(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskera | Français | English

Bilatzaile erabili!

Kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta eskerrak igorri Nafarroako Gobernuari eta Foru Administrazioari

Aurkezteko epea zabalik On line tramitazioa


Epea

Urte osoan zabalik.

Aurkezpena

Aurkezpena

Norentzat

Edozein herritar, enpresa eta erakunde.

Dokumentazioa eta tramitazioa

Dokumentazioa

  • Instantzia orokorra edozein departamentutako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako, osasun-laguntzako zerbitzuetara eta Foruzaingora izan ezik.
  • Instantzia berariazkoa osasun-laguntzako zerbitzuetara egiten diren igorpenetarako (ospitaleak, osasun-zentroak, etab.). Erreklamazioetarako, gainera, NANaren fotokopia erantsi behar da; beste baten ordez eginez gero, haren baimena eta bion NANa, edo familia-liburua, adingabea bada.
  • Ez da berariazko dokumenturik erantsi behar Foruzaingora egiten diren igorpenetarako.

Nola tramitatu?

Internet bidez

Bulegoetan

Hurrengo urratsak

  • Edozein departamentutako zerbitzuak, osasun-laguntza eta Foruzaingoa izan ezik: dagokion departamentuak jaso eta bideratzen du afera bakoitza. 
  • Osasun-laguntza: hartu izanaren adierazpena jasoko da eta, kexa edo erreklamazioa aurkeztu eta gehienez ere 20 egun naturaleko epean, zentroko zuzendariak erreklamatzaileari jakinarazpen idatzia igorriko dio, honako hauen berri emateko:
    • Erreklamazioaren arrazoiaren laburpena.
    • Burututako ekintzak. 
    • Ondorioak eta hartutako neurriak.
  • Foruzaingoa: gehienez ere 30 eguneko epean jasoko duzu zure ekimenaren erantzuna. Kudeaketa-unitatea zurekin jarriko da harremanetan 72 ordutan.

Araudia

Nafarroako Gobernuari eta Foruzaingoari buruzkoa:

Foruzaingoari buruzkoa:

Osasun-laguntzari buruzkoa:

Erreklamazio bat aurkeztea ez da ezein kasutan administrazio-errekurtso gisara kalifikatuko, eta aurkezte horrek ez ditu etenen uki lezakeen prozeduran ezarritako epeak, ez eta baldintzatuko ere interesdunen gainerako ekintzak edo eskubideak gauzatzea.

Harremana


Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

Departamentua:  

Zerbitzu hau interesatzen zaizu?
Herritar karpetan zure espedienteak ikusi ahalko dituzu, kontsulta administratiboak egin... Horretarako, ziurtagiri digitala beharko duzu.