(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren 2017ko zerbitzuak eta laguntzak. Enpresen lehiakortasuna eta gizarte kohesioa

Ostirala, 2017ko maiatzaren 26a | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen jauregia

Izen ematea

Giza kapitala eta enpresa-kultura funtsezkoak dira enpresen garapenerako, eta esparru hauetan ari da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua, laneko adinean dauden pertsonak lan merkatuan sartu eta hartan jarraitzera bideratuta dauden politiken bidez. Horretarako, honako hauek eskaintzen ditu: lan eskaintzak kudeatzeko zerbitzuak, kontratazioa sustatzeko laguntza zuzenak edo, prestakuntza bideak erabiliz, enpresen eskaeren araberako prestakuntza, zuzendaritzako langileen garapena etab.

Dena den, duela gutxiko azterlan baten arabera, enpresek ia ez dituzte ezagutzen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerbitzuak eta laguntzak.

Garapen ekonomikorako ostiraletako saio honen helburua da enpresetara hurbiltzea Lansarek eskura jartzen dizkien baliabideak. Gainera, kontratazioa sustatzeko laguntzen beste hiru deialdiren berri emanen da. Gazteen kontratazioa bultzatzeko dira deialdi horietako bi.

PROGRAMA

12:00 Hasiera - Miguel Laparra, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea

12:15 Nafar Lansareren Zerbitzuen Zorroa enpresendako - Paz Fernández, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea

Giza faktorea: lanbide garapena enpresaren zerbitzura - Ignacio Catalán, Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria

Kontratazioa sustatzeko laguntzak: ehun produktiboari ematen zaion erantzuna, plantillen gaztetzea eta aukera berdintasuna - Eva Ontoria, Orientabide Zerbitzuko zuzendaria

Galde-eskeak

Lehiakortasuna hobetzeko 2017ko laguntzak, tresna bat zure enpresaren zerbitzura

Ostirala, 2017ko maiatzaren 19a | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen jauregia

Krisi ekonomikoaren ondorioetako bat da enpresen marjina ekonomikoak murriztea. Berrikuntza, enpresa estrategia eta kultura, kudeaketa aurreratuko ereduak, merkatu hobiekin lan egitea... Inoiz baino garrantzitsuagoak dira. Politika publikoek enpresei lagundu behar diete egunerokoan planteatzen zaizkien erronkei aurre egiterakoan. Horregatik, enpresen lehiakortasuna zuzenean hobetuko duten jarduketak bultzatu behar dira.

Nafarroako enpresak lehiakortasun hobekuntzen bila zuzendu nahian, aholkularitza espezializatua sustatu gogo da Nafarroako Gobernuaren 2017ko laguntza deialdi honen bidez, diru-laguntza emanez enpresaren hainbat esparru aztertzeak dakartzan aholkularitza eta ingeniaritza gastuetarako eta hobekuntza ekintzen inplementaziorako.

"Garapen ekonomikorako ostiralak" zikloko saio honetan helburua da Lehiakortasuna hobetzeko 2017ko laguntza deialdia aurkeztea eta horrekin batera, adieraztea, adibide jakinen bidez, enpresen lehiakortasunean izanen duen eragin zuzena.

PROGRAMA

12:00 Jardunaldiaren hasiera - Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia

Lehiakortasuna hobetzeko 2017ko laguntzak – Juan Carlos Artázcoz, Nafarroako Gobernuko Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria.

Hazkunde potentzial handiko ETE berritzaile baterako Plan Estrategikoa, arrakasta kasu bat - Miguel Díaz, Plastic Repair System (PRS), eta Joaquín García, Inspiria consulting

Planifikazio sistema berri bat definitzea eta ezartzea - Aitor Seminario, Seguridad Industrial SA (Seinsa), eta Iosu Palacios , ACMP

5S ezartzeko prozesua - Saioa Ardáiz Osácar, Industrias San Isidro (ISI), eta Jesús Hernández, AIN

Galde-eskeak

Jardunaldia, industriaren eta ETE-en idazkaritza nagusiak industria babesteko dituen programak hedatzeko

Ostirala, 2017ko maiatzaren 12a | 11:00 - 14:00 | Kondestablearen jauregia

Industriaren eta ETE-en Idazkaritza Nagusiak –Ekonomiaren, Industriaren eta Lehiakortasunaren Ministerioaren arloetako bat delarik– enpresei finantzen aldetik babesa emateko zenbait tresna ditu, industriako ehuna sortu eta sendotzera eta industriaren digitalizaziora bideratuak edo bereziki ETE-ei eta gazte ekintzaileei begira daudenak.

Tresna hauek gauzatzen dira Industriaren eta ETE-en Idazkaritza Nagusiak argitaratzen dituen urteko deialdietan.

Jardunaldiaren helburua da enpresei tresna hauen berri ematea, hala aprobetxa ditzaten beren lehiakortasuna handitzeko, tamainaz handitzeko eta nazioarteko merkatuetan gehiago sartu eta sendotzeko.

Jardunaldi hau da Espainiako enpresentzat, produktu edo zerbitzu propioa izan eta IETEINek industria babesteko dituen programetan interesa dutenentzat.

