(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

 Imagen decorativa
Pieza nabarmenak

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

Abaunzko mapa

Abaunzko mapa

Abaunzko mapa

"Abaunzko mapa" deituriko kareharrizko blokea berezi-berezia da munduan aurkitu diren Paleolitoko aztarnen artean. Bertan ageri dira, irarririk, izen bereko haitzuloaren inguruko elementu geografikoak, perspektiban landutako ahuntz talde baten eskemaren lehen irudiarekin batera. Madeleinaldiko bukaeran dago datatua, K.a. 9815. urte aldera.

igo

Andelosko mosaikoa. Bakoren garaipena

Andelosko mosaikoa. Bakoren garaipena

Andelosko mosaikoa. Bakoren garaipena

K.a. II. mendearen hasieran ailegatu ziren erromatar legioak baskoien lurraldeko hegoaldera. Erromanizazio prozesu bat hasi zen orduan, Augustoren bakealdiak eta galtzaden eraikuntzak sendotua. Hiriek erromatarren kultura zabaldu zuten eta herrietara ere ailegatu zen kultura hori.

Mosaikoak dira joera artistiko erromatarren zabalkundearen seinale. Zati hau tradizio helenistikoko mitologiako multzo batekoa da: Bakoren irudia, Indiatik garaile itzuli zenekoa. Andelos izeneko hiri erromatarrean aurkitu zuten (Mendigorritik hurbil). K.o. I.- II. mendeetan datatua dago.

igo

Iruñeko antzinako katedraleko kapitel erromanikoak

Iruñeko antzinako katedraleko kapitel erromanikoak

Iruñeko katedral zaharra. Klaustro erromanikoko kapitela: Joben historia

Erromanikoaren gelan ikusgai daude zazpi kapitel bikoitz, Iruñeko katedral zaharreko klaustro erromanikotik ekarriak. XII. mendearen lehen erdialdean tailatu zituzten. Eragin musulmaneko landare irudiz apainduak daude horietako lau. Beste hirurek historiak kontatzen dituzte eta gizakien irudiak dauzkate: batek Jobena, eta beste biek Kristoren nekaldia eta berpizkundea. Garai hartako maisulan bikainak dira.

igo

Leireko kutxatila hispaniar-musulmana

Farai maisua ete bere ikaskeak, Leireko kutxatila

Farai maisua eta bere ikasleak, Leireko kutxatila

Bolizko kutxatila, hispaniar-musulmana, Kordoban egina 1004.-1005. urteetan (Hegiraren 395. urtea) al-Mansurren seme Abd al-Malikentzat. Leireko kutxatila deitzen zaio, monasterioan izan baitzuten Nunilo eta Alodia santuen erlikiontzi gisa. Jauregi batean erabiltzeko behar zuen, segur aski, irudien arabera: gorteko pertsonaiak, ehizako eszenak, borrokak eta animaliak; dena ataurikez xehero apaindua, eta estalkian inskripzio bat duela, letra kufikoz egina.

igo

Juan Oliverren horma-pintura gotikoa

Juan Oliver, Pintura mural del refectorio de la Catedral de Pamplona, La pasión de Cristo, 1335 d. C.

Juan Oliver, Iruñeko katedraleko jantokiko horma-pintura, Kristoren nekaldia

Erdi Aro Berantiarrean, Nafarroak Europarekin, bereziki Frantziarekin, zituen harremanek beren aztarna utzi zuten. Nafarroako Museoak badu garai hartako horma-pintura bikain bat.

"Kalbarioko" eszena da gai nagusia Iruñeko katedraleko jantokiko buruhormatik ekarritako bilduman. Inguruan lau eszena ditu, non kontatzen baitira Kristoren nekaldia, hobiratzea eta berpizkundea, gotiko lineal ezin hobe baten bidez. Alde banatan, profeta sail bat dago, eta, behean, koblakari eta armarri batzuk.

igo

Orizko horma-pinturak

Pintura mural de Óriz, Batalla de Mülberg, hacia 1550

Orizko horma-pintura, Mülbergeko bataila

Orizko jauregiko hormetan tenplez egindako grisailak dira. Interesa dute Saxoniako Gerrako zenbait pasarte islatzen dituztelako. Gerra horretan Karlos V.a eta printze protestanteak borrokatu ziren. Guduari buruzko datu asko ematen ditu. Bertan parte hartu zuen jauregi honen jabeak, segur aski.

Testu txiki batzuek identifikatzen dituzte pertsonaiak. Irudi honetan enperadorearen gudarostea luteranoarengana doa. Zenbait izen ageri dira: Karlos V.a enperadorea, Albako dukea eta Burengo kondea.

igo

San Adriango markesaren erretratua, Goyak pintatua

Goya, retrato del Marqués de San Adrián, 1804

Goya, San Adriango markesaren erretratua

1804. urtean pintatu zuen Goyak San Adriango markesaren erretratua, bere bizitzako kinka larri batean, Akademiako zuzendari nagusiaren kargua ukatu baitzioten, zuen sorreria zela kausa, segur aski.

Goyaren helduaroko obra da; teknika osoki menperatzen du. Pintzelkada zuzenean ematen du, eta bolumenak, argiak eta testurak islatzea lortzen. Erretratu aristokratikoa dugu. Baditu, halaber, ukitu erromantikoak, eta markesaren psikologia zehatz adierazi da. Markesa Espainiako Handiki izendatu berria zen. Ustez, naturaltasunez ageri zaigu, dotoretasun itxuraz, baina enas ukitu batekin. Zaldi gainean ibiltzeko jantzia dauka eta liburu bat eskuan.

igo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa