ez-egiteengatik burutzen direnean.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zaindu eta tutelatzen dituen adingabeen ordezkaritza eta defentsa epaiketetan, Haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legearen 60.10 eta 65.4 artikuluekin bat.
e) Bidezko diren errekurtsoak paratzea arlo juridikzionalen ebazpenen kontra, Foru Komunitatearen interesen kontra jotzen dutenean.
f) Interes orokorrari komeni zaionean, indarra duten legeekin bat, amore ematea, transakzioak egitea edo bertan behera uztea.
g) Departamentuei eta erakunde autonomoei aholkularitza juridikoa ematea, ebazpenei dagokienez, kasuan kasuko arlo jurisdikzionalean.
h) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa Lankidetza Batzordean ordezkatzen dutenei aholkularitza juridiko eta administratiboa ematea eta aholkularitza juridikoa bestelako bitariko organo edo batzordeetan ere bai, hala eskatzen zaionean.
i) Revista Jurídica de Navarra aldizkaria kudeatzea.
j) Urtarrilaren 5eko 4/1984 Foru Dekretuak ematen dizkion besteak eta indarra duten legezko xedapenek ematen dizkiotenak.
2. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zentro goren aholku-emailea da, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei esleituriko eginkizunak eta Nafarroako Kontseiluari esleituriko eginkizun bereziak deusetan galarazi gabe. Aholkularitza Juridikoak aholkuak emanen ditu Nafarroako Gobernuak, Lehendakariak edo Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak hala eskatzen dutenean.
3. Halaber, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko edozein organo exekutibo Konstituzio Auzitegian ordezkatu eta defendatzea.
11. artikulua. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren egitura.
Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Administrazioarekiko Auzien Atala.
b) Zerga Aferen Atala.
c) Afera Zibil eta Penalen Atala.
d) Lan Aferen Atala.
e) Kudeaketa Administratiboaren Atala.
12. artikulua. Administrazioarekiko Auzien Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Administrazioarekiko Auzien Atalak, Administrazioarekiko auzien arloari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, salbu eta tributu arloko arloan eta bere berezitasunengatik zuzendariak beste atal bati esleitzen dizkion arloetan.
13. artikulua. Zerga Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Zerga Aferen Atalak, tributuen arloari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, arlo horretan eta zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.
14. artikulua. Afera Zibil eta Penalen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Afera Zibil eta Penalen Atalak, arlo jurisdikzional zibilari eta penalari dagokienez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horietan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, edo zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.
15. artikulua. Lan Aferen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Lan Aferen Atalak, lan arlo jurisdikzionalari dagokionez, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren aholkularitza eta auziei dagozkien eginkizunak beteko ditu eta zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan eta aholkulari juridikoen lanak eta esparru horretan zerbitzuaren kudeaketa administratiboarekin koordinatzen, edo zuzendariak esleitzen dizkion arloetan.
16. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu kudeaketa tekniko-administratiboaren arloan, Zerbitzuari emandako eginbeharrei dagokienez. Halaber, Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren izenean jakinarazpenak eta gainontzeko eginbideak edozein epaitegi edo auzitegitan entzuteko ahalmena ematen ahalko zaio.
3. atala. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzua
17. artikulua. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, arlo hauetan:
a) Koordinazio Batzordeari sostengua ematea.
b) Departamentuen arteko koordinazio juridikoa eta administratiboa.
c) Teknika arau-emaileari buruzko jarraibideak ematea eta, bereziki, xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuen kalitatearen jarraipena egitea araugintzari dagokienez, Administrazioko departamentuekin koordinaturik, hala badagokio.
d) Prozedurak eta kudeaketa jarduerak arrazionalizatu eta arintzea.
e) Foru zuzenbide zibila eta Nafarroako zuzenbidea oro har sustatzea.
f) Prozedura administratiboen inbentarioa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kide anitzeko organoen inbentarioaren jarraipena eta koordinazioa.
g) Nafarroako Foru Komunitatea Transferentzia Batzordean ordezkatzen dutenei laguntza administratiboa ematea.
h) Dokumentuak Estatuko Aldizkari Ofizialera igortzea.
i) Estatuko eta autonomia erkidegoetako arautegien jarraipena eta azterketa.
j) Foru Komunitateko Administrazio osoarentzat interesa duten xedapen orokorren aurreproiektu eta proiektuak prestatzea, bidezko bada, Administrazioko departamentuekin koordinaturik.
k) Nafarroako Gobernuko lehendakariari laguntza ematea Nafarroako Kontseiluaren espedienteen tramitazioan.
l) Nafarroako elkarteak, fundazioak, lanbide elkargoak eta lanbide elkargoetako kontseiluak erregistratzea eta haien araubideaz arduratzea.
18. artikulua. Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuaren egitura.
Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuak Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atala izanen du bere mendean.
19. artikulua. Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Legeen Garapenerako eta Koordinaziorako Atalak foru lege honetan foru dekretu honetako 17. artikuluan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu eta zerbitzuko zuzendariari lagunduko dio bere eginkizunetan.
4. atala. Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzua
20. artikulua. Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 17. artikuluan eta foru dekretu honen 8. artikuluko b) letran ezartzen diren eskudantziei dagokienez eta, gainera, honako hauek:
a) Koordinazio Batzordearen aferei jarraipena egitea eta eguneko gai zerrenda prestatzea.
b) Gobernuaren saioetako gai zerrenda prestatzea eta saio horien ondoren egin diren jarduketa guztiak kudeatzea.
c) Mezularitzako zerbitzu zentralizatuak.
d) Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorra eta erregistro bulegoen eta erregistro osagarrien eginkizunen koordinazioa.
e) Jauretxeko eta inguruko zerbitzu osagarriak.
f) Beste edozein eginkizun, Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrukoa izanik, agintzen zaiona.
5. atala. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua
21. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 8. artikuluaren i) eta j) idatz-zatietan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu, bereziki honako hauek:
a) Nafarroako Aldizkari Ofiziala argitaratzea.
b) Euskara-erdara ofiziala itzulpen ofiziala, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 9. artikuluan xedatu bezala.
22. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuaren egitura.
Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Kudeaketa Atala.
b) Itzulpen Atala.
c) Ekoizpen eta Zabalkunde Atala.
23. artikulua. Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Nafarroako Aldizkari Ofiziala Kudeatzeko Atalak bertan argitaratzeko jatorrizko testuak hartu, kontrolatu eta kudeatzeko foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu eta aurkibidea zehaztuko du.
24. artikulua. Itzulpen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Itzulpen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: orotariko xedapenak, ebazpen administratiboak eta gainerako egintza eta dokumentuak ofizialki itzuli Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko; Nafarroako Administrazio Publikoek eskatzen dizkioten euskara-erdara itzulpen ofizialak eta alderantziz, Euskarari buruzko Foru Legean eta hori garatzen duen arautegian xedaturikoarekin bat; eta toki entitateak eta gainerako administrazio publikoak euskara-erdara itzulpenaren eta alderantzizkoaren arloan aholkatzea.
25. artikulua. Ekoizpen eta Zabalkunde Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Ekoizpen eta Zabalkunde Atalak foru dekretu honetan Nafarroako Aldizkari Ofiziala ekoitzi eta banatzeko aipatzen diren eginkizunak beteko ditu.
III. KAPITULUA. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
26. artikulua. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, arlo hauetan:
a) Justizia zerbitzu publikoa modernizatzeko behar diren langile, baliabide eta antolamenduzko egiturak sortu eta kudeatzea. Bereziki, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari dagozkion eskumen guztiak gauzatzea Administrazioan sartzeari eta lanpostuak betetzeari dagokienez.
b) Demarkazio eta planta judiziala aztertu eta proposatzea.
c) Herritarrei justizia berdintasunez bermatzeko neurriak.
d) Delitu bortitzen eta sexu askatasunaren kontrako delituen biktimei laguntza integrala ematea eta delitugileek berriro hezi eta gizarteratzea.
e) Legeek espetxeetako administrazioko organoei esleitzen dizkien eskumenak erabiltzea.
f) Notarioak eta erregistratzaileak izendatzeko proposamenak.
g) Liskarrak konpontzeko bestelako baliabideak bultzatu eta koordinatzea.
h) Segurtasun politikak.
i) Segurtasun publikoa.
j) Udaltzaingoen koordinazioa.
k) Segurtasun, trafiko eta zirkulazioko polizia.
l) Trafiko eta bide segurtasuna.
m) Herritarren babesa, larrialdiak, suteei aurrea hartu eta horiek itzaltzea eta salbamendua.
n) Jokoak eta ikuskizunak.
ñ) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
27. artikulua. Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua.
b) Justiziako Gizarte Zerbitzua.
c) Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua.
d) Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua.
e) Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua.
Afera Juridikoen eta Justiziako Langileen Atala Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikirik egonen da eta haren menpe zuzenean; foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan: azterlan, txosten eta proposamen juridikoak egitea, arau proposamenak prestatzea eta mota guztietako espediente administratiboen tramitazioan laguntza juridikoa ematea Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuei, Justiziaren esparruan, bai eta Zuzendaritza Nagusiari atxikirik edo haren menpe dauden langileei ere, aplikatzekoa den eskumen banaketaren arabera.
2. atala. Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzua
28. artikulua. Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu ondoko arlo hauetan:
a) Ondasun higiezinei eta antolaketari buruzko espediente eta proiektuak burutzea, Justizia Administrazioaren azpiegiturei, Nafarroako espetxeei eta Zuzendaritza Nagusiari berari dagokienez.
b) Proposamenak eta kudeaketa, baliabide materialez hornitzeko.
c) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako organo judizialen ekipamenduaren eta materialen erosketa proposatu eta kudeatzea.
d) Indarra duten legeek esleitzen dioten beste edozein edo Justiziako zuzendari nagusiak eskatzen dizkionak.
29. artikulua. Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuaren egitura.
Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Kalitatearen Atala.
b) Ondasun Atala.
30. artikulua. Kalitatearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kalitatearen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: beharrak aztertzea, hobekuntzak proposatzea, kontratuak gauzatzea eta exekuzioak eta entregak kontrolatzea, Nafarroako organo judizialen eta Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren antolamendu eta funtzionamendu arloetan.
31. artikulua. Ondasun Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Ondasun Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: beharrak aztertzea, hobekuntzak proposatzea, kontratuak gauzatzea eta exekuzioak eta entregak kontrolatzea, Nafarroako Justizia Administrazioaren eta Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuko azpiegituren instalazioak eraiki eta mantentzeko arloan.
3. atala. Justiziako Gizarte Zerbitzua
32. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Justiziako Gizarte Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Delituaren biktimei laguntza integrala ematea.
b) Atxilotuak eta presoak gaiberritu eta gizarteratzeko neurriak bultzatu eta koordinatzea.
c) Behar duten organo judizialen sostengu eta laguntza teknikoa ematea, zerbitzuak bere dituen arloetan.
d) Justizia Administrazioarekiko eta bestelako administrazio publiko, entitate, agente eta profesionalekiko harremanak koordinatzea, delituaren biktimei laguntzeko, eta, bereziki, organo judizialek babesteko emandako aginduak koordinatzea, Nafarroako Foru Komunitatean.
e) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiak ematen dion beste edozein antzeko eginkizun.
33. artikulua. Justiziako Gizarte Zerbitzuaren egitura.
Justiziako Gizarte Zerbitzuaren mende, Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin eko Atala egonen da.
34. artikulua. Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin eko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin eko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan: delituaren biktimei laguntza integrala emateko ezartzen diren neurriak hartzea, Nafarroako Foru Komunitatean babesteko ematen diren aginduei eta delituaren biktimendako eta familia barruko erasogileendako erakundeen arteko protokoloei buruzko ekintza administratiboak koordinatzea.
Orobat, laguntza eta sostengu teknikoa emanen dio Justizia Administrazioari; bitartekotza eta adiskidetze judizialerako eta azterketa judizialetarako aukera ematea, Justizia Administrazioko organoek eskatuta.
4. atala. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzua
35. artikulua. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Barneko zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei Nafarroako segurtasun publikoko sistemako plan eta programak proposatzen eta azaltzen laguntzea.
b) Laguntza teknikoa Nafarroako Herritarren Segurtasunerako Kontseiluari, Nafarroako Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeari eta Nafarroako Segurtasun Publikoaren Behatokiari.
c) Segurtasunerako Nafarroako herrietako kontseilu eta batzordeak abian jartzen lagundu eta bultzatzea.
d) Udaltzaingoak koordinatzea.
e) Delituen bilakaera ikusirik, segurtasunerako politikei buruzko azterlan, txosten tekniko eta plan proposamenak prestatzea eta, oro har, Nafarroako segurtasun publikoari buruzkoak; delituen jarraipena egiteko eta Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemak behar dituen adierazle eta estatistikak zehaztu eta mantentzeko azterlan, ikerlan eta txostenak egin eta proposamenak aurkeztea.
f) Segurtasun elementuetako hornidura, zerbitzu eta instalazioak kontratatzeko eta haien mantentze-lanetarako espedienteen tramitazio zentralizatua.
g) Larrialdietan baliabide bereziak kontratatzeko espedienteak modu zentralizatuan tramitatzea.
h) Segurtasun zerbitzu pribatuak eta Nafarroako Gobernuaren bulegoetako segurtasun instalazioak modu zentralizatuan kudeatzea.
i) Zuzendaritza Nagusiak zerbitzuen kalitatea hobetzeko sistemak proposatu eta ezartzea.
j) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek agintzen dizkiotenak.
36. artikulua. Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuaren egitura.
Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistemaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Atala.
b) Segurtasun Sistema Publikoaren Sostengu eta Euskarri Teknikorako Atala.
37. artikulua. Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Atalak foru dekretu honetan herrietan Nafarroako Segurtasun Publikoko Sistema osatzen duten partaidetza eta koordinazio organikoak abian jarri eta haien funtzionamendua burutzeko aipatzen diren eginkizunak beteko ditu eta, bereziki, udaltzaingoak koordinatzeko arloan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari dagozkion eskudantziak kudeatuko ditu.
Halaber, Udaltzaingoak eta Segurtasun Sistemak Koordinatzeko Atalak segurtasun pribatuko zerbitzu eta sistemak kontratatzeko kudeaketa zentralizatuari loturiko eginkizunak izanen ditu.
38. artikulua. Segurtasun Sistema Publikoaren Sostengu eta Euskarri Teknikorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Segurtasun Sistema Publikoaren Sostengu eta Euskarri Teknikorako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu honako hauei dagokienez: instalazio, zerbitzu eta horniduren kudeaketa, Segurtasun Sistema Publikoari lotutako informazio sistemen mantentze-lana eta erosketen kudeaketa, eta Zuzendaritza Nagusi honen eskumeneko segurtasunari lotutako kudeaketako jarduerak eta administrazio prozedurak razionalizatu eta arintzea.
5. atala. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzua
39. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Justizia eta Barne zuzendari nagusiari eta segurtasun arloko gainerako agintariei laguntzea segurtasun publikorako politikak kudeatzen eta segurtasun publikoari buruzko politika publiko, plan eta programak bultzatzen eta orokorrean koordinatzen.
b) Joko eta ikuskizun publikoetarako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.
c) Trafikorako eta bide segurtasunerako politikak bultzatu, koordinatu eta kudeatzea.
d) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuen parkeko zerbitzu teknikoak, langileak eta baliabideak antolatu eta kudeatzea.
e) Justizia eta Barneko zuzendari nagusiak eskatzen dion beste edozein edo indarra duten xedapenek esleitzen dizkiotenak.
40. artikulua. Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren egitura.
Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala.
b) Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atala.
41. artikulua. Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu ondoko arlo hauetan:
a) Zerbitzuaren eskumenen esparruko administrazio baimenak ematea, baita haiek kontrolatu eta ikuskatzea ere.
b) Jokoaren, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren arloko segurtasun publikorako politiken arauak garatzea.
c) Beste edozein eginkizun, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen esparrukoa izanik, agintzen zaiona.
42. artikulua. Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Bide Hezkuntza eta Segurtasunerako eta Ibilgailu Parkearen Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak izanen ditu honako arlo hauetan:
a) Nafarroako bide segurtasunerako estrategian aurreikusitako jarduerak bultzatu, koordinatu eta ebaluatzea.
b) Estrategia horren ondoriozko urteko ekintza planak prestatu, bultzatu, garatu eta ebaluatzea.
c) Bide hezkuntza eta prebentzioko planak abian jarri, garatu eta ebaluatzea, departamentuaren titularrak erabakitzen duen aldiro.
d) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osoki kudeatzea.
e) Kudeatzen diren baliabideen eraginkortasuna eta eragimena aldian behin kontrolatzea.
f) Nafarroako Gobernuaren ibilgailuak eta makineria osatzen duten elementuen egoera eta beharrak etengabe ebaluatzea.
g) Ataleko esparru materialari lotutako azterlan eta proposamenak prestatzea, baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko.
h) Beste edozein eginkizun, Segurtasun Politikak Garatzeko Zerbitzuaren eskumenen esparrukoa izanik, agintzen zaiona.
43. artikulua.
