Castellano | Euskara | Français | English
(Jatorrizko testua 2006ko 114. NAOn argitaratua, irailaren 22an; aldaketa: 282/2010 Foru Agindua, apirilaren 26koa)
Atarikoa
Nafarroako Larrialdietako Agentzia ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez sortu zen. Haren barruan sartu dira Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua zenaren baliabideak, hala nola Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoari atxikitakoak, hura desegiten den unetik, Partzuergoa desegin eta haren zerbitzuak atxikitzeko Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 2006ko irailaren 21ean sinatutako erabakian ezarri bezala.
Nafarroako Larrialdietako Agentziaren estatutuek ondoko antolamendu-egitura dute: zuzendaritzak, arloak (atalekin parekatuak) eta unitateak (bulegoekin parekatuak). Estatutuetan zuzendaritza eta arloen egitura egituratzen da, ez baina unitateena. Horretarako, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak foru agindu bat eman behar zuen.
Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoan unitate batzuk zeuden, eginkizun batzuk zituztenak. Agentzia sortu zenetik, haren ardurapean gelditu ziren eginkizun horiek.
Hori horela, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren egitura osatu beharra dago bulegoekin parekaturiko unitateen mailan eta Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoan unitate parekatuek egin izan dituzten eginkizunen iraupena bermatu behar da. Horretarako, antolamenduaren eta eginkizunen gaur egungo esparrua kontuan hartuz, bidezko da unitate horiek Nafarroako Larrialdietako Agentziaren antolamenduan sartzeko arauak onestea.
Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen proposaturiko espedienteak osaturiko espedientea eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiaren, Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren adostasun txostenak ikusirik, ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Estatutuetako 36. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz, agindu dut:
Lehena
Langileak Kudeatzeko Unitatea sortzea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia. Eginkizun hauek beteko ditu:
a) Langileen lanera etortzeak kontrolatzeko materialaz arduratzea.
b) Langileen azterketa medikoak kudeatu eta kontrolatzea.
c) Aldi bateko ezintasuna duten langileek aurkezten dituzten baja txostenak tramitatu eta bajak eta altak berrestea, hala nola haien istripuen eta laneko gorabeheren txostenak tramitatzea.
d) Azterlan bereziak egiteko laguntza ematea (memoriak, azterlanak, etab.) bere esparruaren barruan.
e) Oro har, esleitzen zaion beste edozein eginkizun.
Bigarrena
Kudeaketa Ekonomikoaren Unitatea sortzea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia. Eginkizun hauek beteko ditu:
a) Gastuen eta dirusarreren espedienteen kontrola, jarraipena eta kontabilizazioa egitea.
b) Kutxako aurrerakinen eta justifikatu beharreko ordain-aginduen kontuak koordinatzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.
c) Agentziaren aurrekontua betetzen dela kontrolatzeko laguntza ematea.
d) Bere arloko azterlan, txosten eta proiektuak egitea.
e) Kontabilitateari buruzko informazioa artxibatu eta kontrolatzea.
f) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.
Hirugarrena
Logistikaren eta Ekipoen Unitatea sortzea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari atxikia. Eginkizun hauek beteko ditu:
a) Material teknikoaren eta ekipoen arloko baldintza teknikoak ezartzea, Aurreneurri, Su-itzaltze eta Salbamendurako Zuzendaritzako Aginte eta Sostenguaren Arloarekin koordinaturik.
b) Zehaztapen teknikoak prestatu eta eguneratzea.
c) Langile operatiboen uniformeei eta ekipamenduari buruzko proposamenak egitea.
d) Ekipoen, makinen, materialen, jantzien eta ekipamendu operatibo orokorraren arloko beharrak jaso eta haiei buruzko txostenak egitea.
e) Materialen, ekipoen eta ekipamendu operatibo orokorraren inbentarioak egitea eta haien egoera ezagutzea.
f) Bere eskumenen esparruko araudiak eta legezko xedapenak bildu eta eguneratzea.
g) Bere arloko azterlan, txosten eta proiektuak egitea.
h) Bere eskumenen esparruan metodoak eta prozedurak prestatu eta ezartzeko laguntza ematea.
i) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.
Laugarrena
Bosgarrena
Talde Berezien Mantentze Lanetarako Unitatea sortzea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Aurreneurri, Su-itzaltze eta Salbamendurako Zuzendaritzako Aginte eta Sostenguaren Arloari atxikia. Eginkizun hauek beteko ditu:
a) Talde berezien materialak eta jantziak kontrolatu eta zaintzea.
b) Talde berezien materialen eta jantzien mantentze lanei buruzko informazioa ematea.
c) Talde berezien materialen eta jantzien erabilerarako eta mantentze lanetarako jarraibideak ematea Partzuergoko langileei.
d) Esleitzen zaion beste edozein eginkizun.
Seigarrena
Zazpigarrena
Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.