PROGRAMA

10:45 Etortzen diren enpresei harrera egitea

11:00 Jardunaldiaren hasiera - Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia
Isabel Peñaranda González-Llanos, Merkataritzako eta ICEXeko lurralde zuzendaria

11:10 Industriaren eta ETE-en Idazkaritza Nagusiak industriari finantzen aldetik babesa emateko ildoak. 4.0 Industria Konektatua finantzatzeko programa - José Manuel Prieto Barrio, Industriako Segurtasuneko eta Kalitateko zuzendariorde nagusia

11:50 ENISA ETEa finantzen aldetik sustatzeko ildoak (jarduera sektore guztiak sartuta, finantzen eta higiezinen sektoreak izan ezik) - Pedro da Silva, Ekonomiako eta Finantzetako zuzendaria

12:10 Nafarroako Gobernuak industria babesteko dituen ildoak - Juan Carlos Artázcoz Sanz, Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria

12:30 SONAGAR, Elkarren Bermerako sistema - Pablo Cámara, zuzendari albokoa

12:40 ETE-en nazioartekotzea babesteko finantza tresna - Manuel de la Rocha Vázquez, ICEXeko Finantza Aholkularitzako Zuzendaritzako zuzendari albokoa

13:00 Solasaldia eta eztabaida - Moderatzailea: Isabel Peñaranda González-Llanos, Merkataritzako eta ICEXeko lurralde zuzendaria

Aldi berean, jardunaldian zehar alde biko elkarrizketak eginen dira, proiektu zehatzak jorratzeko Antonio Luis Martínez Fortún IETEINeko teknikariarekin. Elkarrizketa bat eska dezakezu, helbide honetara mezua bidalita: pamplona@comercio.mineco.es

 

Jardunaldia, 2016ko proiektu bultzatzaileen aurkezpen orokorra egiteko

Ostirala, 2017ko maiatzaren 5a | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen jauregia

Proiektu bultzatzaileak I+G proiektuak dira eta horietan entitate teknologiko eta ikerketakoek hartzen dute parte, eta tartean dago enpresa entitate bultzatzaile bat edo batzuk, ikerketa hori gidatzearren industria-potentzial handiko eta merkatura ailegatzeko moduko lerroetara. Bestela esanda, Foru Komunitatean kokatuta dauden entitate teknologiko eta ikerketakoek hartzen dute parte, eta enpresa batek edo batzuek konpromisoa dute industrian aplikatzeko.

ADItech Korporazio Teknologikoak ikerketa eta garapeneko 51 proiektu koordinatzen ditu, Nafarroako Gobernuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak onetsi zituenak iaz finantziazio publikoa jasotzeko. Onetsitako proiektuetatik, 42 proiektu bultzatzaileak dira eta 9, aldiz, lankidetza proiektuak (azken hauetan ez dute enpresek esku hartzen).

Proiektu bultzatzaileen sailean, entitateek 2015 eta 2016 urteetarako onetsiak, ADItech Korporazio Teknologikoak koordinatuak, hauek izan dira: AIN Nafarroako Industriaren Elkarteak 6 proiektutan hartzen du parte; CEMITEC Industriarako Teknologien Diziplina Anitzeko Zentroak 8 proiektutan; CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak 11 proiektutan; CNTA Elikagaien Segurtasunaren eta Teknologiaren Zentro Nazionalak 9 proiektutan; Nafarroako Unibertsitateko CIMA Ikerketa Mediko Aplikatuaren Zentroak 7 proiektutan; Lurederrak 6 proiektutan; Navarrabiomed-ek 3 proiektutan; IdAB Agrobioteknologiako Institutuak proiektu batean, NUPek 3 proiektutan eta Nafarroako Unibertsitateak 2 proiektutan.

"Garapen ekonomikorako ostiralak" zikloko saio honetan, proiektu berritzaile hauek jorratuko dira, jardunbide egokiaren adibide gisa; hau da, benetako emaitzak ustiatu nahirik, merkatuko beharrak asetzera bideraturik, I+G saileko eskualde-finantzaketako laguntzak kudeatzeko eredu gisa. Izan ere, industriaren erronka teknologikoei aurre egiteko gai da modalitate hori.

PROGRAMA

12:00 Hasiera. Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea.

Proiektuen tipologia, mahai sektorialak eta lortu nahi diren emaitzak - Juan Ramón de la Torre, ADItech Korporazio Teknologikoko zuzendari nagusia.

Berariazko web atala eta 2016ko proiektu bultzatzaileen ADItech-en bideo orokorra: aurkezpeana - Julia Elizalde, ADItech Korporazio Teknologikoko komunikazio korporatiboko zuzendaria.

2016ko Proiektu Bultzatzaileen laburpen bideoa

Dibulgazioko 4 jardunaldien aurkezpena, S3ko espezializazio arloen arabera - Paula Noya, ADItech Korporazio Teknologikoko lankidetza teknologikoko eta bikaintasuneko zuzendaria.

2016ko PBetan parte hartu duten Nafarroako Berrikuntza Sistemako (SINAI) entitateen ordezkarien arteko solasaldia, arloka:

• 1. mahaia: Automozioaren eta mekatronikaren arloa. Parte-hartzaileak: CEMITEC eta LUREDERRA

• 2. mahaia: Elikakatea. Parte-hartzaileak: CNTA, IdAB eta Nafarroako Unibertsitatea

• 3. mahaia: Energia berriztagarriak eta baliabideak. Parte-hartzaileak: CENER eta Nafarroako Industriaren Elkartea

• 4. mahaia: Osasuna. Parte-hartzaileak: CIMA, NAVARRABIOMED eta NUP

Ondorioak - Juan Ramón de la Torre, ADItech korporazio teknologikoko zuzendari nagusia

Galde-eskeak

fin contenido web