(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroako balantze energetikoak 2016

OSTIRALA, 2017ko IRAILAREN 29a | 12:00 - 14:00 |KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Nafarroako balantze energetikoek zehazten dute nola sortu, eraldatu eta kontsumitzen den energia Nafarroan; fluxu horiek banaka ematen dituzte, erregai motaren edo energia iturriaren eta sektore ekonomikoaren arabera.

Aztertzen dira askotariko energia iturriak (petrolio-gaiak, gas naturala, ikatza, elektrizitatea eta energia berriztagarriak) eta balantze energetikoa definitzen duten agregakinak (energia ekoizpena, energia primarioaren kontsumoa, bukaerako energiaren kontsumoa eta balantze elektrikoa).

"Garapen Ekonomikorako Ostiralak" zikloko saio honetan helburua da gizarteari Nafarroako balantze energetikoen emaitzak eta balorazioak aurkeztu eta haien gaineko informazioa ematea eta, orobat, administrazio publikoari dagokiona azpimarratzea. Era berean, Nafarroako Gobernua kudeatzen ari den aldaketa klimatikoaren aurkako bide-orria aurkeztuko da.

PROGRAMA

12:00 Hasiera - Martín Ibarra Murillo – Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Plan Energetikoaren Atala

Nafarroako balantze energetikoak 2016Esperanza Aristu, Plan Energetikoaren Atala. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Gobernuaren energia kontsumoen inbentario zentralizatua - Martín Ibarra Murillo, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Plan Energetikoaren Atala

Aldaketa klimatikoari buruzko bide-orria -Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

Galde-eskeak

GEX Programa: nazioartekotze plataformen sorrera negozio aukera berrien inguruan

OSTIRALA, 2017ko IRAILAREN 15a | 12:00 - 14:00 |KONDESTABLEAREN JAUREGIA

Nafar enpresen tamaina txikia izan da nazioartera ateratzeko orain arte izan duten trabarik handienetako bat. Nafarroako Nazioarteko 2017 2020 Plan berrirako egin den diagnostikoaren arabera, enpresen %48k zioen traba hori funtsezko oztopoa dela. Hortaz, beharrezkoa da moduak bilatzea nafar enpresak nazioarteko merkatuetara bat eginik atera daitezen baldintza lehiakor, iraunkor eta errentagarrietan.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuak, CEINen bitartez, “GEX Programa – Batera Esportatzeko Taldeak” izeneko ekintza berria sustatu du Nafarroako Nazioarteko 2017 2020 Planaren barnean. Programak esportazio taldeak sortzea du xede, ideia nagusi hauen inguruan:

• “Merkatuko aukerak” hautematea.

• "Batera merkaturatzeko plataforma” merkatu aukeren inguruan egituratzea.

PROGRAMA

12:00 Jardunaldiaren hasiera - Nafarroako Nazioarteko Plana eta enpresen arteko lankidetzarako laguntza. Merkatuko aukera berriak. Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

GEX Programa – Batera Esportatzeko Taldeak - María Sanz de Galdeano, CEINeko koordinatzailea

Esportatzeko Talde berrien sorrera - Jenaro González, Exportmuga

Nazioartera elkarturik ateratzeko laguntzak - Miren Ausín, Nafarroako Gobernuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria.

Esperientzia arrakastatsuak baterako nazioartekotzean - Pilar Cabañas, (ASR International Commerce Consultants, S.L.)

Galde-eskeak

fin contenido web