6. atala. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzua
44. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
1. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak izanen ditu ondoko alor hauetan:
a) Zuzendaritza Nagusiko organo zentralei, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari sostengu juridikoa ematea.
b) Langileriaren kudeaketa, Foruzaingoko kideei buruz Justizia eta Barne Zuzendaritzaren eskumena diren gaietan.
c) Barne arloan proposamen arau-emaileak prestatzea.
d) Zehapen espedienteak tramitatzea.
e) Diziplina arloko espedienteak tramitatzea Foruzaingoarekin koordinatuta, hala egokitzen denean.
f) Zuzendaritza Nagusiak, foruzainburuak eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileak ematen dioten beste edozein eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkiotenak.
2. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak, Foruzaingoari eta Nafarroako Larrialdietako Agentzia erakunde autonomoari atxikiriko langileei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskudantziak zehazten dituen foru dekretuarekin bat, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Langile bihurtu, mailaz igo eta lanpostuak betetzeko deialdiak prestatu eta tramitatzea.
b) Proposamenak prestatzea gai hauetan: plantilla organikoa, enplegu eskaintza, lanaldia murrizteko eskaerak, destinoko herrian bizi beharra, lanpostuekiko atxikipenen aldaketak eta zerbitzuaren beharrak direla-eta langileen lekualdaketa.
c) Gaixo-agiriak kudeatu eta tramitatzea, gaixo eta senda-agiriak baiestea eta langileriaren arloko edozein gorabehera.
d) Sindikatuekiko eta ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.
45. artikulua. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuaren egitura.
Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Giza Baliabideen Atala.
c) Zehapen Prozeduraren Atala.
46. artikulua.
47. artikulua. Giza Baliabideen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Giza Baliabideen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu polizien eta Foruzaingoari atxikitako langileen arloko kudeaketari dagokionez.
Orobat, Sindikatuekiko eta ordezkaritza organoekiko harremanak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak gainbegiraturik.
48. artikulua. Zehapen Prozeduraren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Zehapen Prozeduraren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko zehapen prozedurak irekitzeari, instruitzeari eta haien jarraipena egiteari dagokienez.
IV. KAPITULUA. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparru materiala eta egitura
49. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Tramiteko ebazpenak Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteetan.
b) Tramiteko ebazpenak Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteetan.
c) Tramiteko ebazpenak Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteetan.
d) Toki entitateei baimena ematea Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzeko.
e) Toki entitateei baimena ematea Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 130. artikuluak aipatzen dituen kasuetan kredituko eragiketak hitzartzeko.
f) Nafarroako toki entitateei konpentsazio ekonomikoa ematea toki-tributuetan hobari fiskalak onesteagatik.
g) Udal zerbitzuak monopolio araubidean emateko onespena.
h) Saneamendu kanonarengatik eta batera emandako zerbitzuengatik toki entitateek ordaindu gabe dituzten diru-kopuruen ordezko ordainketa, eta toki entitateen batasun bateko partaide diren udalek bidegabeki ordaindu gabe utzi dituzten diru-ekarpenen ordezko ordainketa.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiarioari buruzko espedienteetan Nafarroako Gobernuak haren esku uzten dituen jarduketak.
j) Toki azpiegituren planak erregulatzen dituzten arauek Foru Komunitateko Administrazioari esleitzen dizkioten eskumenak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak edo Nafarroako Gobernuak hartzen dituztenak izan ezik.
k) Ordainketak agintzea.
l) Nahitaez desjabetzeko, Zuzendaritza Nagusi honen eskumenekoak izanik, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari dagozkion jarduketak.
m) Agintzen zaizkion gainerakoak.
50. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzua.
b) Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua.
c) Toki Azpiegituren Zerbitzua.
d) Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.
2. atala. Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzua
51. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak, Departamentuko Idazkaritza Teknikoarekin lankidetzan, foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu toki entitateekin eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateei lege arloko aholku eta laguntza eskaintzea.
b) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza ematea, lege kontuetan eta idazkaritza lanetan.
c) Toki entitateen batasunekin harremanak izatea eta haiekin lankidetzan aritzea.
d) Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteen tramitazioa.
e) Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
f) Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteen tramitazioa.
g) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
h) Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzea dela-eta, toki entitateentzako baimenak kudeatzea.
i) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak kudeatzea.
j) Nafarroako mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak.
k) Nafarroako Toki Administrazioaren arautegia aldatu edo garatzeko proposamenak.
l) Nafarroako Toki Entitateen jarduketen gaineko inpugnazioak tramitatzea, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen IX. tituluan ezarritako moduan.
m) Toki entitateei dagozkien Estatuko xedapenak aztertu eta horiei buruzko txostenak egitea.
n) Toki Entitateen Erregistroa eta Interesen Erregistro Berezia kudeatzea.
ñ) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskaerak tramitatzea.
o) Kudeaketa Batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
p) Desjabetze espedienteak kudeatu eta bultzatzea.
q) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
52. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Atala.
b) Toki Araubidearen Atala.
c) Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atala.
53. artikulua. Toki Entitateentzako Koordinazio eta Lankidetza Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateen espedienteen egoerari buruzko azterlan eta txostenak egitea.
b) Beste departamentuekin elkarlanean aritzea toki entitateekin zerikusia duten azterlanetan eta gaien kudeaketan.
c) Toki Araubideko Foru Batzordearen laguntza juridiko-administratiboa eta idazkaritzako gaien ingurukoa ematea.
d) Toki entitateetan lege arloko teknikak hobetzeko tresnak ezartzea.
e) Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 138.1 artikuluak aipatzen dituen ondasun eta eskubideak besterendu, laga, trukatu eta zergapetzea dela-eta, toki entitateentzako baimenak kudeatzea.
f) Nafarroako mankomunitateak sortu, aldatu eta iraungitzeari buruzko nahitaezko txostenak.
g) Nafarroako udalerrien izena, bandera, armarria eta hiriburua aldatzeko onespenaren prozedurak kudeatzea.
h) Eskatzen duten toki entitateen gobernu organoei laguntza juridiko teknikoa eskaintzea.
i) Lurralde Mugaketaren Batzordearen laguntza juridiko-administratiboa eta idazkaritzako gaien ingurukoa ematea.
j) Nafarroako udalerriak mugatzeari buruzko espedienteen tramitazioa.
k) Nafarroako udalerrien mugapeak aldatzeko espedienteen tramitazioa.
l) Kontzejuak eta Barruti Administratiboak sortu, aldatu eta iraungitzeko espedienteen tramitazioa.
m) Nafarroako Toki Administrazioaren arautegia aldatu edo garatzeko proposamenak.
n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
54. artikulua. Toki Araubidearen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Araubidearen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenekoak diren xedapen orokorren proiektu eta aurreproiektuak aztertu eta tramitatzea.
b) Toki-tributuetan onetsitako hobari fiskalen konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskaerak tramitatzea.
c) Kudeaketa Batzordeak eratzeko espedienteak kudeatzea.
d) Desjabetze espedienteak kudeatu eta bultzatzea.
e) Toki Administrazioari dagozkion gaien gaineko bilduma eta argitalpen teknikoak prestatzea.
f) Departamentuari aholkularitza juridikoa ematea, Toki Administrazioaren arloan.
g) Legalitatea eta interes orokorra bermatzeko kontrola egitea.
h) Udal erroldaren kudeaketa subrogatua.
i) Toki entitateentzat interesgarria den informazioa sortu, banatu eta zabaltzea.
j) Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen betearazte subsidiariorako prozedurak kudeatzea.
k) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
55. artikulua. Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa Administratibo Orokorraren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Espedienteen Erregistro Orokorra kudeatzea.
b) Toki Entitateen Erregistroa kontrolatu eta egunean eramatea.
c) Interesen Erregistro Berezia kudeatzea.
d) Toki entitateen aktak erregistratu eta kudeatzea.
e) Eskatzen zaizkion administrazio lanak egitea.
f) Toki Ordenantzen Erregistroa eramatea.
g) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren espedienteen tramitazio administratiboa.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
3. atala. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzua
56. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, eginkizun hauek:
a) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu eta garatzeko azterlanak egitea.
b) Udal Planta zehazteko, toki entitateen berrantolaketa administratiborako eta udal zerbitzuen lurralde antolaketarako azterlan eta analisiak egitea.
c) Toki entitateen elkarteentzako dauden laguntzei buruzko informazioa ematea eta horien alde onak eta txarrak argitzeko azterlanak egitea.
d) Elkartzeko figurak sortu eta garatzeko programa eta planak prestatzea eta horiek betetzeko epeak jartzea.
e) Onartu diren elkartzeko figuren funtzionamendurako giza baliabideen eta baliabide materialen beharrei buruzko proposamenak egitea.
f) Araudia aldatzeko proposamena egitea, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin batera, zerbitzuaren helburuak lortzeko asmoz.
g) Proposamen pizgarri eta sustagarriak egitea.
h) Eratzen diren elkartzeko formulen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
i) Udal zerbitzuak emateko espazio funtzionalak antolatu eta itxuratzeko behar diren jarduketak identifikatu eta sustatzea.
j) Nafarroako Toki Entitateen Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak bulkatzea.
k) Idazkaritza Teknikoarekin elkarlanean, arauak egokitzeko eta garatzeko proposamenak egitea, Nafarroako toki entitateen funtzio publikoen jarduna antolatzeko.
l) Arlo horien inguruan haren esku uzten den beste edozein eginkizun.
57. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren egitura.
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuaren mende egonen da Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atala.
58. artikulua. Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Entitateen Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzako lanpostuak betetzeko prozesuak bultzatzea.
b) Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin elkarlanean, arauak egokitzeko eta garatzeko proposamenak egitea, Nafarroako toki entitateen funtzio publikoen jarduna antolatzeko.
c) Toki entitateak elkartzeko figurak sortu eta garatzeko azterlanak egitea.
d) Udal Planta zehazteko, toki entitateen berrantolaketa administratiborako eta udal zerbitzuen lurralde antolaketarako azterlan eta analisiak egitea.
e) Toki entitateen elkarteentzako dauden laguntzei buruzko informazioa ematea eta horien alde onak eta txarrak argitzeko azterlanak egitea.
f) Elkartzeko figurak sortu eta garatzeko programa eta planak prestatzea eta horiek betetzeko epeak jartzea.
g) Onartu diren elkartzeko figuren funtzionamendurako giza baliabideen eta baliabide materialen beharrei buruzko proposamenak egitea.
h) Araudia aldatzeko proposamena egitea, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuarekin batera, zerbitzuaren helburuak lortzeko asmoz.
i) Proposamen pizgarri eta sustagarriak egitea.
j) Eratzen diren elkartzeko formulen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
k) Udal zerbitzuak emateko espazio funtzionalak antolatu eta itxuratzeko behar diren jarduketak identifikatu eta sustatzea.
l) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
4. atala. Toki Azpiegituren Zerbitzua
59. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki azpiegituren plangintza egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren gainerako departamentuekin batean; toki azpiegituren planak prestatzea, eta haietan laguntza ematea lana, jarraipena eta kontrola eginez.
b) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari esleitutako funts komunitarioak kudeatzea.
c) Inbertsio planak erregulatzeko araudia prestatzen parte hartzea.
d) Arau, gomendio edo jarraibide teknikoak prestatzea.
e) Toki entitateei aholku ematea inbertsioen programa eta planetan.
f) Sustatze lana eta laguntza teknikoa, azpiegiturak ezarri eta kudeatuko dituzten udalez gaindiko erakundeak era daitezen.
g) Estatuko Administrazioarekin eta beste autonomia erkidegoekin koordinatzea herrietako inbertsioetan.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
60. artikulua. Toki Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.
Toki Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atala.
b) Azpiegituren Lankidetza Teknikorako Atala.
61. artikulua. Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki azpiegiturak planifikatzea.
b) Plan Zuzentzaileak prestatu eta kudeatzea.
c) Plan zuzentzaileen azterlan eta proiektuak prestatzen gidatzea.
d) Proiektuen analisi eta txosten teknikoak eta plangintzan sartutako obren ikuskapen, kontrol eta jarraipen tekniko eta administratiboa egitea.
e) Beste departamentu batzuetako Plan Sektorialekin koordinatzea.
f) Uraren goi horniduraren Nafarroako Plan Zuzentzailea eguneratu eta mekanizatzea.
g) Ur murrizketengatik toki entitateei ematen zaizkien laguntzen programa kudeatzea.
h) Toki entitateei aholku eta laguntza teknikoa ematea.
i) Toki azpiegiturei buruzko beharren ebaluazioa egitea.
j) Toki azpiegituretako inbertsio planen prestaketan parte hartzea.
k) Aholku ematea, obra proiektuen erredakzio fasean.
l) Proiektuen gaineko azterketa eta txosten teknikoak egitea.
m) Obren ikuskapena, kontrola eta jarraipen teknikoa egitea.
n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
62. artikulua. Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Azpiegituren arloko Lankidetza Teknikorako Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Agirien sarrera erregistratu eta kontrolatzea; eta toki azpiegituren gaineko espedienteak irekitzea.
b) Espedienteen mugimenduen kontrola eramatea.
c) Espedienteak kudeatzeko sistema.
d) Obrak planean sartzeko espedientea ireki eta tramitatzea.
e) Gorabeheren espedienteak ireki eta tramitatzea.
f) Ziurtapenen espedienteak ireki eta ordainketak tramitatzea.
g) Agiriak erredaktatzea eta testuen prozesua egitea.
h) Plan Zuzentzaileen eta funts komunitarioen inguruan txosten eta proposamenak egitea.
i) Toki azpiegituren gaineko agirien irteera erregistratu eta kontrolatzea.
j) Espedienteak eta proiektuak artxibatzea.
k) Toki azpiegituren arloan aholku ematea.
l) Toki azpiegituren sistema informatikoa.
m) Kudeaketa administratibo orokorra.
n) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
5. atala. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua
63. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.
c) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
d) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
e) Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.
f) Transferentzia Arrunten Funtsa eta hura banatzeko formula prestatu eta kudeatzea.
g) Kapital Transferentzien Funtsaren kudeaketa ekonomikoa egitea.
h) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
i) Kudeaketa ekonomikoaren arloan, kontabilitatearen arloan eta inbertsioen eta zerbitzuen arloan, toki entitateei aholku ematea.
j) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
k) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea.
l) Toki Araubideko Foru Batzordeari eta Lurralde Mugaketaren Batzordeari laguntza ematea ekonomia gaietan.
m) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
64. artikulua. Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren egitura.
Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:
a) Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atala.
b) Plangintza eta Kudeaketa Atala.
c) Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atala.
d) Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atala.
65. artikulua. Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Toki Entitateen Afera Ekonomikoak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Transferentzia Arrunten Funtsaren banaketa eta ondoko ordainketa finkatzea.
b) Funtsaren aurrerakinak kudeatzeko Zuzendaritza Nagusiari dagozkion kudeaketa lanak.
c) Estatuko Administraziotik eta beste entitate batzuetatik toki entitateentzat datozen diru-sarreren ordainketa kudeatzea.
d) Toki entitateen arteko ordezko ordainketak kudeatzea.
e) Toki entitateen kredituko baimenak kudeatzea.
f) Toki entitateen egoera ekonomiko finantzarioari buruzko txostenak prestatzea kredituko entitateentzat.
g) Toki entitateek kredituak hitzartzeko baimena eman baino lehen txostenak egitea.
h) Transferentzia Arrunten Funtsaren afektazioak kontrolatu eta kudeatzea.
i) Toki entitateen inbertsioetarako, Kapital Transferentzien Funtsetik zenbat diru bideratuko den zehaztea.
j) Kapital Transferentzien Funtsaren ondoriozko espedienteen bideragarritasunari buruzko txostenak eta azterketa ekonomikoak egitea.
k) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
66. artikulua. Kudeaketa eta Plangintza Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Plangintza eta Kudeaketa Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren epe erdi eta luzeko plangintza ekonomikoa eta aurrekontuak prestatu, aldatu eta kudeatzea, departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lankidetzan.
b) Nafarroako Gobernuko departamentuekin lan egitea toki entitateekiko lankidetza ekonomikoan.
c) Zuzendaritza Nagusiaren diru-sarrera eta gastuen administrazio zirkuituak ezartzea.
d) Banaketa kontua eta horko zorren geroratzea kudeatzeko, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion lanak.
e) Toki entitateen inbertsioei buruzko espedienteen azterketa ekonomikoa eta bideragarritasunaren gaineko txostenak egitea, diru-laguntzei buruzko arauei jarraikiz.
f) SAP-GE`21 sisteman sartutako Azpiegituren Planak Kudeatzeko (APK) sistema kudeatzea.
g) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
67. artikulua. Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Nafarroako toki entitateei aurrekontu eta kontabilitate gaietan laguntzea eta aholku ematea.
b) Nafarroako toki entitateei aholku ekonomiko finantzarioa ematea.
c) Aurrekontuen eta kontabilitatearen inguruko araudia kudeatzea eta haren gaineko aholku ematea Nafarroako toki entitateei.
d) Finantza eta aurrekontu egoerak, inbentarioak eta kostuen azterlanak finkatzeko araudia garatu eta ezartzea.
e) Kontabilitatea eramateko modulu osagarriak garatu eta ezartzea: ukitutako baliabideak, gastuen proiektua, inbertsioen eranskina, aurrekontu luzatua, zor biziaren egoera etab.
f) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
68. artikulua. Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu eta, bereziki, ondoko eginkizun hauek:
a) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko gaien inguruko azterlan ekonomikoak egitea.
b) Toki entitateetatik datorren informazioa kudeatzea, IDECAL sistemaren bidez.
c) Zuzendaritza Nagusiko informazio ekonomikoa ustiatzea, baita analizatu eta hedatzea ere.
d) Toki entitateen inguruko gaietan Nafarroako Gobernuko beste departamentuekin koordinatzea.
e) Toki entitateen sektoreko adierazle ekonomikoak diseinatu eta ustiatzea.
f) Neurriak aztertzea, toki entitateek finantzabide egonkor eta nahikoa izan dezaten.
g) Toki entitateentzako ekonomia arloko arauen proiektuak aztertu, prestatu eta eguneratzea.
h) Haren esku uzten den beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo osagarria bada.
