(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Nafarroaren eta Estatuaren arteko koordinazioa

Hitzarmen Ekonomikoaren izaera itundua dela eta, bi administrazioen –nafarra eta zentrala– artean koordinazio-organoak daude, bai horien onespena eta aldaketa negoziatzeko bai hari jarraipena egiteko eta haren interpretazioan sor daitezkeen desadostasunak ebazteko.


Koordinazio-organo desberdinak daude: bat aldaketak negoziatzeko; bestea, Hitzarmena behar bezala aplikatzen dela bermatzeko, eta hirugarren bat, desadostasunak ebazteko.

Negoziazio-batzordea: Hitzarmenaren edozein aldaketa negoziatzen eta onesten duena. Hamasei pertsonez osaturik dago, administrazio bakoitzeko zortzi pertsonez. Nafarroako ordezkaritza foru-ogasuneko arduradunez eta Parlamentuan ordezkaritza duten partidu politikoen ordezkariez osaturik dago; ordezkaritza zentrala, berriz, administrazioko goi-karguez soilik osaturik dago.

Koordinazio-batzordea: Hitzarmena aplikatzerakoan administrazioen arteko lankidetza egokia bermatzen du. Beste funtzio batzuen artean honako hauek ditu: Nafarroak Estatuari egin beharreko urteko ekarpena adosten du, zerga-doikuntzak kalkulatzeko metodoa finkatzen du, Nafarroako defizitaren eta zor publikoaren muga ezartzen du, administrazio bakoitzaren zerga-araudia Hitzarmenari egokitzen zaion ebaluatzen du eta abar. Gutxienez, urtean bitan biltzen da eta administrazio bakoitzeko sei ordezkariz osaturik dago.

Batzorde Arbitrala: Zerga-harmonizazio gaiei dagokienez Hitzarmenaren interpretazioan eta aplikazioan bi administrazioren artean sortzen diren desadostasunak eta gatazkak ebazten ditu. Hiru kidez osaturik dago, Nafarroako eta Estatuko ogasuneko zorroen titularrek izendaturikoak; hauek sei urterako izendatzen dira zerga-gaietan entzutetsuak diren pertsonen artean.

Batzorde horren akordioak Auzitegi Gorenaren aurrean soilik helegin daitezke, bere Erregelamenduarekin bat.

Ezagutu Batzorde Arbitralaren ebazpenak

fin contenido web