(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

XLVI. edizioa (2019ko uztailaren 16tik 19ra)

NEKAZARIEN HIRIA

Hiribildu berriak, hiribildu txikiak, merkatu-hiribilduak

Europako hiri-ehuna, hein handi batean, Erdi Arotik jarauntsi da. XI. eta XIV. mendeen artean agertu ziren milaka aglomerazio berrietan islatzen da. Fenomeno hori ikertu duten historialariek petites villes, market towns, centri minori eta hiribildu berri deitzen diete, besteak beste.

Hala ere, oso gutxietsita dagoen prozesua da garai hartan sortu edo berraktibatu ziren maila erregionaleko edo eragin handieneko metropoli berri eta zahar urriekin alderatuta. Hiribildu berriekin migrazio motz, ertain eta luzeak lotzen dira. Gehienetan nahiko tamaina xumeko nukleoak ekarri zituzten, eta haietan hirigintza planifikatuko saiakuntzak egin ziren. Askotan printze eta jaunen nahiak asetzeko garatu ziren aglomerazio horiek funtzio zentralak izan zituzten hedadura ezberdineko eskualdeetan. Azoka eta artisautza-jarduerak hartu zituzten eta, aldi berean, botere sozial eta politikoen (eliza eta jaurerriak oro har, monarkiak) lurralde-egoitza ziren. Horrez gain, dinamika berezi bat sortu zuten haien udal erakundeen inguruan.

Aste honen xedea Erdi Aroko hiribildu berriak Europaren historian bete zuten eginkizuna nabarmentzea da. Atariko hitzaldian balorazio orokorra egingo da (B. Cursente); alabaina, haien ikuspuntu kartografikoei buruz banaka hausnartzen da (E. Jean-Courret). Dena den, azpimarratu beharra dago kontinenteko aniztasun historikoak fazies bereziak dituen fenomenoa eragin duela. Gai komunen zerrenda bat oinarri hartuta, hertsiki alderatutako azterketa bat egin zitekeen horri buruz. Ikuspegi-sorta bat aukeratu da, arazo jakin batzuei dagozkienak, iradokitzaileagoak, edo kontinentearen eta lurralde hispanikoen eskualde batzuetan hobe ikertu direnak.

Era horretan, migrazio-mugimenduekin zerikusia duten arazoak aztertzen dira Europaren erdialdearen kasua abiapuntu hartuta (Nora Berend); aitzitik, hiribildu eta azoken arteko lotura estua Frantziako mendebaldera mugatzen da (Petrowiste). Ingalaterra elizaren eta nobleen jaurerrietako hiribilduak aztertzeko saiakuntza-bankua da (Liddy); eta, Italia, komuna handiek sustatutako terre nuove direlakoentzat eta centri minori direlakoentzat oro har (Ginatempo). Eremu hispanikoari buruzko azterlanek Kataluniako hiribilduen eta landa-eremuen arteko harremana ikertzen dute batez ere (Farías), baita fenomeno komun baten eremu ezberdinak ere: monarkia eta udal botereen ekimenen garrantzia. Aragoiko koroaren garaiko esparru juridikoak eta hirigintza-planifikazioa (Villanueva), Gaztelako koroan fenomenoak izan zuen garapen luzea (Martínez), ipar kostaldeko hiribilduak (Álvarez), eta Portugaleko mugako hiribilduak (da Costa): Horregatik Nafarroa testuinguru egokia da erreinuaren “hiribildu on” gisa ezagutzen direnen azpitik garatzen diren “zentro txikiak” ikertzeko (Ramírez).

Arratsaldeko saioetan, 10 doktoregai eta doktore gazteek haien lanak aurkeztuko dituztela aurreikusten da. Ostiral goizean, mintegi bat eta mahai-inguru bat egingo dira.

 
fin contenido web