(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

DOAKO BISITA GIDATUAK NAFARROAKO JAUREGIAN


DOAKO BISITA GIDATUAK NAFARROAKO JAUREGIAN

Nafarroako Eguna oroitze aldera, Nafarroako Jauregiak, foru-instituzioen egoitza historikoak, ateak irekiko ditu bertako areto, galeria eta bulegoak erakusteko, azaroaren 23tik abenduaren 1era.

Aukera bikaina da eraikin enblematiko hori eta han dauden altxor artistiko eta historikoak ezagutzeko.

Nafarroako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak azalpen-bideo batekin hasiko dira eta leku hauek ezagutzeko ibilaldia egingo da: Areto Berdea edo errege-erretratuena, Lehendakaritzaren bulegoa, Bilera Aretoa, galeriak, Tronu Aretoa eta kapera. Horrez gain, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek musika-konposizio labur bat eskainiko dute.

Bisita hauek entzuteko desgaitasuna edo arazoak dituzten pertsonentzako irisgarriak izanen dira, begizta magnetiko, soinu anplifikatu edo zeinu-hizkuntzaren bitartez.

Bisitariek Nafarroako ezkutuaren bereizgarri bat eta Nafarroako Jauregiari buruzko informazio-liburuxka bat jasoko dituzte.

Bisita gidatu batzuk gaztelaniaz izanen dira eta beste batzuk euskaraz.

BISITA-ORDUAK

LANEGUNETAN (AZAROAK 23, 27, 28 ETA 30):

Eguneko lau bisita gidatu eginen dira.

Bisitak ordu hauetan izanen dira: 17.00, 17.30, 18.00 eta 18.30tan.

LARUNBATETAN ETA JAI-EGUNETAN (AZAROAK 24, 25, 29, ETA ABENDUAK, 1):

Sei bisita eginen dira, ordu hauetan: 11.00, 11.30, 12.00, 12.30, 18.00 eta 18.30tan.

Ezinbestekoa da nortasun-agiria aurkeztea eta bisita hasi baino ordu laurden lehenago Carlos III.aren atean izatea (2. zk.). 18 urtetik beherakoek heldu batekin joan behar dute.

Bisita ordu eta laurden ingurukoa da. Jauregiko leku batzuk bereziki zaindu behar dira eta, beraz, ezin da takoi meherik eraman. Jauregian ezin da janari eta edariekin sartu. Argazkiak flashik gabe atera daitezke. Bisitariak gurpil-aulkiekin edo aulkitxoekin sar daitezke.

IZEN-EMATEA DOAKOA DA

Interesdunek 948012012 (doakoa da) eta 012 (deiak 0,34 euro balio du, iraupena edozein delakoa ere) telefonoetara deituz, erreserba dezakete ordua eta bisita zein hizkuntzatan egin nahi duten adierazi. Bi telefono-zenbaki horietara deitzeko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera 8.00etatik 19.00tara.

Telefonoz erreserba egiterakoan ondorengo datuak eman behar dira: izen-abizenak, nortasun-agiriaren zenbakia eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Bisitei buruzko informazio gehiago hemen.

fin contenido web