(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Etxebizitzen sustapena

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Lehendik baden eraikin edo etxebizitza bat bi etxebizitzatan edo gehiagotan zatitzen denean, bete beharrekoak dira Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituen martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren II. eranskineko baldintzak?

  1. Nafarroako Gobernuak biziegokitasunari buruz darabilen araudiak ez du galarazten etxebizitzak edo eraikinak zatitzea beste etxebizitza batzuk sortzeko.
  2. Eraikinen kasuan, etxebizitzaren batek bere kokapenari eta azalerari eusten badie, etxebizitza gisa aurretik badela frogatzen ahal bada, eta ez bada eraisten berriro eraikitzeko, ulertu behar da etxebizitza hori badela lehendik, eta hura zaharberritzean Etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzei buruzko martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren I. eranskineko baldintzak bete behar dira. Eraberritzen diren zatiak II. eranskineko baldintzetara egokituko dira ahal den neurrian.

    Eraikinetan sortzen diren gainerako etxebizitzak berritzat hartu behar dira eta, beraz, foru dekretu horren II. eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak bete behar dituzte. 
  3. Eraikinaren ordez etxebizitza bat zatitzen denean, ateratzen diren zatietako batek ere ez die eutsiko jatorrizko etxebizitzaren kokapenari eta azalerari, bistan denez. Hori horrela, zatiketaren ondoriozko etxebizitza guztiak berritzat jo behar dira, eta Etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzei buruzko martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretuaren II. eranskinean eskatzen diren baldintzak bete behar dituzte.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa