(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

BEKAK

 

2019ko uztailaren 16ik 19ra Lizarran ospatuko den Erdi Aroko Ikerlanen XLVI. Astera joateko diru-laguntzak eskaintzen dira.

BEKEN FINANTZIAZIOA:

Diru-laguntzak LIZARRAKO DONE JAKUE BIDEAREN LAGUNAK elkarteak finantzatzen ditu.

ESKAINTZEN DIREN DIRU-LAGUNTZEN KOPURUA: 20

DIRU-LAGUNTZEI DAGOZKIEN BALDINTZAK:

• Diru-laguntzek hiru egunez Estella-Lizarrako aterpe turistiko batean ostatua barne hartzen dute. Mantenu osoan Astearen hasierari dagokion 16an, asteartean, sartuta eta 19an, ostiralean, aterata.

• Diru-laguntzak graduko ikasleek edo dagoeneko Erdi Aroarekin zerikusia duten ikasketetan (Historia, Artea, Arte Ederrak, Arkitektura, Ingeniaritza, Medikuntza, etab.) dagoeneko graduatu direnek eskura ditzakete.

• Eskaerak caminodesantiagoestella@gmail.com helbide elektronikora zein dagokion helbidera postaz bidal daitezke.

Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunak

Posta-kutxa 20

31200 Estella-Lizarra (Nafarroa)

Horretarako, zure datu pertsonalak adierazi eta graduduna izatekotan, titulazioa duzula edo Erdi Aroarekin zerikusia duen ikasketaren batean matrikulatuta zaudela justifikatzen duen dokumentazioa atxiki behar duzu (unibertsitateko irakasle baten eskutitza onartzen da). Eskaerak 2019ko ekainaren 21a baino lehenago iritsi behar dira.

Lizarrako Done Jakue Bidearen Lagunak elkarteak jasotako eskaeren artean diru-laguntzak nori esleitu erabakiko du.

fin contenido web