(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

1990eko Hitzarmena

1990eko Hitzarmen Ekonomikoa, gaur egun, Nafarroaren eta Estatuaren arteko zerga- eta finantza-harremanak arautzen dituen tresna da.


1990eko Hitzarmenak Nafarroaren eta Estatuaren arteko finantza- eta zerga-harremanak eraentzen ditu, Espainiako Konstituzioaren baitan.

Hitzarmenak Nafarroak muga batzuen baitan bere zergak ezartzeko eta biltzeko duen autonomia aitortzen du, batetik, 1978ko Espainiako Konstituzioarekin bat, zeinak, Nafarroaren eskubide historikoak babesten eta errespetatzen dituen, eta, bestetik, LORAFNA lege organikoarekin bat, zeinak, Nafarroako zerga- eta finantza-jarduera Hitzarmen Ekonomikoaren sistema tradizionalaren arabera arautuko dela ezartzen duen.

Beraz, Hitzarmena Nafarroaren finantza-autonomiaren ondorioa da eta ez alderantziz.

Modu berean, Hitzarmenaren izaera itundua aitortzen du, alegia, ezin dela unilateralki aldatu. Erreformatu ahal izateko, alderdien arteko negoziazioa beharrezkoa izango da eta, baita, ondoren, Nafarroako Parlamentuak eta Gorte Nagusiek izapidetzea ere; onetsia edo gaitzetsia soilik izan daiteke, ez aldatua, dagokien ganberetan.


Bai onespenak bai ondoren egin zaizkion eguneratzeek gehiengoaren babesa jaso dute Gorte Nagusietan eta Nafarroako Parlamentuan.

Testuak bi administrazioen arteko nahitaezko koordinazioa eta lankidetza, bi erregimen fiskalak harmonizatzeko arauak eta Nafarroak transferitu ez zaizkion zerbitzuengatik eta funtzioengatik Estatuari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko irizpideak ezartzen ditu.

1990eko uztailak 31n sinatu zen eta, Parlamentuan izapidetu ondoren, urte hartako abenduaren 27an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE). Ordutik aurrera, 1993an, 1997an, 2003an, 2007an eta 2015ean eguneratu izan da, batez ere, Espainiako zerga-sisteman izandako aldaketetara egokitzeko.

Hitzarmen Ekonomikoak Nafarroako Parlamentuan eta Gorte Nagusietan gehiengoaren babesa lortu du, bai onespenean bai ondoren egin zaizkion aldaketetan; emandako botoen %97a aldekoa izan baita eta botoen %1a baino ez kontrakoa eta %2a abstentzioa.

fin contenido web