(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitzen sustapena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Familia bakarreko etxebizitza atxikien sustapen batean etxebizitzek garaje kolektiboa dute azpian, etxebizitza bloke bateko garajearen antzera antolatua: ibilgailuentzako sarbide bakarra, zirkulazio bidea, eta aparkatzeko toki irekiak, denak lokal itxi bakar batean. Zein da aparkatzeko toki horien gehieneko prezioa? Eta aparkatzeko toki bakoitza itxita badago eta bere atea badu, garaje komunean egon arren?

Aparkatzeko toki irekien kasuan, bakoitzak gehienez 14 m2-ko azalera erabilgarria izan dezake, eta etxebizitzen prezio bera aplikatzen zaie metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

Aparkatzeko tokiak itxita badaude eta, horrenbestez, garaje komunaren barnean etxebizitza bakoitzak bere erabilera pribatiboko lokala badu, gehieneko azalera 44 m2 izanen da, eta metro koadroko prezioa etxebizitzari dagokionaren %40 izanen da.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa