(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna :
    • 194/2010 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Genero Indarkeriaren Espedienteen Erregistro Integrala izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

194/2010 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Genero Indarkeriaren Espedienteen Erregistro Integrala izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena

(2010eko 50. NAOn argitaratua, apirilaren 23an; akats zuzenketa, 2010-08-16ko NAO)

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak 20. artikuluan xedatzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen mendeko fitxategi informatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Beharrezkotzat jotzen da "Genero Indarkeriaren Espedienteen Erregistro Integrala" izeneko fitxategia sortzea, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan horrelakorik ez baitago, izan ere, dekretu hori aldarrikatu zenean ez zegoen hartua oraindik Etxeko tratu txarren edo/eta eraso sexualen biktima izan diren emakumeei laguntza integrala emateko erakunde arteko akordioa, 2002ko maiatzaren 16koa, eta horrenbestez, akordio horren jarraipenerako batzordea sortu gabe zegoen. Abenduaren 16ko 90/2006 Foru Dekretuaren bidez sortu zen batzorde hori.

Beste alde batetik, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen du fitxategien ezaugarriak aldatu eta bertan behera utziko direla, eta fitxategiak sortu ere bai, fitxategiaren ardura duen unitatea zer departamenturen menpe edo zer departamenturi atxikirik egon, hango kontseilariaren foru aginduaren bidez.

Ikusirik Justiziako Gizarte Zerbitzuak egindako txostena, non proposatzen baita fitxategi informatizatu berri bat sortzea, genero indarkeriaren espedienteen kudeaketa integrala egiteko.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoa betetzeko, fitxategi informatizatu berriak sortzeko prozedurari dagokionez, agindu dut:

1. Genero Indarkeriaren Espedienteen Erregistro Integrala izeneko fitxategia sortzeko baimena ematea.

a) Aurreikusitako xedea eta erabilerak.

Genero indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen gaineko espedienteen kudeaketa homogeneoa eta bateratua egitea, parte hartzen duten organo guztietan; horrela, delitu horretako biktimei erabateko laguntza eskainiko zaie eta informazio finkatua tratatuko da.

b) Pertsona edo talde ukituak:

Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren emakume guztiak, genero indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren arloko delitu bat edo sexu erasoren bat jasaten duten beste emakume batzuk eta delitu horren egileak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunaren beraren ahotik eta biktimari arreta emateko orduan parte hartzen duten erakundeetatik.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

Identifikaziorako datuak:

-NANa/IFZ/pasaportea/egoitza txartela edo nortasuna frogatzeko beste agiri bat.

-Izen-deiturak.

-Helbidea.

-Telefonoa.

Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak:

-Egoera zibilari buruzko datuak.

-Familia datuak.

-Jaiotze eguna eta tokia.

-Sexua.

-Nazionalitatea.

Inguruabar sozialen datuak:

-Ostatua, etxebizitza.

Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:

-Prestakuntza, titulazioak.

Datu ekonomiko-finantzarioak:

-Diru-sarrerak, errentak.

Erasoaren datuak:

-Tokia, data, inguruabarrak.

Osasun arloko datuak.

Zigor arloko arau-hausteei buruzko datuak.

e) Datu pertsonalak lagatzea.

Administrazio Publikoen artean. Barne Ministerioari datuak lagako zaizkio, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzua.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Justiziako Gizarte Zerbitzura.

-Iratxeko Monasterioa, 22, behea.

-31011 Iruña.

-Telefonoa: 848423376.

-Faxa: 848421386.

-Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es.

h) Segurtasun neurriak.

Maila altuko segurtasun plana ezarriko da.

i) Datuak tratatzeko sistema mistoa.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Justiziako Zuzendaritza Nagusiari eta Informazio Sistemen Segurtasuneko Zerbitzuari, biak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentukoak, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa