(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Alokairurako laguntzak eta diru-laguntzak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein kasutan ezin da eskuratu etxebizitza babestua erosi edo alokatzeagatiko diru-laguntza?

Arau orokor gisa, etxebizitza babestua eskuratzeko betekizun orokorrak betetzen dituztenek kasu bakoitzerako ezarritako diru-laguntzak ere eskuratzen ahalko dituzte.

Hala ere, hurrengo egoeretako batean dauden pertsonek etxebizitza babestua eskuratzen ahalko lukete, baina ez diru-laguntzarik:

a) Azken bost urteetan etxebizitzaren baten edo haren zati alikuota baten jabaria nahiz hura erabili edo gozatzeko eskubide erreala eskualdatu dutenek, baldin eta eskualdatze horrek 60.000 eurotik gorako diru-sarrerak ekarri baditu.

b) Etxebizitza desegoki baten titularrak, Nafarroako Gobernuak ez badu onartzen hura saltzeko edo, onartu arren, sortutako diru-sarrerak 60.000 eurotik gorakoak badira.

Eskainitako etxebizitzaren desegokitasunaren arrazoia Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen Foru Dekretuaren 12. artikuluko 4., 5. edo 6. idatz-zatian azaldutakoa denean, idatz-zati honetan xedatutakoa ez da aplikatzen.

c) Ahalmen ekonomikoari buruzko baldintza frogatzeko aurkeztu behar den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenean 10.000 euro baino gehiagoko diru-sarrerak aitortu dituztenek aurrezkiaren atal berezian.

d) 90.000 eurotik gorako ondasun, eskubide edo finantza-aktiboak dituztenek, ondasunok ez badaude enpresa edo lanbide jardueraren bati lotuta.

e) Etxebizitza babestua sustatzaileari berari, Nafarroako Gobernuari edo haren mendeko sozietate instrumental bati erosten edo errentan hartzen ez diotenek.

f) Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen 12. artikuluan eta Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 19. artikuluko a) letran ezarritakoari helduta etxebizitza babestua eskuratzen dutenek.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa