Alta ematea, baja ematea edo datuak aldatzea, Nafarroako Foru Erkidegoko nekazaritzako makineria inskribatu eta haren egoera eguneratzen den erregistro publikoan.
Urte osoan zabalik.
Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok sartzen ahalko du nekazaritzako makina bat Erregistroan, alta emanez, makina horren egoitza Nafarroako Foru Erkidegoan baldin badago.
Inskripzio ziurtagiriak eskatzeko, baldin eta Nafar Gobernuan aurkeztea beharrezkoak ez badira:
Partikularrei erregistroan bertan egingo zaie ordainketa-gutuna eta gestoriei CD bat emango zaie zeinetan ordainketa-gutuna lortzeko jarraitu beharreko argibideak aurkituko dituzte.
Ahal dela, hemen aurkeztu:
Oharra 1: Beste erkidego batera saltzeagatik eskatutako baja emate kasuan, tramitatutako baja agiriaren jatorrizkoa makina eskuratzen duenari emanen zaio. Gainerako kasuetan, tramitea amaitzeko, baja agiria eta ordainketa agiria Probintziako Trafikoko Buruzagitzan aurkeztu beharko da.
1987ko maiatzaren 28ko Agindua (BOE zk 138, 1987/06/10)
Nekazaritzako Makineriaren Erregistroa (Ref. 31016)
Kudeaketa eta Modernizazio Administratiboaren Atala
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 240
Faxa: 848 424 810
Helbide elektronikoa: regmaqag@navarra.es
Erakunde arduraduna - deialdia egin duen erakundea
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentua
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia
Oharra: web orri honen edukiak informaziorako baizik ez du balio. Prozeduraren baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.