(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Justizia :
    • 231/2000 Foru Agindua, 2000ko azaroaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, bake epaitegietako funtzimendu gastuak finantzatzeko, udalendako dirulaguntzak arautzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

231/2000 Foru Agindua, 2000ko azaroaren 8koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, bake epaitegietako funtzimendu gastuak finantzatzeko, udalendako dirulaguntzak arautzen dituena

 

 (Jatorrizko testua 2000ko 143. NAOn argitaratua, azaroaren 27an. Aldaketak: 336/2001 Foru Agindua, urriaren 10ekoa (BON de 7 de noviembre de 2001))

Atarikoa

Epaitegi Barrutien Mugaketa eta Egiturari buruzko abenduaren 28ko 38/1998 Legeak, 51.3 eta 52. artikuluetan, ezartzen du, batetik, udalen eskumena dela euren mugapean dauden bake epaitegiak instalazioez eta gauzazko baliabideez hornitzea eta, bestetik, Justizia Ministerioa edo, bestela, justizia administrazioko eskumena duen erkidegoa beharturik dagoela udalei bake epaitegien finantzazioan laguntzera, dirulaguntzen bitartez, tokian tokiko biztanle kopuruaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateak justizia administrazioko eskumenak bereganatu dituenez, Foru Agindu honen asmoa da dirulaguntza horiek arautzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritakoari egokitzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua

Nafarroako Foru Komunitateko udalek euren mugapean dauden bake epaitegietako funtzionamendu gastuak finantzatzeko dirulaguntza jasoko dute, Foru Agindu honetan ezartzen diren baldintzetan.

2. artikulua

Dirulaguntzak bake epaitegietako funtzionamendu gastuak finantzatzeko izanen dira, baina soberakinik izanez gero, herriko biztanle kopuruaren eta beste ezeren arabera banaturik egonda itzuliezinak direnez, dirua epaitegi horietako inbertsio gastuak finantzatzeko erabili beharko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 124. artikuluaren arabera.

3. artikulua

Dirulaguntzen zenbatekoa kasuan kasuko herriko biztanle kopuruaren araberakoa izanen da, honako tarte hauen arabera:

BIZTANLE MODULU MOD. ALDAK.

1 1etik 499ra 66.000 0

2 500etik 999ra 123.000 25

3 1.000tik 2.999ra 230.000 15

4 3.000tik 4.999ra 328.000 12

5 5.000tik 6.999ra 402.000 8

6 7.000 edo gehiago 462.000 4

2001ez geroko ekitaldietarako moduluak, finkoak zein aldakorrak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren foru aginduaren bidez ezarriko dira urtero, aurrekontuetan horretarako aurreikusten den diruaren arabera.

4. artikulua

Indarra duten arauei jarraikiz, eratzen den bake epaitegietako idazkaritza batasun bakoitza osatzen duten udalek biztanle kopuruaren arabera dagokien kopuruaren % 50 jasoko dute.

Gainerako %50a batasunaren egoitza hartzen duen udalendako izanen da eta hango biztanle kopuruaren arabera dagokionari erantsiko zaio.

5. artikulua

Dirulaguntzak ofizioz emanen dira Justizia zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, udalerri bakoitzeko biztanleen azken datu ofizialen arabera.

Dirulaguntzaren ordainketa zatika eginen da, hiruhileko bakoitza bukatutakoan.

6. artikulua

Dirulaguntza zertarako eman den, helburu horrexetarako erabili beharko dituzte fondoak udalek.

Hori helburu, Udaleko idazkariak, aurrekontu-ekitaldia amaitu eta hurrengo hilabetean, ziurtagiri bat eginen du, jasotako fondoak bake epaitegiaren gastuak finantzatzeko erabili direla eta aipatu epaitegietako gastuak finantzatzeko helburua ez, beste bat duten kontusailetara bideratu ez direla egiaztatzeko. Orobat, aurre-aurreko ekitaldian jasotako dirulaguntzaren aplikazioaren kudeaketari buruzko memoria aurkeztu beharko da.

7. artikulua

Foru Agindu honetan ezarritako beharkizunak betetzen ez badira, laguntza galduko da eta, kasua bada, aurreko ekitaldi ekonomikoan jasotako dirua itzuli beharko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezarri zuen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek 2001eko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa