(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Omenaldia Gurseko kontzentrazio-esparruan atxilotutako nafarroi 

2017ko irailaren 30ean, Gursen

 

Nafarroako Gobernuak omenaldia egingo die Gurseko kontzentrazio-esparruan atxilotutako nafarroi. Horretarako omenaldi-ekitaldia antolatuko du irailaren 30ean Gurseko kontzentrazio-esparruan. Ekitaldia publikoa izango da, eta gonbidapena luzatzen zaie parte hartzeko gogoa duten pertsona guztiei: ahaideei, auzokideei, memoriaren elkarteetako kideei eta, oro har, herritarrei. Ekitaldiaren helburuetariko bat Gursen egon ziren ehunka nafarroi eta beraien ahaidei aitortza eta ordaina ematea. Harremanetan jarri nahi dugu gogo duten ahaide guztiekin, jakin nahi baitugu zenbat ahaide egongo diren ekitaldian.

Josu Chueca historialariaren “Gurs. El campo vasco” liburua (2007, Txalaparta) hartu dugu oinarri. Eskerrak eman nahi dizkiegu erabiltzeko baimena emateagatik.

Bi zerrenda argitaratzen dira hemen. Batean, Nafarroako herriren batekin lotura duten presoak daude. Bestean, liburuaren zerrendan herriaren aipamenik gabe agertzen dira, horien artean nafarrak ere badaudela ikusi baita. Ahaide baten berri eman dezaketen guztioi, edo akatsen bat aurkitzen dutenei, eskatzen diegu pazyconvivencia@navarra.es helbidearen bidez egitea, edo 848426522 telefono zenbakiaren bidez.

 

 

Zerrenda, jatorrizko herriaren arabera

Zerrenda, jatorrizko herria zehaztu gabe

 

fin contenido web