(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Historia

Erdi Aroko Ikerlanen Asteak 1963an abiatu ziren, Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunak elkartea antolatzaile eta egile zutela.


Berehala Nafarroako orduko Foru Diputazioaren laguntza eskuratu zuten, "Vianako Printzea" erakundearen bidez, 1966az geroztik haien gastuen eta antolakuntzaren zati handi bat bere gain harturik.


Lehen aldi hartan, nolabaiteko "udako unibertsitate" bat garatu nahi izan zen eta jarduerak uztailaren bigarren hamabostaldian egiten ziren. Haietan, bi lagun garrantzi handikoak izan ziren: Francisco Beruete, elkarteko burua, eta  José María Lacarra, Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiako katedraduna. Orduan ere kultur jarduera osagarriei heltzen zitzaien; gehienak musika arlokoak izaten ziren, eta Ama Klaratarren komentuan egiten ziren.


1991tik aitzina, hamar urteko etenaren ondoan, saioak berrabiatu ziren, orientazio berri batekin. 1991koa hemezortzigarren astea izan zen. Batzorde Zientifikoa sortu zen orduan, Asteko eduki zientifikoen arduradun; antolakuntza, berriz, Kultura Zuzendaritza Nagusia "Vianako Printzea Erakundea"ren ardurapean gelditu zen, bere kultur jardueren artean sartuta.


Geroztik, etenik gabe gauzatu izan da, eta aldi berean argitaratu izan dira haien aktak, zintzo-zintzo, hurrengo udaberriarekin. Gainera, Asteei sostengu ezinbestekoa ematen diete Lizarrako Udalak, Donejakue Bidearen Lagunak elkarte berak eta Lizarrerriko Ikerketa Guneak, beren elkarlanarekin eta beren sentiberatasunarekin. Udalak, aldi berean, zenbait kultur jarduera antolatzen ditu, Astean parte hartzen dutenendako eta oro har herritarrendako.

fin contenido web