Castellano | Euskara | Français | English
Enpresa txiki eta ertainetarako Europako Funtsen gida azkarra. Europako finantzaketa Nafarroako enpresa txiki eta ertainei hurbiltzen
Gaur egun, Europar Batasunak enpresa txiki eta ertainei laguntza eskaintzen die zenbait bide erabiliz: diru-laguntzak, maileguak eta bermeak. Hauek eskuratu ahal dituzte zuzeneko laguntzen bidez, eskualde edo nazio mailan kudeatutako programen bidez, edo finantzario ez diren laguntza tresna batzuen bidez ere, enpresak laguntzeko programetan eta zerbitzuetan gauzatzen direnak.
Hala ere, maiz, enpresa txiki eta ertainek ez dute finantzaketa nahikoa lortzen merkatu finantzarioetatik. Nahiz eta azken urteotan, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) bitartez, enpresa txiki eta ertainek finantzaketa eta berariazko maileguak eskuratzeko aurrerapausoa eman den, finantzaketa lortzeak arazo nagusienetariko bat izaten jarraitzen du. Hori horrela, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak erabaki du Enpresa txiki eta ertainetarako Europako Funtsen gida azkar bat eskaintzea, Nafarroako Gobernuak prestatua, AIN-EENrekin (Nafarroako Industriaren Elkartea-Enterprise Europe Network) elkarlanean.
“Garapen ekonomikoaren ostiralak” zikloko saio hau enpresei zuzenduta dago, bereziki enpresa txiki eta ertainei, eta bertan, aurkeztuko da “Enpresa txiki eta ertainetarako Europako Funtsen gida azkarra”, europar funtsekin finantzatutako laguntza eta tresna esanguratsuenak azalduz. Europar proiektuen bitartez finantzaketa lortu eta arrakasta izan duten Nafarroako enpresak izanen ditugu gurekin. Horrez gain, aurkeztuko dira Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN), Entreprise Europe Network sarearen bitartez enpresei eskaintzen dieten zerbitzuak.
PROGRAMA
12:00 – Nafarroako Gobernuaren Bruselako kanpoko ekintza - Mikel Irujo, Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkaria
Enterprise Europe Network sareak eta “Europa+cerca de Navarra” ekimenak enpresei eskainitako zerbitzuen aurkezpena - Sergio Pérez García, EEN Nafarroako Unibertsitatean
Enpresa txiki eta ertainetarako Europako Funtsen gida azkarraren aurkezpena - Montse Guerrero, EEN Nafarroako Industriaren Elkartean
Nafarroako enpresen arrakasta kasuak
ANTERAL enpresa
IDEN Biotechnology enpresaGalde-eskeak