Nafarroako Erresuma. Lurralde askotarikoa
www.turismo.navarra.es
Bisita ezazu Turismoa Nafarroan web ataria. Nafarroaren alderdi guztiak ezagutuko dituzu, eta, era berean, bazterrik liluragarrienak ezagutuko dituzu.
Zeure neurriko bidaia bat antolatzeko aukera ematen dizugu, eta proposamen erakargarri ugari egingo dizkizugu.
Uztailaren 6tik 14ra bitartean, Sanferminak ditugu. Txupinazoa lehertzen denean, hiriburua bizitasunez janzten da. Mundu osoko milaka pertsona biltzen dira hiri zuri-gorrian. Alaitasuna, musika eta etenik gabeko parranda izan ohi dira ardatz nagusi; betiere, txarangen eta lagun taldeen erritmoan. Entzierroan, tentsioa bilakatzen da ibilbideko jaun eta jabe; korrikalarien atzetik joateko zezenak askatu baino minutu batzuk lehenago, gainera. Zezen-plazaraino joaten dira lasterka.
Erkidego hau erromes moduan ezagutuz gero, herri sentimendutik sortutako elezahar eta tradizioez gozatzeko aukera izango da. Done Jakue bidea Nafarroatik igarotzen den eremuan, ezinbestekoa da nola gastronomia, hala arte ondare aberatsa osatzen duten paisaiak ezagutzea.
Nafarroaren iparraldean, mendikateak beherantz egiten du, ekialdetik mendebaldera. Ekialdean, Nafarroako Pirinioek Larra mendiguneko malkar ikaragarriak, Irati Oihana eta Orreagako Kolegio Elizaren multzo historikoa eskaintzen dizkigute. Irudiak lautzen doaz, Baztango eta Ultzamako haranetara eta Bidasoako ubidera hurbildu ahala. Ondo zaindutako baserriak, haitzulo zahar-zaharrak eta zelai eta baso berdeak. Ekialdean, berriz, Aralar mendizerra eta Urbasa-Andia Parke Naturala ditugu. Ekialdeko Pirinioen gailur urdinxken irudi panoramiko zoragarriak eskaintzen dizkigute.