(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Badira hainbat arau “familia bakarreko etxebizitzei” modu desberdinean aplikatzen zaizkienak. Noiz ulertu behar da etxebizitza bat familia bakarrekoa dela?

1. Familia bakarreko etxebizitza zer den

Familia bakarreko etxebizitzei buruzko xedapenen babesera biltzeko edo halako etxebizitzak salbuesten dituzten xedapenak bete beharrik ez izateko, familia bakarrekotzat jo ahalko dira eraikuntza-tipologia horixe duten etxebizitzak soilik, hau da: etxebizitza bakartuak edo horizontalki atxikiak, nahiz eta azken mota horietakoek sestra azpiko garaje edo trasteleku mankomunatuak partekatzen ahal dituzten. Sekula ez dira familia bakarreko etxebizitza gisa hartuko elkarren gainean kokatutako erabilera-unitate desberdinak dituen eraikinean daudenak, salbu eta unitate guztiak etxebizitza bakar bati lotuta daudenean.

Beraz, eraikin berean bata bestearen gainean kokatuta dauden etxebizitzak ez dira familia bakarreko etxebizitza gisa hartuko nahiz eta bakoitzak bere sarbidea izan.

2. Irisgarritasuna

Eraikin bateko etxebizitza guztietan, beheko solairukoetan ere bai, nahiz eta kanpotik zuzeneko sarrera izan, eraikin osoari dagozkion irisgarritasun baldintzak bete beharko dira, bai etxebizitzarako sarbidean, baita etxebizitzatik elementu komunetara edo eranskinetara (garajeak, trastelekuak, postontziak eta abar) egin beharreko ibilbideetan ere.

3. Nola zehaztu etxebizitza kopurua igogailu bakoitzeko

Igogailu bakoitzeko zenbat etxebizitza diren zehaztu behar denean, igogailua erabil dezaketen etxebizitza guztiak zenbatu behar dira, berdin dio zertarako erabiliko den igogailua, etxebizitzara bertara iristeko edo etxebizitzatik elementu komun eta eranskinetara iristeko. Etxebizitza-eraikinetan, beraz, hauek baizik ez dira baztertuko: beheko solairuan dauden eta sarrera bakarra kanpotik duten etxebizitzak, baldin eta eranskinetarako (garaje, trasteleku, postontzi eta abarrekoak) sarbidea ere eraikineko komunikazio bertikaleko elementu komunetatik aparte badute.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa