(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Kontraturik gabe ikusezina zara

Ezkutuko ekonomiaren eta deklaratu gabeko enpleguaren aurka jokatzeko programa

Ezkutuko enplegua gizarte osoari egindako iruzurra da, diru-sarrera publikoak murrizten dituelako eta, ondorioz, guztion baliabideak ere bai. Herritarrentzako oinarrizkoak diren zerbitzuetan (osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak) gastua egiteko aukera txikitu egiten du eta, horrenbestez, ongizate-estatua ahuldu eta gizarte kohesioa kaltetzen ditu.

Iruzur honek, lehenik eta behin, langilea berari egiten dio kalte, babesik gabe eta dagozkion eskubiderik gabe lan egin behar duelako. Gainera, langabezia-prestazioa kobratzeko aukera ukatzen dio, bere erretiro pentsioan eragina izan dezake, eta gizarte- eta osasun-babesak murrizten dizkio. Honez gain, kontratu batek eskaintzen dituen abantailak ukatzen dizkio (prestakuntza, enpresako lanbide-sustapena edota soldata hobetzea, besteak beste) eta beste lanpostu bat aurkitzea zaildu egiten du.

Bestalde, ezkutuko kontratazioak egiten dituzten enpresek lehia bidegabea egiten diete zuzen jokatzen duten enpresei eta, ondorioz, euren hazkuntza eta garapena zailtzen dute.

Zein kasutan ari da pertsona bat ezkutuko enplegu batean lanean?

Honako egoeretan:

  • Gizarte Segurantzan erregistratua eta alta emanda ez dagoenean.
  • Lanean ematen dituen ordu guztiak aitortzen ez direnean.
  • Lanean ari den aldi berean, Gizarte Segurantzaren prestazioak modu bidegabean jasotzen ari denean, langabeziaren laguntza barne.
  • Lan-baimenik gabe lanean ari denean (atzerritar batzuen kasua da).
  • Autonomo gisa lan egiten duenean alta eman gabe edo egindako ordu guztiak aitortu gabe.
  • Ezkutuko enplegua izanez gero, informa zaitez Nafarroako Gobernuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusian, 848 42 76 45 telefono zenbakian.

    Ezkutuko ekonomia eta enpleguaren kontrako programa 2012. urtean onetsi zuten Nafarroako Gobernuak, Estatuko Administrazio Orokorrak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta ordezkagarritasun handieneko eragile ekonomiko eta sozialek (CEN, UGT eta CCOO-ek).

    Kartela deskargatu

    Liburuxka deskargatu

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa