(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrentzako diru-laguntza

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


1. Errentamendurako kalifikatutako babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrentzako diru-laguntzak::

 
  IPREM 1 halako, gehienez 1 halakotik 1,4 halakora bitarte 1,4 halakotik 1,7 halakora bitarte
laguntza % % 75 % 50 % 25

2. Diru-laguntza hauek ematen zaizkie genero indarkeriaren biktimei, familiaren diru sarrera ponderatuak gorabehera:

 
  Alokairuaren 1. urtea Alokairuaren 2. urtea
Genero indarkeriaren biktimak % 90 % 75

3. 65 urtetik gorakoentzako edo elbarrientzako apartamentu edo sustapenetan ere diru-laguntza ematen zaie araubide orokorreko maizterrei: %25, betiere diru sarrerak IPREM halako 1,7 baino txikiagoak badira.

4. Babes ofizialeko etxebizitzen eta alokairu-poltsari atxikitako etxebizitzen errentamendurako kontratuak berritzen edo luzatzen direnean, betiere errentariak gizarteratze-errentaren edo horren ordezkoaren hartzaile badira, errentaren % 75eko diru-laguntza onetsiko da urtealdi berrirako.


5. Alokairuen poltsako maizterrek ere eskubidea izanen dute babes ofizialeko etxebizitzetako maizterrek adinako diru-laguntzetarako, hau da:

 
  IPREM 1 halako, gehienez 1 halakotik 1,4 halakora bitarte 1,4 halakotik 1,7 halakora bitarte
laguntza % % 75 % 50 % 25

Baldintzak:

Etxebizitza babestua eta diru-laguntzak lortzeko betekizun orokorrak betetzea..
IPREM halako 1,7 baino gutxiago irabaztea.
3.000 euro baino gehiago irabaztea..
Nafarroan erroldatua egotea..

Tramitazioa

Diru-laguntzak hileko errentaren portzentaje moduan kalkulatzen dira eta maizterren familiaren diru sarrera ponderatuen arabera onartzen dira
Diru-laguntzak urtero onartzen dira. Beraz, urte bakoitzean urte horretarako indarra duen diru-laguntza onartzen da. Urtean zehar familiaren egoera edo inguruabar ekonomikoak aldatuta ere, urte horretarako onartutako diru-laguntza ez da berrikusten, ez gorantz ez beherantz.
Enpresa errentatzaileak diru-laguntzaren zenbatekoa deskontatu behar du maizterrari hilero igortzen dion ordainagirian.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa