(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


Familia de acogida

MODALITATEAK



Gaur egun, legediak ondorengo familia-harrera modalitateak jasotzen ditu, helburuaren eta iraupenaren arabera:

1. Larrialdiko harrera

Premiaz esku hartu behar denean edo egoera baloratzeko behar den denboraldian adingabeei aplikatzen zaien neurria da, instituzionalizatzea saihestearren. 0 eta 6 urte arteko haurrentzat da. Iraupen laburreko neurria, sei hilabete baino gehiago ez.

2. Aldi baterako harrera

Neurri iragankorra da izan ere, aukera bezala ikusten da jatorriko familiaren bilakaera medio haurra berriro itzultzea. Modalitate honen iraupena gehienez ere bi urtekoa izango da.

3. Harrera iraunkorra

Legeak ezarritako epean (2 urte), jatorriko familiara itzultzeko aukerarik ikusten den haurrentzat da, egonkortasun handiagoko neurri bat behar dutenentzat. Izaera mugagabearekin proposatzen da, eta adin-nagusitasunera bitarte luza daiteke.

4. Harrera espezializatua

Besteren familiako harrera espezializatua edo profesionalizatua izan daiteke. Hain zuzen ere, premia bereziak (osasun-arazoak, jokabide-arazoak, anai-arreba taldeak, e.a.) dituzten eta banako arreta behar duten adingabeentzat da. Hartzen duen pertsonak hezkuntza-arloan edo arlo sozialean prestakuntza izan behar du eta haurtzaroan esperientzia espezifikoa.

5. Etengabeko bizikidetzarik gabeko harrera

 Asteburuetarako eta opor-garaietarako zaintza izan daiteke, familiaren erreferentzia bat behar duten haur handientzat, bizikidetza egonkorra izan gabe.

fin contenido web