(Edukira Joan)
comienza contenido web

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English


Familia de acogida

HARRERA-PROZESUA

Harrera-familia izateko ondorengo prozesua jarraitu behar da:

1. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzarekin harremanetan jarri informazioa eskuratzeko eta/edo programan parte hartzea eskatzeko, honako bide hauek erabilita:
a. Telefonoa: 848421210
b. Emaila: familiasdeacogida@navarra.es
c. Izapide telematikoa

2. Informazio-elkarrizketa batera joan programa eta balorazio-prozesua ezagutzeko.

3. Prestakuntza. Prozesuarekin jarraitzen duten familiak eta pertsonak prestakuntza-saioetara joan daitezke talde murriztuetan (12-15 pertsona); saio horietan, harreraren zailtasunei eta inplikazioei buruzko hausnarketa egiten da.

4. Balorazio psikosoziala, baldintza fisikoak, psikikoak eta sozialak ez ezik, hartzaile izateko motibazioa eta dituzten ezaugarriak ere ebaluatzeko, eskaintzaren baldintzak zehazte aldera.

5. Etxez etxeko bisita, etxebizitzak eta inguruneak eskaintzen dituen edukiera eta bizigarritasun-baldintzak ezagutzeko.

6. Familia-harrerarako egokitasuna positibotzat jotzen bada, familia familien zorroan sartzen da, harik eta haurra familia horretan sartzea egokitu arte.

7. Adingabea eta harrera-familia egokitzeko denboraldia: bisitak, asteburuko topaketak, eskolako oporrak eta eguneroko elkarbizitza harrera formalizatu arte.

8. Familia Harrera eratzea eta bizikidetza hastea.

9. Akonpainamendua. Nafarroako Gobernuko Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak, diziplina anitzeko talde teknikoaren bitartez, familia-harreraren bilakaeraren gaineko segimendua egin behar du eta adingabeari, familia hartzaileari eta familia biologikoari lagundu prozesuan zehar. Akonpainamenduaren bitartez, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dira. Modu horretan, prozesuan zehar sortzen diren premiak detektatu eta horiei erantzuten ahalegintzen da; gainera, ezinbestekoa den kasuetan, bestelako baliabide osagarriak ezartzen dira.

10. Familia Harreraren amaiera: harrera eten edo amaitu daiteke ondorengo arrazoiak medio:

• Adingabea jatorriko familiarekin itzultzea.
• Prozesuan zailtasunak gertatzea eta beste baliabide egokiago bat bilatu beharra.
• Adingabea adin nagusitasunera iristea.

fin contenido web