V. KAPITULUA. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparru materiala eta egitura
69. artikulua. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu ondoko arlo hauetan:
a) Antolaketa eta modernizazioa.
b) Gobernu Irekia.
c) Herritarrekiko arreta eta haien partaidetza.
d) Administrazio eta gobernu elektronikoak, bereziki, zerbitzuen digitalizazioa.
e) Informazio sistemak. Informatika eta telekomunikazio zerbitzuak.
f) Azpiegitura teknologikoak eta erabiltzaileendako sostengua.
g) Informazio sistemetako segurtasuna.
h) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
70. artikulua. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
1. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:
a) Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua.
b) Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua.
c) Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua.
d) Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua.
e) Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua.
f) Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua.
2. Zuzendaritza Nagusiak Araubide Juridikoaren Atala, Laguntza Administratiboaren Atala eta Gobernu Irekiaren Atala izanen ditu, zuzenean haren mende.
2. atala. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzua
71. artikulua. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Antolaketa.
b) Sinplifikazio administratiboa.
c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prozesu eta prozedurak diseinatu eta zehaztea.
d) Hartutako sinplifikazio neurriek antolaketan duten eragina aztertu, prozesu eta prozedurak berriro diseinatu eta administrazio elektronikoa ezartzea.
e) Espedienteen gestiogile korporatiboa planifikatu, gauzatu eta kudeatzea: Extr@.
f) Espediente elektronikoa ezartzea.
g) Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzuen katalogoa.
h) Administrazioa modernizatu eta hura herritarren esku uzteko eta zerbitzu publikoak eskaintzeko plan, programa eta proiektu estrategikoak diseinatu eta zehaztea.
i) Administrazio eta gobernu elektronikoak egiazki ezartzeko jarduketak.
j) Zerbitzuak digitalizatu eta telematizatzeko proposamenak.
k) Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuen katalogoa.
l) Eragile publiko eta pribatuen aurrean Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomoekiko elkarlan eta jarduketarako ildoak zehaztu eta proposatzea, Gobernu Irekia bultzatzeko, herritarrekiko harremanak erraztuko dituzten zerbitzu eta bide berriak ezarriz.
m) Administrazio elektronikoa eta Gobernu Irekia toki entitateetan sustatu eta garatzea. Zerbitzuak hobetzeko jarduketak sustatu, zabaldu eta bultzatzea, eta teknologia berriak ezartzea herritarrei arreta eman eta udal kudeaketa burutzeko. Toki entitateei laguntza eta aholku ematea udal kudeaketarako metodologia eta eredu berriak ezarri eta erabiltzeko.
n) Inf012navarra garatzeko ekimenak definitu, planifikatu eta garatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuak arautzen dituen irailaren 6ko 54/2010 Foru Dekretuan jasotako eginkizunen arabera, herritarrekin harremanak ezartzeko bide guztiak antolatuta, hau da, Herritarrendako Laguntza Bulegoak (OAC), 012 telefonoa, kanal telematikoa eta beste kanal batzuk, herritarrekiko arreta eta komunikazioa egokia eta eraginkorra izan dadin.
ñ) Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoa kudeatzea, enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzeko; enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzearekin zerikusia duten gai edo prozedurei buruzko informazio, aholku, tramitazio bateratu eta ebazpen zerbitzuak garatuko dira, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legeak bere esku utzitako eginkizunei jarraituz, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa baita foru lege hori.
o) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
72. artikulua. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuaren egitura.
1. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Antolaketa Atala.
b) Modernizazio Atala.
2. Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuari atxikitzen zaio Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoa; atal baten maila izanen du ondorio guztietarako.
73. artikulua. Antolaketa Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Antolaketa Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prozesu eta prozedurak antolatu, administratiboki erraztu, diseinatu eta zehaztea.
b) Hartutako sinplifikazio neurriek antolaketan duten eragina aztertu, prozesu eta prozedurak berrirro diseinatu eta administrazio elektronikoa ezartzea.
c) Extr@, espedienteen gestiogile korporatiboa planifikatu, gauzatu eta kudeatzea, eta espediente elektronikoa ezartzea.
d) Zuzendaritza Nagusiaren Zerbitzuen katalogoa kudeatzea.
e) Antolaketako teknikarien bitartez, bere eskumeneko arlo hauek bultzatu eta koordinatzea Gobernuko departamentu eta eremuekin: administrazio antolaketa, sinplifikazioa, modernizazioa, gobernu irekia, administrazio elektronikoa, aholkularitza eta esleitzen zaion beste edozein.
74. artikulua. Modernizazio Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Modernizazio Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Administrazio elektronikoa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa modernizatzeko plan estrategikoak bultzatzea.
b) Nafarroako Gobernuko Zerbitzu Elektronikoen Katalogoaren zerbitzu publikoak eta kudeaketa telematizatzea.
c) Administrazio elektronikoa eta Gobernu Irekia toki entitateetan sustatu eta garatzea.
d) Zerbitzuak hobetzeko jarduketak sustatu, zabaldu eta bultzatzea, eta teknologia berriak ezartzea herritarrei arreta eman eta udal kudeaketa burutzeko.
e) Toki entitateei laguntza eta aholku ematea udal kudeaketarako metodologia eta eredu berriak ezarri eta erabiltzeko.
75. artikulua. Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoaren esparrua eta eginkizunak.
1. Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoak, atal baten mailarekin ondorio guztietarako, enpresa edo lanbideko jarduerak abian jartzeko zerikusia duten gai eta prozedurak definitu, planifikatu, informazio zerbitzuak garatu, aholkatu, tramitazioa bateratu eta ebatziko ditu, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legeak bere esku utzitako eginkizunei jarraituz.
2. Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Inf012navarra eta herritarrei informazioa eta arreta emateko zerbitzuak garatzeko ekimenak definitu, planifikatu eta garatzen dituen 54/2010 Foru Dekretuan jasotako eginkizunak beteko ditu, herritarrekin harremanak ezartzeko bide guztiak antolatuta, hau da, Herritarrentzako Laguntza Bulegoak (OAC), 012 telefonoa, kanal telematikoa eta beste kanal batzuk, herritarrekiko arreta eta komunikazioa egokia eta eraginkorra izan dadin.
3. atala. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzua
76. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen informazio sistema kooperatiboetarako proiektuen bideragarritasuna aztertzea eta haiek planifikatu, burutu eta kudeatzea: Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko informazio sistemak eta aplikazio informatikoak, kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideak eta kontratazio elektronikoko sistema, SITNA, prozedura eta zerbitzu elektronikoak kudeatzeko sistemak, jakintza kudeatzeko sistemak, extranet eta Nafarroako Gobernuaren intranet, erabakitzen laguntzeko sistemak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, erregistro telematikoa, sarbideak kontrolatze eta, oro har, informazio sistema horizontal guztiak.
b) Garaturiko konponbideen ezarpenaren koordinazio teknikoa eta haiek prestatu, sostengatu eta mantentzea.
c) Informazio estandar teknologikoak eta aplikazioak erabiltzeko zabalpena, aholkularitza eta lankidetza.
d) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo azpikontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa, esleipen edo lehiaketa espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, Foru Komunitateko Administrazioko beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa esleipen-hartzaileetakoak) koordinatzea.
e) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
77. artikulua. Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuaren egitura.
Informazio Sistema Korporatiboen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Prozedura Elektronikoen Atala.
b) Extranet eta Intranet Atala.
c) Proiektu Korporatiboen Atala.
78. artikulua. Prozedura Elektronikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Prozedura Elektronikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko informazio sistemak eta aplikazio informatikoak, sinadura, jakinarazpen eta komunikazio elektroniko seguruko sistemak, erregistro telematikoa, sarbideen kontrola, prozedura eta zerbitzu elektronikoak kudeatzeko sistemak eta, oro har, Administrazioaren informazio estandar teknologikoak eta aplikazioak kudeatzea.
79. artikulua. Extranet eta Intranet Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Extranet eta Intranet Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Nafarroako Gobernuaren extranet eta intranet, jakintza kudeatzeko sistemak eta, oro har, esparru horretako informazio sistema guztiak.
