(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Betekizunak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zaharberritzea babestua izateko baldintza nagusiak:

  • Etxebizitzak bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabili behar dira, eta ez noizbehinka, oporraldi edo asteburuetan.
  • Zaharberritze obrak ez dira hasi behar kalifikazioa jaso aurretik.
  • Eraikinak 25 urte baino gehiago eduki behar ditu eta haren azaleraren %50 baino gehiago erabili behar da etxebizitzetarako (beheko solairua eta sotoak ez dira azaleran sartzen).
  • 2015eko uztailaren 1etik aurrera, eraikinak edukitzea Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) 50 urtetik gorakoa baldin bada. Eraikinaren egitura sendotzen bada, oztopoak ezabatzen badira edo inguratzaile termikoa hobetzen bada, orduan ere beharrezkoa izanen da EET bat aurkeztea.
  • Obretan ez da eraikina barnetik hustu behar eta ez dira haren forjatu horizontalen %60 baino gehiago gainjarri edo ordeztu behar.
  • Lehendik dauden etxebizitzak ezin dira handitu, eta ezin da sortu 120 m2 erabilgarri.
  • Obrek lege, teknika zein hirigintza aldetik baldintza guztiak bete beharko dituzte obretarako udal lizentzia lortzeko.
  • Zaharberritu eta gero, eraikinak eta etxebizitzek eskatzen ahal zaizkien segurtasun baldintzak, funtzionaltasuna, instalazioak eta biziegokitasuna izan beharko dituzte.
  • Obra babesgarrien aurrekontuak 2.000 euro gainditu beharko ditu etxebizitza bakoitzeko.
  • Etxebizitzen eta lokal erantsien m2 erabilgarri bakoitzeko zehazten da gehieneko aurrekontu babesgarria. Etxebizitzek 120 m2 erabilgarri baino gehiago dituztenean ere, hauxe izanen da gehieneko aurrekontu babesgarria etxebizitza bakoitzeko: m2 erabilgarri bakoitzeko gehieneko aurrekontu babesgarria bider 120.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa