Castellano | Euskara | Français | English


El Vergel zahar-etxea
Iruñeko El Vergel Zahar Etxea 1972an sortu zuen Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak.
Sortu zenetik hona, hainbat egokitzapen egin dira egoitzan. Hasieran 80 pertsona hartzen zituen, gero 225, eta orain zentro gerontologiko irekia da, garapen pertsonala eta lanbide arteko arreta sozio-sanitarioa lantzen dituena; jendeari laguntza integrala eskaintzen zaio, oinarrizko beharrei, behar terapeutikoei, errehabilitaziokoei eta soziokulturalei erantzuteko. Gaur egun 161 adindu bizi dira elkarrekin bertan (finko edo denbora baterako), mendekotasunen bat dutenak edo halakorik batere gabekoak.
Eguneko Zentroa ere badu, egunez jendearen behar pertsonal oinarrizkoei, terapeutikoei, errehabilitaziokoei eta soziokulturalei erantzuteko laguntza eskaintzen duena; zerbitzu horri esker, pertsona horiek beren ohiko ingurunean bizi daitezke eta haien zaintzaileei laguntza ematen zaie.
Zahar etxe hau Nafarroako Gobernuarena da, beraz, titulartasun publikokoa..
Bestalde, zentroan bertan El Vergel izeneko erretiratu elkartearen egoitza dago; elkarte horrek mendekotasunaren prebentzioa eta bertara joaten diren pertsonen zahartze aktiboa sustatzen ditu. Elkarteak eta zahar etxeak hainbat ekitaldi elkarrekin koordinaturik egiten dituzte. Egoitzan dauden guztiak elkarteko bazkide bihurtzen baitira, haren jardunaldietan parte hartu eta han ematen dituzten zerbitzuak erabil ditzakete.
Harremanetarako
Edukiera: 161 plaza
Tipologia:
El Vergel Zahar Etxeak pertsona adinduei egoitza zerbitzua eskaintzen die. 60 plaza erreserbatuak ditu mendekotasunen bat dutenentzat, eta 101 plaza mendekotasunik gabeko edo bere buruaz baliatzen direnak izanik familian gatazka larri bat dutenentzat edo sostengu egokirik ez dutenentzat.
Eguneko Zentroa motako zerbitzua ere badu (15 plaza), egunez jendearen behar pertsonal oinarrizkoei, terapeutikoei, errehabilitaziokoei eta soziokulturalei erantzuteko laguntza eskaintzen duena; horri esker, pertsona horiek beren ohiko ingurunean bizitzen jarrai dezakete eta haien zaintzaileei laguntza ematen zaie.

El Vergel zahar-etxea
Prestaciones: Alojamiento y manutención, apoyo y supervisión en las actividades de la vida diaria, cuidados asistenciales, atención social, atención médica, atención de enfermería, terapia ocupacional, fisioterapia, habilidades sociales e integración en la comunidad, actividades de ocio y tiempo libre, apoyo a familias, y otros servicios tales como: servicios religiosos, podología, peluquería y cafetería.
Instalaciones: Gimnasio, peluquería, botiquín, consulta médica, baños geriátricos, cocina propia, capilla, salas de estar, salas de televisión, recepción, biblioteca, cafetería, salas de lectura, puestos de Internet, aparcamiento propio y jardines.
Características de la habitación: Individual con calefacción, cuarto de baño individual, timbre de llamada, cama articulada, toma de antena de televisión.
Observaciones: 129 plazas disponen de habitaciones individuales y 32 de habitaciones dobles.
Consulte aquí la Carta de Servicios