(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Zergen harmonizazioa

Espainian zerga-erregimen desberdinak batera existitzeak zerga-bilketan administrazio bakoitzaren eskuduntza zedarrituko duten arauak ezartzera behartzen du. Arau horiek, konexio-puntu izen teknikoarekin ezagutzen direnak, zergen harmonizazioa deitzen den mekanismo baten bitartez finkatzen dira.


Zeharkako zergetan Europak eta Espainiak ezarritakora egokitu behar du Nafarroak, baina autonomia zabala du zuzeneko zergak finkatzerakoan.

Hitzarmen Ekonomikoak zerga bakoitzaren araudia egiteko eta zerga horiek biltzeko eskuduntza zein administraziori –nafarra edo zentrala– dagokion zehazteko balio du.

Arau orokorra da Nafarroak Europak eta Espainiak zeharkako zergei, horien artean, BEZa eta zerga bereziak (alkohola, hidrokarburoak, tabakoa eta abar), aseguru-primei, jokoaren gaineko zergei eta abarri dagokienez ezarritakora egokitu behar duela.

Alabaina, autonomia zabala du bere lurraldeko tasak eta zerga zuzenak, horien artean, PFEZa eta Ondarearen, Sozietateen, Oinordetzen eta Dohaintzen Zerga eta abar arautzeko eta biltzeko.


Finantza-autonomiak mugak ditu. Presio fiskalak ezin du Estatuan gainerakoan baino txikiagoa izan zerga gutxiago ez ordaintzeko.

Edonola ere, autonomia hori hainbat parametrok mugatzen dute eta Nafarroak horiek errespetatu egin behar ditu. Hitzarmenean zehazten dira. Batik bat honako hauek dira:

- Zergen Lege Orokorrean erabiltzen den terminologia eta kontzeptuak erabili beharko ditu.

- Presio fiskalak, oro har, ezin du erregimen orokorrekoa baino txikiagoa izan. Horrek esan nahi du Estatuak zergen bitartez urte batean sortutako BPG-aren %20a biltzen badu, Nafarroak ere ehuneko baliokidea lortu behar duela zerga gutxiago ordaintzea ekiditeko.

- Bi lurraldeen artean pertsonen, ondasunen, kapitalen eta zerbitzuen zirkulazio askea eta kokapena bermatu behar ditu.

Bestetik, Hitzarmenak finantza-konpentsaziorako mekanismo bat ezartzen du, zerga doikuntzak deituak, arau edo konexio-puntu horiek zerga jakin baten bidezkoa eta zuzena izango den banaketa bermatzen ez duten kasurako.

Hori gertatzen da hainbat zeharkako zergekin, horien artean, BEZa eta fabrikazioko zerga bereziekin (alkohola, garagardoa, hidrokarburoak eta tabakoa); izan ere, badira nafarrek egindako kontsumoengatik erregimen orokorrean zergak ordaintzen dituzten enpresak eta, baita, alderantziz ere.

Arau horiek interpretatzerakoan sor daitekeen edozein desadostasun Hitzarmenaren Batzorde Arbitralak ebatziko ditu.

Ezagutu Nafarroaren diru-sarrerak

fin contenido web