(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitatea abian

 

OSTIRALA, 2017ko AZAROAREN 10a | 12:00 - 14:00 |KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Izen-ematea

Nafarroak, munduko beste eskualdeen modura, gizarte erronka konplexuei egin behar die aurre, hala nola enplegua, biztanleen zahartzea, kohesio soziala eta klimaren aldaketa. Erronka berrietarako konponbide berriak behar dira eta, beraz, gizarte gisa ezinbestekoa zaigu berrikuntzak egitea, eredu ekonomikoa eraldatzea eta konponbide berri, bideragarri eta jasangarriak aurkitzea hordago handi horietarako.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak abian jarri du Gizarte Berrikuntzako Unitatea, xede izanen dituena eraldaketa sakon horri heltzea, berrikuntzako sistema nafarraren alderdi soziala indartzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzea kalitatezko enplegua sortuz eta aitzina egitea eredu ekonomiko eraldatzaileago, parte-hartzaileago, bidezkoago eta jasangarriagoa lortze aldera, gure planetako eskualde aitzinatuen estrategiarekin bat eginik.

Gizarte Berrikuntzako Unitatea, beraz, erreferentziako organo moduan sortu da berrikuntza soziala sustatzeko eta Nafarroan jarduera ekonomikoa, kalitateko enplegua eta inpaktu sozial mesedegarria ekartzen dituzten enpresa-ekimenak bultzatzeko.

Garapen Ekonomikorako Ostiralen saio honen gai nagusia izanen da Gizarte Berrikuntzako Unitatearen aurkezpena: zergatik sortu den, nola uztartzen den S3 estrategiarekin eta zehazki zer egin behar duen.

PROGRAMA

12:00 – Irekiera

Testuinguruan kokatuz: zergatik abiarazten dugu Gizarte Berrikuntzako Unitatea? – Izaskun Goñi, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

Gizarte Berrikuntzako Unitatearen plan estrategikoa: zer egin behar dugu? – Julen Etxebeste, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko koordinatzailea ADItech Koorporazio Teknologikoan

Gizarte Berrikuntzako proiektuen egiazko kasu batzuk Nafarroan. Zertaz ari gara? – Julen Etxebeste, Nafarroako Gizarte Berrikuntzako Unitateko koordinatzailea ADItech Koorporazio Teknologikoan

Galde-eskeak

fin contenido web