Castellano | Euskara | Français | English
Etxebizitzetarako eraikin batean haietako baten batek etxebizitza izateari utzi badio, behin-behinean beste zerbaiterako erabili delako, eta jatorrizko etxebizitza-erabilera berreskuratzen bada, lehendik baden etxebizitza baten zaharberritzetzat hartu behar da hori, eta, beraz, 142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena aplikatzean, I. eranskineko baldintzak aplikatuko zaizkio eta, II. eranskinetik, esku-hartze mota horrekin bateragarriak direnak soilik.
I. eranskineko baldintzak beterik ere, gainera ezin izanen dira etxebizitzaren hasierako baldintzak txartu, edo, horiek ezagutzen ez badira, eraikin bereko beste solairu batzuetan kokaera erlatibo bera duten beste etxebizitzenak.