Castellano | Euskara | Français | English
(2009ko 151. NAOn argitaratua, abenduaren 9an)
Atarikoa
Zerbitzuen Gutunak Administrazio Publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.
Gaur egun, Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legean arautzen dira. Foru lege horren 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean".
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak bi Zerbitzuen Gutun sustatu ditu dagoeneko: lehenengoa Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen 2004ko urtarrilaren 8an, eta bigarrena 2006ko urriaren 6an. Institutuak egun duen antolakuntza dela-eta, Zerbitzuen Gutuna aldatu behar izan da.
Aurrekoa aintzat hartuta, erakunde autonomoaren Estatutuen 6. artikuluan xedatutakori jarraikiz eta 2009ko urriaren 21ean egindako bilkuran onetsitakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Gobernu Kontseiluak, erabaki du:
1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) Zerbitzuen Gutun berria onestea.
2. NAPIren Zerbitzuen Gutuna Politika eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Zerbitzuan eskura dagoela adieraztea.
Era berean, Zerbitzuen Gutuna Interneteko ondoko helbide honetan ere kontsultatzen ahal da: www.navarra.es/inap/escuela, eta helbide elektroniko honetan kopia bat eskatzen ahal da: sercalinap@navarra.es.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.