(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Maileguak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Préstamos

BERRIA: Maileguaren kuotaren kalkulagailua

Babes ofizialeko, prezio tasatuko, prezio itunduko eta gizarte integrazioko etxebizitzen erosleek eta zaharberritze jarduketen sustatzaileek maileguak eskatzen ahal dituzte, finantza entitateen eta Nafarroako Gobernuaren artean ezarrita dauden eta gisa honetako jarduketetan aplikatzen ahal diren baldintzetan.

Oraingoz, Lankidetza hitzarmen berriari honako finantza entitate hauek atxiki zaizkio: Laboral Kutxa, Kutxabank, Rural Kutxa eta Nafarroako Kutxa-CaixaBank. Dena dela, baliteke hemendik gutxira beste entitate batzuk ere atxikitzea.

Hona hemen mailegu horien ezaugarriak:

Zenbatekoa

  • Etxebizitza babestua erosiz gero, gehieneko zenbatekoa etxebizitzen salmenta prezioaren %80 da, etxebizitzei lotutako garajeak eta trastelekuak barne harturik, halakorik baldin bada. 
  • Bestalde, zaharberritze jarduketetan babesgarria den aurrekontu osoa har dezake maileguaren zenbatekoak, diru-laguntzaren zenbatekoa kenduta, halakorik baldin bada.
  • Aldiz, gizarte integrazioko etxebizitzetan zenbatekoa, gehienez, erosketa prezioaren %95 izaten ahalko da.

Amortizatzeko epea

  • 30 urte, gehienez, etxebizitza babestuen eta gizarte integraziokoen erosketan.
  • Ordea, zaharberritze jarduketetan 25 urte, gehi 30 hilabeteko ezaldia, gehienez.

Amortizatzeko modua

  • Ez da zehazten; mailegu-hartzailearen eta finantza entitatearen arteko negoziazio librean ezartzen dena.
  • Onartzen dira amortizazio aurreratuak (epea edo kapitala murriztuz), gutxienez ere 2.000 euro sartuta

Interes tasa

  • Honi dagokionez, interesa aldakorra da, urtero berrikusi beharrekoa
  • Tartea: EURIBOR +0,6 - EURIBOR +1,90 (finantza entitatearekin itundu behar)

Komisioak

  • Irekitzea, amortizazio partziala, kitapen oso aurreratua: %0
  • Subrogazioa: %0,5

Kontzesioa


Finantza entitatea ez dago mailegua ematera behartua, eta, bestalde, beste baldintza batzuk ere eskain ditzake.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa