(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Lanak: deskribapena eta helburua

Belateko eta Almandozko tuneletan egin behar diren lanak direla eta, azpiegitura horiek aldi baterako itxiko dira ekainaren 4tik urriaren 31ra bitarte.

Lanen helburua da tunelak Europako segurtasun-araudira egokitzea, araudi hori aplikatu beharko baita Europa barneko sareko 500 metrotik gorako tunel guztietan. Egokitze-lanak 2019ko maiatzerako egin behar dira.

Proiektuaren aurrekontua 5 milioi euro ingurukoa da. Belateko tunelean bi bazterbide egin behar dira, zirkulazioaren noranzko bakoitzean bana, larrialdi-kasuan ibilgailuak geratzeko. Bi bazterbide horiek lehendik dauden beste lauri (noranzko bakoitzean bina) gehituko zaizkie, Europako araudira egokitzearren, ibilgailuak geratzeko aparteko espazio bat eskatzen baitu tunelaren 500 metroko distantzia bakoitzeko. Hortaz, Belateko tunelak 2.960 metroko luzera duenez, sei bazterbide derrigorrezkoak dira.

Almandozko tunelak 1.210 metro ditu eta eskakizun hori betetzen du, bazterbide bana baitu noranzko bakoitzean.

Halaber, likido toxiko eta sukoiak kanporatzeko drainatze-sistema jarriko da, eta suarekiko erresistentea den kable berria ere bai bi noranzkoetan.

  • Hobekuntzak Belateko eta Almandozko tuneletan. Rafikoaren arautzea Nafarroa eta Frantzia artean
  •  
fin contenido web