(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Zaharberritzea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Maiz, etxebizitzatarako eraikinetan, etxebizitzaren bat beste zerbaiterako erabiltzen da aldi baterako (bulegoak, ile-apaindegiak etab.). Horrelako bat, erabilera aldatuta, etxebizitza bihurtu nahi bada berriro, etxebizitza berritzat hartu behar litzateke, edo lehendik baden etxebizitza baten zaharberritzea litzateke?

Etxebizitzetarako eraikin batean haietako baten batek etxebizitza izateari utzi badio, behin-behinean beste zerbaiterako erabili delako, eta jatorrizko etxebizitza-erabilera berreskuratzen bada, lehendik baden etxebizitza baten zaharberritzetzat hartu behar da hori, eta, beraz, 142/2004 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko etxebizitzetan bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak arautzen dituena aplikatzean, I. eranskineko baldintzak aplikatuko zaizkio eta, II. eranskinetik, esku-hartze mota horrekin bateragarriak direnak soilik.

I. eranskineko baldintzak beterik ere, gainera ezin izanen dira etxebizitzaren hasierako baldintzak txartu, edo, horiek ezagutzen ez badira, eraikin bereko beste solairu batzuetan kokaera erlatibo bera duten beste etxebizitzenak.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa