Castellano | Euskara | Français | English
indusLANd: lankidetza ingurunea, lur eta jarduera industrialaren kudeaketa berri baterako
2017KO EKAINAREN 23A, OSTIRALA | 12:00 - 14:00 | KONDESTABLEAREN JAUREGIA
“indusLANd: Nafarroa, industria lurraldea” proiektuaren xedea da ezagutzaren kudeaketa hobetzea Nafarroan lur eta jarduera industrialaren alorrean. Gaia oso konplexua denez, sarean ekiten zaio lanari, eragile publikoen (Nafarroako Gobernua, NASUVINSA, NASERTIC, SODENA, tokiko eragileak, etab.) eta pribatuen (esate baterako, higiezin industrialen agentziak) parte-hartzearekin. Emaitza gisa, oso baliagarria den informazioa lortzen eta eguneratzen da, ez soilik kudeaketarako, baita politika industrialen formulaziorako eta ebaluaziorako ere, indarra Nafarroako lurralde kohesioan eta lurralde garapen jasangarrian jarrita.
"Garapen ekonomikorako ostiralak" zikloko saio honetan helburua da indusLANd plataforma aurkeztea lankidetza ingurune gisa, haren erabilgarritasuna erakusten duten zenbait adibide zehatz erabilita horretarako. Era berean, behin aurkezpenak bukatutakoan, indusLANden Jarraipen Batzordearen bigarren saioa eginen da. Batzorde hori parte-hartzeari irekitako lantalde bat da, non gaian interesa dutenek beren ikuspegia eman eta loturiko beste zeinahi ekimen egin dezaketen.
PROGRAMA
12:00 Jardunaldiaren hasiera - Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia
indusLANden erabilgarritasuna Nafarroako Erriberako Espezializazio Adimentsuaren Lurralde Estrategia formulatzerakoan – José Abel Casado, EDER Partzuergoko kudeatzailea, eta Elian Peña, EDER Partzuergokoa
Lur industrialaren kudeaketa eredu berri baterantz Sakanan – Aintzane Iriberri, Sakanako Garapenerako Agentzia
indusLANd 2.0 plataforma: lankidetza ingurunea lur eta jarduera industrialaren kudeaketa berri baterako – Xabier Velasco Echeverría, Nafarroako Lurralde Behatokiko arloko burua NASUVINSA/LURSAREA – Jasangarritasunaren Nafarroako Agentzian.
indusLANden Jarraipen Batzordea
Galde-eskeak