(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 

Nafarroako Industria Plana 2020

2017ko apirilaren 28a, ostirala | 12:00 - 14:00 | Kondestablearen jauregia

Izen ematea

Industria da garapen ekonomiko globalaren zurkaitz nagusia. Gaur egun, ekonomietarako erronka garrantzitsua da oraindik ere mundu osoan. Sektore zabal eta askotariko honetan gero eta gehiago uztartzen dira fabrikazio-jarduerak eta industria-zerbitzuak deiturikoak, eta bizkortzeko eta sendotzeko aukera apartak ikus daitezke bertan, nazioarteko joera sozioekonomiko eta kontsumo-eredu berrien ondorioz.

Nafarroan, industria lehentasun beteko sektore estrategikoa da, eta ekonomiaren bultzagarri eztabaidaezina, baduelako ahalmena sorrarazteko bai eskalagarritasuna eta iraunkortasuna dakartzaten ondasunak bai kalitateko enpleguak. Bestalde, berrikuntza gehien egiten dituen sektorea ere bada, ondasunen nazioarteko merkataritzan nagusi, hau da, esportazio iturri.

Foru Komunitateko industria sendotzearren, Nafarroako Gobernuak, nafar industriako 70 bat eragilerekin lankidetzan (AIN, eragile sozioekonomikoak, enpresak...), Nafarroako Industria Plana 2020 prestatu du. Plan honek, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin bat eginez, 64 ekintza bildu ditu, bost ardatzetan banaturiko 18 lan-ildotan antolatuak, xedea izanik enpresa berriak sortzea edo kanpokoak ekartzea, Nafarroan daudenak sendotzea eta teknologia berriak fabrikazioan sartzeko behar diren aldaketa teknologikoei ekitea, hots, 4.0 industria deiturikoari heltzea.

"Garapen ekonomikorako ostiralak" zikloko saio honetan, Nafarroako Industria Plana 2020 aurkeztuko da. Horrez gain, aukera ona izanen da etortzen direnekin bertatik bertara solastatzeko eta haien ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko, izan ere, Plana parte-hartze publikoaren prozesuan dago maiatzaren 31 arte.

PROGRAMA

12:00 Irekiera - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

- Industriaren egoera Nafarroan – Marian Garayoa, AINeko Aholkularitza Arloko zuzendaria.

- Industria nafarra sendotzeko ekintzetarako plana - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.  

Galde-eskeak

fin contenido web