(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Aktualitatea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza arloko IV kontrol eta ikuskapen plana

05/04/2013

 

Sustapeneko kontseilariak abenduaren 29an emandako 97/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi da etxebizitza arloko IV. kontrol eta ikuskapen plana, 2015erako eta 2016rako. Plan hau aurrekoen jarraipena denez, kontrola eta ikuskapena haiek bezalaxe lau ardatz estrategikotan gauzatzen ditu: etxebizitza libre eta babestuak sustatu eta eraikitzea; etxebizitza babestuak esleitzea, bai jabetzan, bai alokairuan; etxebizitza babestuak eskualdatzea eta lagatzea; eta mota horretako etxebizitzen erabilera eta xedea.

1. ardatza.- Etxebizitzak sustatu eta eraikitzea: libreak, babestuak, eta zaharberritze babestukoak.

Arlo honetan ziurtatu nahi da eraikinek eta etxebizitzek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko Nafarroako araudia eta eraikuntzari buruzko Estatuko oinarrizko araudia (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) betetzen dituztela. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuei gehitu behar zaie, etxebizitza babestuen kasuan, sustapena gauzatzea galaraziko luketen oztopoak saihesteko asmoz egiten den kontrola; horregatik, gainbegiratu egiten da dokumentazio administratiboa, sustatzaileari, orubearen egoerari, hirigintza araudia betetzeari eta etxebizitza babestuaren baldintza berariazkoei dagokiena.

2. ardatza.- Etxebizitza babestuko esleipenak, bai jabetzaren araubidekoak, bai alokairukoak.

Ardatz honetan lortu nahi da, behar adinako kontrol administratibo egokien bidez, etxebizitza babestuaren esleipen-hartzaileak hura eskuratzeko baldintza orokorrak bete ditzan.
Atal honetan, bestalde, etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsuan alta emandako inskripzioen kontrola planifikatu nahi da, zeren, erregistro honetako datuak araztuz gero, ondoren arintzen baita etxebizitza babestuen esleipena.

3. ardatza.–Etxebizitza babestuen eskualdaketa eta lagapenak, kostu bidezkoak zein doakoak.

Legezko baldintzak betetzen dituztenek etxebizitza babestua erabiltzea izanik helburu nagusia, haien kontrola ezin da lehen esleipenetara bakarrik murriztu, eta bigarren eskualdaketa eta lagapenetan ere kontrolatu behar da; horregatik ezarri da hirugarren ardatz estrategiko hau, non, jarduketa horiek direla bide, Administrazioak egiaztatzen baitu ez bakarrik hartzaileak baldintzak betetzen dituela, baita jabaria eskuz aldatzeko negozio juridikoaren prezioa eta gainerako ezaugarriak legezkoak direla ere.

4. ardatza–Etxebizitza babestuen erabilera eta xedea.

Etxebizitza babestuak beren jabe edo errentarien ohiko bizileku iraunkorrak direla zaintzea da helburua; beraz, ikuskapen eta zaintzako jarduketa da, bete-betean.




Itzuli

Open Data Nafarroa

Etxebizitzako datu publikoak ezagutu

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa