(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Aktualitatea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Herritarrek parte hartzeko prozesua, Nafarroan, 2016rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin

25/09/2013

Eskubide Sozialetako kontseilariak urriaren 20an eman 169/2015 Foru Aginduaren bidez, herritarrek parte hartzeko prozesua abiatu da, Nafarroan, 2016rako, etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatu aitzin.

Foru agindu horretan proposatzen da ondoriozko moduluaren balioa 1.195,87 euro izatea 2016rako; horrek dakar balioa % 4,06 beheititzea, 2015eko moduluaren aldean. Proposamen horretara heltzeko, Foru Aginduan agertzen dira kontuan hartu diren alderdiak, moduluaren kalkulua Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritako formularekin bat egin beharrez.

Maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Lege horretan xedatutakoari jarraikiz, herritarrek parte hartzeko prozesua abiatu da, heldu den abenduaren 2a arte.

Helbide elektroniko hau sortu da aurkeztutako proposamenari buruzko ekarpenak eta iradokizunak igortzeko: participacion@navarra.es  

Ikusi hemen FORU AGINDUA




Itzuli

Open Data Nafarroa

Etxebizitzako datu publikoak ezagutu

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa