(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Gizarte Berrikuntzako Unitatean jarduera sistematikoa dugu Europako eta munduko beste toki batzuetako Gizarte Berrikuntzako zentro nagusiak behatzeko.

Beste eskualde batzuetan garatutako proiektu berritzaile interesgarriak antzematen ditugu, eta gero eta garapen handiagoko Gizarte Berrikuntzaren inguruan hainbat puntutan sortzen diren erakunde- eta negozio-eredu berriak aztertzen ditugu.

Jarduera horrek ageriko helburua dauka, gure lanaren eta gure filosofiaren oinarri dena:

ikaskuntza, geurea, nafar ekosistemarena eta gizarte berrikuntzako proiektuak sustatzen ditugun erakunde eta enpresena. Etengabe ikasten eta eraldatzen ari den erakundea da Gizarte Berrikuntzako Unitatea, beste eskualde batzuetako erakunde, enpresa eta pertsonekin informazioa partekatu eta elkarrizketa irekia duena.

Helburua da beste eredu eta joera batzuk ikastea, Nafarroan berritzeko.

Asmo horrekin, GBUk, sortu zenetik, hainbat herrialdetako Gizarte Berrikuntzako esperientziak aztertu ditu (Alemania, Australia, Kanada, Hego Korea, Danimarka, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua...), eta webgune honetan kontsulta daitezke argitaratutako hainbat agiri eta txosten, bai eta argitaratzen diren prentsa-ohar ofizialak ere

Gizarte berrikuntzaren esparruan lan egiten duten erakundeen webgune eta baliabideen zerrenda.

NAFARROAKO GIZARTE BERRIKUNTZAKO UNITATEAREKIN LOTUTAKO PRENTSA-OHARRAK

GIZARTE BERRIKUNTZARI BURUZKO TXOSTENAK


GIZARTE BERRIKUNTZAKO ZENTROEN BENCHMARKINGA

  •  
  •  
  •  
fin contenido web