Turismo Erregistroa

Turismo-sektoreko enpresen eta establezimenduen alta, baja eta datuak aldatzea

Oinarrizko informazioa

Bidaia-agentziak, nekazaritza-turismoak, turismo-enpresen batasunak, aterpetxeak, turismoako apartamentu eta etxebizitzak, autokarabanak hartu eta kanpatzeko eremuak, turismo-elkarteak, landetxeak, turismo-kanpalekuak, partzuergoak, turismo aktibo eta kulturaleko enpresak, hotelak, hostalak, biltzarrak, azokak eta konbentzioak antolatzea, apopilo-etxeak eta jatetxeak.

Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatzea nahitaezkoa eta doakoa da.

Interneteko sustapen, publizitate eta merkaturatze orotan Turismo Erregistroko inskripzio zenbakia agertu behar da.

Zure turismo-jarduerari buruzko datuak egiaztatzeko eta harremanetarako datuak aldatzeko, jo ezazu hona: Nafarroako Turismo Erregistroko datuak ikusi eta eguneratzea (titularrak aldez aurretik inskribatuta egon behar du Nafarroako Turismo Erregistroan).

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

ERREGISTROAN INSKRIBATZEA ETA ALDAKETAK EGITEA

Lehen-lehenik, ikasi zein diren Erregistroan inskribatu aurretik eta ondotik egin beharreko urratsak:

Bidaia agentziak:

Nekazaritza-turismoak:

Turismo enpresen batasunak:

Aterpetxeak:

Turismoko apartamentu eta etxebizitzak:

Autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuak:

Turismo elkarteak:

Landetxeak:

Turismoko kanpalekuak:

Partzuergoak:

Turismo aktibo eta kulturaleko enpresak:

Hotel-establezimenduak:

Hostalak:

Biltzar, azoka eta konbentzioen antolaketa:

Ostatuak-etxeak:

Jatetxeak:

ERREGISTROKO BAJAK ETA BESTE ESKAERA BATZUK:

Arau orokorrak:

  • 7/2003 Foru Legea, Nafarroako Turismoari buruzkoa.
  • 19/2020 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 7/2003 Foru Legea aldatzen duena.
  • 502/2003 Foru Dekretua, Nafarroako Turismo Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzen duena.
  • 80/2014 Foru Agindua, ezartzen duena Nafarroako Turismo Erregistroko inskripzio kodea agertzeko betebeharra, turismoaren enpresek, establezimenduek eta jarduerek on lineko hedabideetan egiten dituzten sustapen, publizitate eta merkataritza ekintzetan.

Berariazko araudia:

Establezimendu, enpresa edo jarduera bakoitzean inskribatzeko prozedurari buruzko argibideetan agertzen da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Erregistroaren bulegoa (hitzordua):

  • Telefonoz: 948 012 012
  • Internet bidez: hitzordua

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Turismoaren Antolamenduaren, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala
Posta elektronikoa: turismo.ordenacion@navarra.es

  • Aurrez aurreko arreta, hitzordua eskatuta.
  • Telefono bidezko arreta. Dokumentazioa ataleko “Inskribatu aurretik egin beharreko tramiteen gida” dokumentuaren amaieran agertzen dira turismo-jarduera mota bakoitzerako harremanetarako telefonoak.
  • Arreta telematikoa jasotzeko aukera, hitzordua eskatu.

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Registro de Turismo

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time