(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

 Zirkulazio mugatua ibilgailu astunentzat


Bide-segurtasuna eta zirkulazioaren arintasuna hobetzeko, ekainaren 4tik aurrera ibilgailu astunen (lau ardatz edo gehiagoko ibilgailuak edo ibilgailu-multzoak) eta pasoko ibilgailuen (jatorria eta helmuga N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepideetatik kanpo dutenak) igarobidea murriztuko da.

Era horretan, ibilgailuak matrikula bakoitien eta bikoitien arabera bereiztuko dira, errepide horietan ibili ahal izateko.

Zehazki, murrizketak N-121-A errepidean egingo dira, 5,459 KP tartean (Ezkabako tunelen biribilgunea), 63+750 KP tartean (Berako hegoaldeko sarrera) eta NA-1210 eta N-121-B errepideetan, ibilbide osoan zehar.

Neurria eguneko ordutegian aplikatuko da, 6:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera.

Zirkulaziorako denbora muga hauek guztiak Ekonomia Garapeneko Kontseiluaren uztailaren 5eko 56/2018 Foru Aginduan bildu dira.

Murrizketa horretarako, pasoko ibilgailutzat hartuko dira haien ibilbide-orrian ezarritako jatorria eta helmuga N-121-A, NA-1210 eta N-121-B errepide-eremutik kanpo dituztenak.

Errepide horien eremuan sartzen dira N-121-A errepidean edo inguruneetan kokatutako herri edo helmuga guztiak edota honako hauetatik hurbil dauden herriak: Ostiz, Burutain, Etulain, Olagüe, Aritzu, Lantz, Almandoz, Zozaia, Oronoz-Mugairi, Elizondo, Arraioz, Irurita, Arizkun, Amaiur, Urdazubi-Urdax, Dantxarinea, Zugarramurdi, Narbarte, Legasa, Doneztebe, Sunbilla, Lesaka, Etxalar eta Bera.

Era berean, hor sartzen dira ondorengo errepideak edo horien adarrak eta azpi-adarrak erabili behar dituzten herriak: NA-411, NA-170,

NA-2510, NA-2520, NA-2521, NA-2522, NA-2523, NA-4000, NA-4020, NA-4230, NA-4400, NA-4410, NA-4401.

Nafarroako Gobernuak proposatu du Zuastiko bidesaria bere gain hartzea ibilgailu astunen kasuan, tunelak itxita dauden bitartean.

Neurria ez betetzeak 200 €-ko isuna izango du, trafikoaren legedian aurreikusitakoaren arabera.

Tunelak itxita dauden bitartean, Nafarroako Gobernuak bidesari hobaria emango die Zuastiko ordainlekutik pasatzen diren ibilgailu astunei. Horretarako banku txartela edo Vía-T gailua erabili behar da. Eskudirutan ordaintzen bada, ez da hobaria jasoko.


  • Hobekuntzak Belateko eta Almandozko tuneletan. Rafikoaren arautzea Nafarroa eta Frantzia artean
  •  
fin contenido web