80. artikulua. Proiektu Korporatiboen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Proiektu Korporatiboen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioko sistema, giza baliabideak eta kontratazio elektronikoko sistema, SITNA, erabakitzen laguntzeko sistemak eta, oro har, informazio sistema horizontal guztiak.
4. atala. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzua
81. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Foru Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuenak, planifikatu, aztertu, garatu, burutu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.
b) Departamentuen informazio sistemen unitateak koordinatzea.
c) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo azpikontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa, esleipen edo lehiaketa espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa esleipen-hartzaileetakoak) koordinatzea.
d) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
82. artikulua. Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.
Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Hezkuntza, Gizarte Politika eta Toki Administrazioa Arloetako Proiektuen Atala.
b) Industria, Enplegua, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Atala.
c) Sustapena, Etxebizitza, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Atala.
83. artikulua. Hezkuntza, Gizarte Politika eta Toki Administrazioa Arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Hezkuntza, Gizarte Politika eta Toki Administrazioa Arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak direnak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, bere eskumenen esparruari dagokionez, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko. Halaber, bere esku duen arloko departamentuen informazio sistemen unitateekin koordinatzeko eginkizunak burutuko ditu.
84. artikulua. Industria, Enplegua, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Industria, Enplegua, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honen 83. artikuluan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu bere eskumenaren esparruan.
85. artikulua. Sustapena, Etxebizitza, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Sustapena, Etxebizitza, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Atalak foru dekretu honen 83. artikuluan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu bere eskumenaren esparruan.
5. atala. Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzua
86. artikulua. Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Informazioaren segurtasunaren arloko politikak eta jarraibideak proposatu, landu, eguneratu eta kontrolatzea.
b) Segurtasunerako Plan Korporatiboa koordinatu eta bultzatzea.
c) Prestakuntza, zabalkundea eta aholkularitza informazioaren segurtasunaren arloan.
d) Indarra duen araudian erregulatuta diren segurtasunaren auditoretzen plana proposatu, koordinatu eta jarraipena egitea.
e) Datuak Babesteko Agentziarekin harremanak izan eta koordinatzea, baita segurtasun arloan eskumena duten Estatuko Administrazioaren unitateekin ere.
f) Lehendakaritza, Justizia eta Barne eremuetako aplikazio informatikoak eta informazio sistemen proiektuak planifikatu, aztertu, garatu, gauzatu, mantentze-lana egin eta kudeatzea; halaber, laguntza ematea poliziaren ikerketari informazio sistemen arloan.
g) Bilakaeraren linea estrategikoak ezartzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne eremuetako informazio sistemen teknologiaren arloan.
h) Informazio sistemen estandarizazioa bultzatzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne eremuetan.
i) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo azpikontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa, esleipen edo lehiaketa espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, Foru Komunitateko Administrazioko beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa esleipen-hartzaileetakoak) koordinatzea.
j) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
6. atala. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzua
87. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak burutuko ditu ondoko arlo hauetan.
a) Zuzendaritza Nagusiari atxikiriko azpiegituren eta ingurune teknologikoen zerbitzuaren maila zehaztu, proposatu, burutu, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea, haiek baitira Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabiliriko informazio sistemen euskarria. Unean-unean hautatzen diren azpiegitura eta inguruneei dagokienez, behar diren estandar eta arau teknikoak zehaztu eta haiek mantendu eta garatzea.
b) Arkitektura teknologikoaren arloan zehazturiko ildo estrategikoak abian jartzeko behar diren proiektu guztiak zehaztu, proposatu, garatu, kontrolatu eta begiratzea.
c) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek erabiliriko informazio sistemen bidez zerbitzua emateko zerbitzuaren mailak zehazten, ezartzen, kontrolatzen eta begiratzen laguntzea.
d) Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen erabiltzaileei lehen mailako sostengua ematea.
e) Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea zehaztu, erosi eta mantentzea.
f) Foru Komunitateko Administrazioarendako eta haren erakunde autonomoendako telekomunikazioetako eta balio erantsiko azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuen zerbitzuko maila zehaztu, proposatu, burutu, koordinatu, mantendu, garatu eta kudeatzea.
g) Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek biltzen ahal dituzten sistemen arloko teknologia berriak ikertu eta garatzea.
h) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
88. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren egitura.
Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Azpiegitura Teknologikoen Atala.
b) Telekomunikazio Sistemen Atala.
c) Ekoizpen Atala.
89. artikulua. Azpiegitura Teknologikoen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Azpiegitura Teknologikoen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: azpiegitura teknologikoen zerbitzuko maila zehaztu, ezarri, mantendu, garatu eta kudeatzea; azpiegitura arloan estandarrak eta ildo estrategikoak zehaztea; azken erabiltzailearen ekipo informatikoak eta oinarrizko softwarea homologatzea; eta datuen segurtasuna bermatzeko behar diren neurri teknikoak hartzea.
90. artikulua. Telekomunikazio Sistemen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Telekomunikazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu, alegia: administrazioarendako telekomunikazio azpiegitura, sare, sistema eta zerbitzuak Administrazioari zuzendutako azpiegiturak, sareak, sistemak eta telekomunikazio zerbitzuak kudeatzeari dagokionez, numerazio telefonikorako planak, IP numerazioa.
91. artikulua. Ekoizpen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Ekoizpen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: erabilitako informazio sistemei loturiko zerbitzuko mailak zehaztea, erabilitako informazio sistemen operazio eredua, administrazioari egiten zaizkion zerbitzu batzuk ekoizten hastearen ondoriozko operazioko lanak.
7. atala. Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
92. artikulua. Osasun Arloko Informazio Sistemen esparrua eta eginkizunak.
Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu arlo hauetan:
a) Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuenak, planifikatu, aztertu, garatu, burutu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea.
b) Bertako langileekin eginiko jarduketen zuzeneko kontrola edo esleitu edo kontrataturiko jardueren jarraipena eta kontrola. Hala bada, erosketa edo esleipen espedienteak kudeatzea, osagaiak eskuratu edo zerbitzuak kontratatzeko agindu teknikoen agiriak prestatzea eta esleituriko langileak (bertakoak, beste unitate organiko batzuetakoak, jarduketen xede diren unitateetakoak eta enpresa kontratistetakoak) koordinatzea.
c) Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen arlo teknologikoan bilakaeraren ildo estrategikoak ezartzea.
d) Giza lantalde berekiaren aldaketa kudeatzeko ekintza guztiak zehaztu, bultzatu eta koordinatzea.
e) Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako informazio sistemen estandarizazioa sustatzea.
f) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
93. artikulua. Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren egitura.
Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Osasun Antolamenduaren Atala.
b) Osasun Historia Elektronikoaren Atala.
c) Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atala.
94. artikulua. Osasun Antolamenduaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
1. Osasun Antolamenduaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Nafarroako osasun sistema publikoaren osasun arloa antolatzea xede dutenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.
2. Orobat, foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, alegia: Osasun Zuzendaritza Nagusiko eta Lan Osasunaren Institutua eta Osasun Publikoaren Institutua erakunde autonomoetako informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.
95. artikulua. Osasun Historia Elektronikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Osasun Historia Elektronikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Oinarrizko Osasun Laguntza jarduera administratibo eta klinikoa eta Arreta Espezializatuaren jarduera klinikoa sostengatzen dituztenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.
96. artikulua. Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Arreta Espezializatuko Informazio Sistema Administratiboen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: informazio sistemetarako eta aplikazio informatikoetarako proiektuak, bertikalak edo departamentuarenak direnak, Arreta Espezializatuaren jarduera administratiboa sostengatzen dutenak, planifikatu eta kudeatzea eta haien bideragarritasuna aztertzea, aztertu, garatu eta haien ezarpena prestatu ahal izateko.
8. atala. Gobernu Irekiaren Atala
97. artikulua. Gobernu Irekiaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:
a) Gobernu Irekiaren benetako ezarpena, erakundeen gardentasuna, informaziorako sarbidea eta herritarrekin parte hartu eta lan egiteko esparru iraunkorren garapena, gizarte konektatutako bat eraiki dadin.
b) Arauzko eta kudeaketako proposamenak prestatzea, herritarren parte hartzea ekintza administratiboan txerta dadin.
c) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
9. atala. Araubide Juridikoaren Atala
98. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:
a) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, telekomunikazioei buruzko arautegiari eta Administrazioa Foru Komunitatean Modernizatzeko Planari dagokienez.
b) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, Foru Komunitateko antolaketari eta informazio sistemei buruzko arautegiari dagokionez.
c) Proposamen arau-emaileak aztertu, haien aplikazioa eta garapena aztertu eta prestatzea, Foru Komunitateko administrazio elektronikoari eta jarduera administratiboko informazio teknologien erabilerari buruzko arautegiari dagokionez.
d) Esparru juridikoan zuzendaritza nagusiko unitate guztiei laguntza teknikoa ematea, haien eginkizunak garatzeko, foru dekretu honen bidez beste organo batzuen esku uzten direnak galarazi gabe.
e) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
10. atala. Laguntza Administratiboaren Atala
99. artikulua. Laguntza Administratiboaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Laguntza Administratiboaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu ondoko arlo hauetan:
a) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko espediente guztiak tramitatu, artxibatu eta haien administrazio kontrolari eta aurrekontukoari lotutako jarduerak, foru dekretu honetan beste unitate organiko batzuei espres lotutako tramitazioa dutenak izan ezik.
b) Departamentuko Kontu-hartzailetzarekin, Aurrekontuekin eta Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lan egitea, kontratazio administratiboari lotutako jarduerak bideratzeko.
c) Aurrekontuen eta plangintza ekonomikoaren arloan eskumena duen unitatearekin lan egitea, aurrekontua prestatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen.
d) Funtzio publikoaren arloan eskumena duen unitatearekin eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin lan egitea, Zuzendaritza Nagusiari atxikitako langileen plantilla prestatu, kudeatu, kontrolatu eta hari jarraipena egiteko jarduerak bidera daitezen, baita lotutako datu estatistikoak ere.
e) Zuzendaritza Nagusiko Sarrera eta Irteeren Erregistroa kudeatzea.
f) Atalaren jarduerei buruzko txosten eta memoriak prestatzea.
g) Indarra duten legeek esleitu edo Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak agintzen dizkioten guztiak.
VI. KAPITULUA. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia
1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura
100. artikulua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.
1. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauei dagokienez:
a) Langileekiko politika goi mailan zuzendu eta burutzea.
b) Funtzio Publikoari buruzko arautegia.
c) Nafarroako Aurrekontu Orokorretako I. kapitulurako aurreproiektua eta langileen gastuaren kontrola eta jarraipena.
d) Langileen nominak eta gizarte babeseko sistemak.
e) Langileen erregistro nagusia, plantilla organikoa eta enplegu eskaintza publikoa.
f) Langileen izendapenak eta egoera administratiboak.
g) Langile finkoen aldi baterako barne igoera eta langileen aldi baterako kontratazioa.
h) Eskaerak, erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak funtzio publikoaren arloan eta langileak ukitzen dituzten ebazpen judizialak betearaztea.
i) Orotariko ikuskapena funtzio publikoaren arloan, langileen bateraezintasunen araubidea eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko eta Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen erregistroaren kudeaketa.
j) Langileen lan-baldintzak negoziatu eta zehaztea.
k) Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen klase pasiboen sistema.
l) Onura sozialak.
m) Laneko arriskuen prebentzioa.
n) Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen erabilera bereziko osasun laguntzaren kudeaketa.
ñ) Indarra duten xedapenek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuari esleitzen dizkiotenak, zuzendaritza nagusiak bere duen esparruan.
2. Halaber, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat emanen du, aginduzkoa izanen dena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan langileriaren arloan gastua handitzen duten antolamenduzko proposamenei eta ekintzei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 46. artikuluan xedaturikoarekin bat.
101. artikulua. Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:
a) Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua.
b) Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua.
c) Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua.
d) Gizarte Prestazioen Zerbitzua.
2. atala. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua
102. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzua Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu foru dekretu honetako 100. artikuluko c) eta d) idatz-zatietan aipatutako arloetan.
103. artikulua. Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuaren egitura.
Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atala.
b) Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atala.
104. artikulua. Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Aurrekontuaren I. kapituluaren aurreproiektua eta hura gauzatzea, baita Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileriaren gastuen kontrola eta jarraipena ere.
105. artikulua. Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren langileen nomina, Gizarte Segurantza eta gizarte babeseko gainerako araubideak, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioetako funtzionarioei dagokiena izan ezik; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruetan kudeaturiko nominaren koadratzea, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak pagatzeko agindua eman aurretik egin behar dena.
3. atala. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzua
106. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu foru dekretu honetako 100. artikuluko e), f) eta g) eta i) idatz-zatietan aipatutako arloetan.
107. artikulua. Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuaren egitura.
Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atala.
b) Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atala.
108. artikulua. Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Langileriaren Erregistro Nagusia eta bertan dauden datuen ziurtagiriak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren mendeko langileen espedienteak, lan eskaintza publikoa eta plantilla organikoa. Orobat, langileriaren izendapenak, egoerak eta gainontzeko gorabehera administratiboak kudeatuko ditu.
109. artikulua. Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Barne-Igoerako eta Aldi Baterako Kontratuetarako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: administrazio eta lan araubideko langileen kontratazioaren arloan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen aldi baterako barne-igoeraren arloan, beste organo batzuei gai horien gain ematen ahal zaizkien eskumenak ezertan eragotzi gabe.
4. atala. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzua
110. artikulua. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuak foru dekretu honetan, 100. artikuluaren h), i) eta j) idatz-zatietan aipatzen diren arloei dagokienez, ezartzen diren eginkizunak beteko ditu:
111. artikulua. Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuaren egitura.
Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Araubide Juridikoaren Atala.
b) Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atala.
112. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: arauzko xedapenen eta ebazpen administratiboen aurreproiektuak, langileriaren arloko eskaerak, erreklamazioak eta errekurtso administratiboak, organo judizialei espediente eta agiri administratiboak igortzea, eta funtzio publikoaren arloko epaiak betearaztea.
113. artikulua. Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Ikuskatzailetza Orokorraren eta Afera Sindikalen Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: ikuskatzailetza orokorrari eta langileen bateraezintasunen araubideari dagokienez ezartzen direnak, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko eta Administrazioko goi mailako kargudunen jarduera eta interesen erregistroa eta langileen ordezkaritza organoekiko harremanak ere bai.
5. atala. Gizarte Prestazioen Zerbitzua
114. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren esparrua eta eginkizunak.
Gizarte Prestazioen Zerbitzuak foru dekretu honetan foru dekretu honetako 100. artikuluaren k), l), m) eta n) idatz-zatietan aipatzen diren arloei dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu:
115. artikulua. Gizarte Prestazioen Zerbitzuaren egitura.
Gizarte Prestazioen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:
a) Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atala.
b) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.
c) Osasun Laguntzaren Atala.
116. artikulua. Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Montepioak eta Onura Sozialak Kudeatzeko Atalak foru dekretu honetan Nafarroako Foru Komunitateko montepioko eta udal funtzionarioen montepioko funtzionarioen klase pasiboen sistemari dagokienez ezartzen diren eginkizunak beteko ditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta erakunde autonomoetako langileendako eskuarki ezarri diren prestazio eta onura sozialak ere bai.
117. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen laneko arriskuei aurrea hartzeari dagokionez.
118. artikulua. Osasun Laguntzako Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Osasun Laguntzako Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario aktibo eta pasiboen Erabilera Bereziko Osasun Laguntzaren kudeaketari dagokionez.
VII. KAPITULUA. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia
119. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.
Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek izanen ditu:
a) Araubide Juridikoaren Atala.
b) Barne Araubideko Atala.
c) Atal Ekonomikoa.
d) Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atala.
120. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eskumenak erabiliko ditu, alegia: idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan eta 6. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren eskudantzia juridiko, tekniko eta administratiboak, 9. artikuluko a) idatz-zatian aipatzen den eginkizuna, departamentuaren jarduketa esparruan ondareko erantzukizunagatik sortzen diren espedienteen tramitazioa eta aurrekoei lotuak, kudeatzen duen esparruari badagozkio.
121. artikulua. Barne Araubideko Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Barne Araubideko Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, alegia: Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoetako langileria arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan idazkaritza tekniko nagusiei langileriaren arloan esleitzen zaizkienak.
Orobat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. artikuluko e), g) eta h) idatz-zatietan aipatzen diren eginkizun administratiboak beteko ditu eta, horiekin lotuak egonik, berak kudeatzen duen esparruari dagozkionak.
122. artikulua. Atal Ekonomikoaren esparrua eta eginkizunak.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamenduaren 8. artikuluan, aurrekontuen arloko eskumenei loturik, foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu Atal Ekonomikoak, baita, horiekin lotuak egonik, berak kudeatzen duen esparruari dagozkionak ere, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuaren esku utzitakoak ukatu gabe.
123. artikulua. Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalaren esparrua eta eginkizunak.
Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Atalak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu 6. artikuluko j) idatz-zatian ezarritako eskumen tekniko administratiboei dagokienez; bereziki, departamentuaren web orria mantendu eta eguneratzea, baita departamentuaren informazio sistemako hobekuntzak sustatu, aholkatu eta koordinatzea ere, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen erregelamenduaren 9. artikuluko b) idatz-zatian aurreikusitako eginkizuna; orobat, horiekin lotuak egonik, haren kudeaketa esparruari dagozkionak.
VIII. KAPITULUA. Nafarroako Administrazio Auzitegia
124. artikulua. Atxikipena, eginkizunak eta egitura.
1. Nafarroako Administrazio Auzitegia Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusiari atxiki zaio eta bere erregelamendu organikoaren arabera arautuko da.
2. Nafarroako Administrazio Auzitegiak zerbitzuen maila organikoa du. Hiru atal eta idazkaritza bat ditu bere egituran, erregelamendu organikoak ematen dizkion eginkizunak burutuko dituztenak.
Lehenengo Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.
Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.
Lehendakaritza, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Bigarren Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzea.
1. Departamentuko zuzendari nagusiei dagokie, kasuan kasuko eskumenen esparruan, kontratazio arloan indarra duen legeriak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ematen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.
2. Justizia eta Barneko zuzendari nagusiari dagokio, kasuan kasuko eskumenen esparruan, arau-hauste arin eta larriengatik zehapen espedienteen gainean ebazteko indarra duen legeriak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ematen dizkion eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.
3. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari dagokio Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legeak, langileen gastuaren kapituluaren barrenean aurrekontuko mugimendu eta transferentzien arloan, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren esku uzten dituen eskudantzia administratiboen titulartasuna eta erabilera.
Hirugarren Xedapen Gehigarria. Aholkularitza Juridikoaren jarduketari buruzko arau prozesalak.
1. Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak, jardun ahal izateko (kereilak aurkeztea barne), aldez aurretik Nafarroako Gobernuak, eskumen hori bere duen kontseilariak edo erakunde autonomoko organo eskudunak hala erabaki beharko du. Dena dela, akzioen eskaintza egonez gero, Aholkularitza Juridikoak zuzenean egin ahalko ditu, departamentuak edo erakunde autonomo eskudunak txostena egin ondoren.
Kasuan kasuko departamentuak edo erakunde autonomoak proposaturik aurkeztuko ditu salaketak Aholkularitza Juridikoak.
2. Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako agintari, funtzionario eta langileak epaiketan ordezkatu eta defendatzeko, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren baimena beharko da aldez aurretik, zein departamenturen edo erakunde autonomoren mende dauden, hark proposatuta.
3. Arlo jurisdikzionalen kontrako ebazpenik emanez gero, Aholkularitza Juridikoak aurkeztuko ditu errekurtso arruntak, lan arlo jurisdikzionaleko erregu-errekurtsoa barne, kasuan kasuko departamentu edo erakundeak kontrako jakinarazpenik adierazten ez duten bitartean. Errekurtso berezien kasuan, gaiaren eskumena duen departamentu edo erakundeak proposatu beharko du, prestatu edo aurkeztu ahal izateko.
Aholkularitza Juridikoak errekurtsoak bertan behera utzi ahal izateko, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren baimena beharko du, dagokion departamentuak edo erakunde autonomoak txostena eman ondoren.
4. Aholkularitza Juridikoak prozesuak bertan behera uzteko, haiei ekiteko eskumena duen organoak baimena eman beharko du aldez aurretik. Transakzioa egiteko eta amore emateko, aldez aurretik Nafarroako Gobernuaren baimena beharko da.
5. Aholkularitza Juridikoak konstituziokontrakotasuneko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko eta konstituziokontrakotasuneko errekurtsoetan eta konstituzionaltasuneko bestelako auzietan agertu eta jardun ahal izateko, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik halaxe erabaki beharko du. Babespen errekurtsoa aurkeztuz gero edo horietan agertu edo parte hartuz gero, gaiaren eskumena duen departamentu edo erakundeari berehalaxe jakinaraziko dio.
6. Kasuan kasuko departamentu edo erakunde autonomoak bete edo betearaziko ditu epaileen ebazpenak, administrazioak pagatu beharreko kostuak barne, Aholkularitza Juridikoaren prozesuko jarduketak eta aholkuak deusetan galarazi gabe.
7. Estatuari eta Erakunde Publikoei Laguntza Juridikoa emateko azaroaren 22ko 52/1997 Legea aplikatuko da, bidezko denean.
Laugarren Xedapen Gehigarria. Aholkulari juridikoen berezko eginkizunak.
1. Foru dekretu honetako 11. artikuluan ezartzen den Aholkularitza Juridikoaren egitura organikoak ez dio eragotziko aholkulari juridikoak bere dituen eginkizunetan aritzea, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren eskumeneko edozein esparrutan, Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak hala agintzen dionean.
2. Administrazioko Auzien, Zerga Aferen, Afera Zibilen, Afera Penalen, Lan Aferen eta Konstituzio Aferen ataletako burutzak Nafarroako Gobernuko aholkulari juridikoek bakar-bakarrik beteko dituzte.
Bosgarren Xedapen Gehigarria. Hainbat zerbitzu zuzendaritza eta atalburutzatarako izendapenak eta haietan jarduteko baldintzak.
1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
a) Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusian:
Afera Zibilen Ataleko burua Afera Zibil eta Penalen Ataleko buru deituko da.
Ekoizpen eta Banaketa Ataleko burua Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko buru deituko da.
b) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusian:
Justizia Administrazioko Modernizazio Zerbitzuko zuzendaria Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendari deituko da.
Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko Ataleko burua Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin eko Ataleko buru deituko da.
Sistema, Baliabide eta Azpiegituren Ataleko burua Segurtasun Sistema Publikoaren Sostengu eta Euskarri Teknikorako Ataleko buru deituko da.
c) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian:
Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Ataleko burua Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Ataleko buru deituko da.
Plangintza eta Azterlan Ataleko burua Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Ataleko buru deituko da.
d) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusian:
Antolaketa eta Modernizaziorako eta Herritarren Parte-hartze eta Arretarako Zerbitzuko zuzendaria Antolaketa eta Modernizazio Zerbitzuko zuzendari deituko da.
Hezkuntza Arloko Proiektuen Ataleko burua Hezkuntza, Gizarte Politika eta Toki Administrazioa Arloetako Proiektuen Ataleko buru deituko da.
I. Arloko Proiektuen Ataleko burua Industria, Enplegua, Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak Arloetako Proiektuen Ataleko buru deituko da.
II. Arloko Proiektuen Ataleko burua Sustapena, Etxebizitza, Landa Garapena eta Ingurumena Arloetako Proiektuen Ataleko buru deituko da.
Araubide Juridiko eta Administratiboaren Ataleko burua Araubide Juridikoaren Ataleko buru deituko da.
e) Idazkaritza Tekniko Nagusian:
Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Ataleko burua Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko buru deituko da.
2. Bitarteko izendapen gisa berresten dira honako hauek:
-Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusian:
Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Ataleko burua Trafikoaren, Jokoaren eta Ikuskizun Publikoen Atala deituko da.
-Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian:
Araubide Juridikoaren Ataleko burua Toki Araubidearen Ataleko buru deituko da.
Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko burua Plangintza eta Kudeaketa Ataleko buru deituko da.
Aholkularitza Ataleko burua Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Ataleko buru deituko da.
3. Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu zuzendaritzek eta atal burutzek Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusia zenekoan zituzten baldintza berekin jarraituko dute; baldintza horiek berak izanen dituzte Gobernu Irekiaren Atalak eta Jarduera Ekonomikoak Tramitatzeko Bulegoak.
Seigarren Xedapen Gehigarria. Unitate organikoak kentzea.
1. Unitate organiko hauek kentzen dira:
a) Afera Juridikoetako eta Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusian:
b) Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusian:
c) Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian:
d) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusian:
d) Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:
Lanpostu betetzearen eta Langileen Araubidearen Atala.
2. Orobat, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Toki Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusia kentzen dira.
Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Lege erreferentziak.
Foru dekretu honetan esleitutako eginkizunetan eragina duten egungo araudiko aipamen organiko eta funtzionalak foru dekretu horretan arautzen diren organo eta unitateentzat direla ulertuko da.
Lehen Xedapen Iragankorra. Unitateen jarraipena.
Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.
Bigarren Xedapen Iragankorra. Langileen arloko eskudantziak.
Foru dekretu honetan xedatutakoa gorabehera, gaur egun esleituta dauden langileen arloko eskumenen erabilera ez da aldatuko harik eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua aldatu arte, bertan zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoei, langileen arloan, dagozkien eskudantziak.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Indarrik gabe gelditzen da irailaren 3ko 116/2007 Foru Dekretua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena; orobat, irailaren 3ko 121/2007 Foru Dekretua, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, eta foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken Xedapenetan Lehena. Aurrekontuko aldaketak.
Ahalmena eman zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.
Azken Xedapenetan Bigarrena. Garatzeko ahalmenak.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.
Hirugarren Azken Xedapena. Indarra hartzea.
Foru agindu honek argitaratzen den egunean hartuko du indarra.