(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

URTE OSOAN

Bertizko Jaurerria, Lorategi Historikoa, eta Naturaren Interpretazio Gunea:

Taldeendako bisita gidatuak, ibilbide autogidatuak, haurrendako lorratz jolasak…

Haurrendako bisita gidatuak aurretik erreserbatu, asteburuetan, jaiegun eta jai-zubietan, gutxienez 15 eta gehienez 60 partaide.

Gainerako bisitak libreak dira, laguntzako materiala erabilita.

Abiapuntua: Bertiz.

 

UZTAILETIK IRAILERA

Bisitaldi gidatuak lorategi historiko-artistikoan barna partikularrendako

Eguna: uztailean eta abuztuan, egunero eginen dira, jaiegunetan eta talde antolatuek erreserbaturiko egunetan izan ezik. Irailean, asteburuetan eta jaiegunetan, talde antolatuek erreserbaturiko egunetan izan ezik.

Ordua: 11:30 eta 17:30

Abiatzeko tokia: Bertiz.

Gutxienez 4 parte-hartzaile eta gehienez 25.

Ez da aldez aurretik izena eman behar, aski da unean berean ematea izena.

 

UZTAILAREN 1ETIK 31RA ARTE

Erakusketa: A ze piztiak! (CENEAM)

Tokia: Naturaren interpretazio zentroa.

Bineten bilduma, naturagune babestuetan ditugun jokabide desegokiei buruz jabetu gaitezen.

Dohainik.

 

Uztailaren 8a, larunbata

Prestakuntza ikastaroa: Nordic Walking

Ordua: 11:00etan

Abiatzeko tokia: Larra-Belagua Mendi Gunea.

Territorio Roncaliarekin batera antolaturiko jarduera.

Saio teorikoa egonen da eta, gero, saio praktikoa kirol mota horri buruz.

Interesa dutenek Erronkariko Turismo Bulegoan eman beharko dute izena, oit.roncal@navarra.es helbidera idatziz edo 948475256 zk.ra deituz uztailaren 3a baino lehen.

 

Uztailaren 9a

Gizakia, izadia eta lurraldea (Belagua)

Ordua: 09:00

Abiatzeko tokia: San Martingo harriaren gaina.

Jarduerak Belaguako abeltzaintza eta haren bilakaera izanen ditu ardatz eta Biarnoko CPIarekin elkarlanean garatuko da.

Zatoz Belagua eta Larrako natura-erreserba ezagutzera, Erronkariko txoko honetako bazter sekretuak dituzu zain.

Izen-emateak:  oit.roncal@navarra.es - 948475256

 

Uztailaren 11, asteartea

Bisitaldi gidatua Zemetora (Belagua)

Ordua: 11:00

Abiatzeko tokia: Belaguako aterpea.

Zatoz Belagua eta Larrako natura-erreserba ezagutzera, Erronkariko txoko honetako bazter sekretuak dituzu zain.

Gutxienez: 5 lagun.

Prezioa: Helduak: 5 € - 18 urtetik beheitikoak: doan.

Inskribatzeko azken eguna uztailaren 9a.

Izen-emateak:  oit.roncal@navarra.es - 948475256

 

Uztailaren 13a, osteguna

Hiru behien zerga

Ordua: 10:30

Abiatzeko tokia: San Martingo harriaren gaina.

Bisitaldi gidatua inguruko bazterretan barna, bertako abeltzaintza eta espeleologia ezagutzeko.

Gutxienez: 5 lagun.

Inskribatzeko azken eguna uztailak 12.

Izen-emateak:  oit.roncal@navarra.es - 948475256

 

Uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte

Bisitaldi gidatuak interpretazio zentrora eta emanaldiak kamerarekin

Eguna: ostiral eta larunbatetan.

Ordutegia: 10:00etan eta 12:00etan

Tokia: Arroilen Interpretazio Zentroa

Dohainik.

 

Uztailaren 15etik abuztuaren 31 arte

Bisitaldi gidatua: hegaztien behaketa, teleskopioz eta arroiletako basozainek lagundurik

Eguna: Larunbatetan Arbaiungo arroilean (Isoko behatokian), 19:00etan.

Igandeetan, Irunberriko arroilean (Iratiko bide berdean), 19:00etan.

Dohainik.

 

Uztailaren 20a, 26a eta 29a, osteguna, asteazkena eta larunbata

Erronkari herria ezagutuz

Ordua: 19:00

Abiatzeko tokia: Erronkariko Interpretazio Zentroa.

Bisitaldi gidatua Erronkari herrian barna, sektore turistikoarendako.

Gutxienez: 5 lagun.

Izena emateko azken eguna: bisitaldiaren egunera arte.

Izen-emateak:  oit.roncal@navarra.es - 948475256

 

Uztailaren 21a, ostirala

Espeleologia Larran

Ordua: 19:00

Tokia: Erronkariko Interpretazio Zentroa.

19:00  Larrako 2017ko espeleologia kanpainaren aurkezpena eta hari buruzko solasaldia.

 

Uztailaren 21a, ostirala (abuztuaren 31 arte)

Espeleologiari buruzko argazki-erakusketa

Ordua: 20:00

Dohainik.

 

Uztailaren 21a eta 28a; abuztuaren 4a, 11, 18a eta 25a, ostiralak

Abodi mendia, goitik begirako bisitaldia

Ordua: 10:00

Abiatzeko tokia: Abodiko zentroa – Larraineko errep. 7 KP

Dohainik.

Izena eman beharra dago gutxienez ere egun bat lehenagotik: 948 89 06 41 - oit.ochagavia@navarra.es.

 

Uztailaren 22a eta abuztuaren 26a, larunbatak

Bisitaldi gidatuak Orgiko herri bidexkan barna

Ordua: 10:00

Abiatzeko tokia: Orgiko aparkalekua

Prezioa: 5 euro partaideko, gazta-pintxoa barne.

Argibide gehiago: www.bosquedeorgi.com – 620 955 454.

 

Uztailaren 25a; abuztuaren 1a, 8a, 15a, 22a eta 29a, astearteak

Benasako arroilaren natura-erreserba

Ordua: 10:00

Abiatzeko tokia: Landako Andre Mariaren baseliza.

Dohainik.

Izena eman beharra dago gutxienez ere egun bat lehenagotik: 948 89 06 41 - oit.ochagavia@navarra.es.

fin contenido web