(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


Familia de acogida

ZER DA HARRERA?

Familia-harrera aldi baterako babesa emateko neurria da; era horretan, haurraren zaintza bera zaintzeko konpromisoa hartu duen familiaren esku uzten da, konpainia eskaintzeko, artatzeko, elikatzeko eta prestakuntza integrala emateko, harrerak irauten duen bitartean. Harrera bakoitzaren iraupena eta ezaugarriak haur bakoitzaren premien eta egoeren arabera adosten dira.

Familia batean bizitzea egokiena da garapen pertsonal eta sozial osasungarria bermatzeko. Familia gai da maitasunezko harremanen esparrua sortzeko, arauak ezartzeko gaitasunarekin eta egiturarekin konbinatuta; horrela, haurrei beren aurreko historian gertatutako kalteak errazago konpontzeko eta haien garapena errazteko testuingurua eskaintzen zaie.

Aldi berean, gurasoengandik bereiziak izan diren zenbait haurrarentzat komeni da jatorriko familiarekiko harremana ez galtzea. Beraz, harrera positiboa izan dadin, kasu horietan beharrezkoa da bi familien parte-hartzea. Haurraren premia bat da bere bizitzan bi familien presentzia izatea aldi berean, eta, horretarako, beharrezkoa da bisita-erregimen bat izatea.

Hortaz, haur horiek zaintzeko prest dauden familiak behar dira, jatorriko familiekiko loturak mantentzen erraztuko dieten familiak, etxebizitzatik irten beharra bultzatu zuten gorabeherak ulertzen lagunduko dietenak eta bizitza-estilo egokietan, balioetan eta hezkuntzan erreferentzia izango direnak.

fin contenido web