(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Demola proiektua: “Entitateen erronkei irtenbideak ematea, berrikuntza irekiaren eta kosorkuntzaren bidez”. Unibertsitatearen eta erakundeen arteko lankidetza

2017ko otsailaren 24a, ostirala   | 12etatik 14etara | Kondestablearen Jauregia

Izen ematea

Demola proiektuak berrikuntza irekia eta kosorkuntza sustatzen ditu, Unibertsitatea eta lan mundua harremanetan jarriz erronkei arrakastaz ekiteko. Proiektua honetan datza: hobetzeko aukera berriak arakatu nahi dituzten enpresen, erakundeen eta instituzio publikoen erronketarako irtenbide berritzaileak aurkitzea, talentu gazteen diziplina anitzeko talde batekin batera jardunez. Entitateek erronkak jartzen dituzte eta unibertsitateko ikasle prestatuek produktuen eta/edo zerbitzuen "demoak" asmatzen eta diseinatzen dituzte, haiei irtenbidea emateko.

“Garapen Ekonomikorako Ostiralak” ekimeneko saio honetan Demola proiektua aurkeztuko da; proiektu hori NUPek sustatu du Nafarroan, Campus Iberus aliantza estrategikoaren bitartez.

HIZLARIAK

12etan Hasiera - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Demola proiektuaren aurkezpena -

Rafael Continente, Demola Campus Iberus proiektuko kooordinatzailea, eta Juan Gallego, NUP-Enplegu Zerbitzuko arduraduna

Entitate laguntzaile baten esperientzia, benetako erronka batekin

Demola - Campus Iberusen lehen deialdiko parte-hartzaileen (egun ikasleak direnen zein ikasketak bukatu dituztenen) esperientzia

Galde-eskeak

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, aukeren lurraldea

2017ko otsailaren 17a, ostirala   | 12etatik 14etara | Kondestablearen Jauregia

Nafarroa Euroeskualdean sartzeak berarekin ekarri du Foru Komunitateak Europan sartzeko beste bide bat izatea eta horrek, orobat, haren posizioa nabarmen indartu du, bereziki Ardatz Atlantikoan. Lurralde lankidetzarako gune horretan ia 9 milioi biztanle daude eta, jakina, Nafarroak, bai historikoki bai geografikoki, euroeskualde honen eraikuntzan parte hartzeko bokazioa izan du. Dimentsio handiagoa, eragiteko gaitasun handiagoa... Lurralde Lankidetzarako Europako Elkartean, Europan indartsuago dira hiru lurraldeak.

Eragile sozioekonomikoen mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko xedez, Euroeskualdeak gure gizarteen erronka berriei aurre egiteko esparru egokia dauka. Hauexek dira erronka horiek: ezagutzaren ekonomia, berrikuntza, garapen jasangarria, kultura, eleaniztasuna, gazteria, turismoa, etab.

"Garapen Ekonomikorako Ostiralak" ekimeneko saio honetan Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea aurkeztuko da eta, hartara, bai eskualdeetan, bai Europan, bere osotasunean hartuta dauden garapen ekonomiko eta sozialerako aukerak aztertuko dira.

HIZLARIAK

12etan Hasiera - Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordea.

Akitania-Euskadi-Nafarroa, lankidetzarako gune handia Europako ikuspegian - Mathieu Bergé, Akitania Berria eskualdeko eskualde-kontseilaria eta mugaz gaindiko lankidetzarako eta Euroeskualderako ordezkaria

Nafarroa Euroeskualdean sartzea eta lankidetzarako tresna berriak - Pello Pellejero, Nafarroako Gobernuko Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusia

Garapen sozioekonomikorako aukera gure lurraldeetan - Izaskun Goñi, Nafarroako Gobernuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

Galde-eskeak

fin contenido web